Unai Simón
Unai Simón Mendibil (Murgia, Araba, 1997ko ekainaren 11) euskal herritar futbolaria da, Athleticen harrobian hezia.
Unai Simón | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Gasteiz, 1997ko ekainaren 11 (23 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | futbol atezaina | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zenbakia |
1 25 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 86 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 1,90 metro |
IbilbideaAldatu
Athletic Clubeko harrobian sartu zen 2011n, Gasteizko Aurreratik. 2016an Bilbao Athletic taldera igo zen, titular gisa finkatuz. 2017ko urtarrilean, lehen taldearen lau deialditara joan zen, Iraizozen ordezko gisa, Kepa Arrizabalagaren lesioaren ondorioz. 2018ko uztailaren 27an Elche C. F.-ra bidali zuten jokalaria, eta 20 egun geroago (abuztuaren 15ean) berriro ekarri zuten, Kepa joan ondoren atezaintzan izandako bajen eta Herrerinen denboraldi-aurreko lesioaren ondorioz. Abuztuaren 20an debuta egin zuen Athleticekin, San Mamesen, CD Leganesen aurkako 2 eta 1 garaipenean, partida handi bat sinatuz. Hala ere, Iago Herrerinen errekuperazioarekin, aulkira baztertuta geratu ziren gainerakoak. Bere bigarren kanpainan titular postua lortu zuen, LaLigako atezainik garrantzitsuenetako bat bihurtuz, bere partehartzeei esker.
EstatistikakAldatu
2019ko ekainaren 8an eguneratua. Datu ofizialak.
Taldea | Maila | Denboraldia | Liga | Kopa | Champions League | Europa League | Superkopa | Denera | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
JP | G | JP | G | JP | G | JP | G | JP | G | JP | G | ||||
Baskonia |
3. | 2014/15 | 14 | (14) | - | - | - | - | - | - | - | - | 14 | (14) | |
3. | 2015/16 | 22 | (35) | - | - | - | - | - | - | - | - | 22 | (35) | ||
Denera | 36 | (49) | - | - | - | - | - | - | - | - | 36 | (49) | |||
Bilbao Athletic |
2.B | 2016/17 | 29 | (23) | - | - | - | - | - | - | - | - | 29 | (23) | |
2.B | 2017/18 | 31 | (21) | - | - | - | - | - | - | - | - | 31 | (21) | ||
Denera | 60 | (44) | - | - | - | - | - | - | - | - | 60 | (44) | |||
Elx |
2. | 2018/19 | 0 | 0 | 0 | 0 | - | - | - | - | - | - | 0 | 0 | |
Denera | 0 | 0 | 0 | 0 | - | - | - | - | - | - | 0 | 0 | |||
Athletic |
1. | 2018/19 | 34 | (29) | 3 | (2) | - | - | - | - | - | - | 37 | (31) | |
1. | 2019/20 | 34 | (29) | 3 | (2) | - | - | - | - | - | - | 37 | (31) | ||
1. | 2020/21 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | ||
Denera | 41 | (42) | 7 | (5) | - | - | - | - | - | - | 48 | (47) | |||
Ibilbide osoan | 137 | (135) | 7 | (5) | - | - | - | - | - | - | 144 | (140) |
Espainako selekzioaAldatu
Beheko kategoriakAldatu
Espainiarekin internazionala izan da 19-azpiko eta 21-azpiko kategorietan. 2015eko uztailean bere lehen titulua lortu zuen 19 urtez azpiko Eurokopa lortuz, txapelketa osoan zehar Antonio Siveraren ordezkoa izan zen arren. 2017ko irailaren 1ean egin zuen debuta 21 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin Italiaren aurka.
AbsolutuaAldatu
2020ko abuztuaren 20an Luis Enriquek deitu zuen Nazioen Ligako bi partida jokatzeko Alemania eta Ukraniaren aurka.