Miren Zuriarrain Lazkano (Donostia, 1997ko ekainaren 16a) atleta da, piraguismoan lehiatzen da eslalom modalitatean.

Miren Lazkano

Bizitza
JaiotzaDonostia1997ko ekainaren 16a (26 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkirolaria

Slalomeko Europako Piraguismo Txapelketan hiru domina lortu zituen, urrea 2021ean, zilarra 2014an eta brontzea 2018an.

2021ean Eslalomeko C1 modalitateko Europako txapeldun bilakatu zen.[1][2]

Maialen Chourraut eta Jessica Fox dira bere erreferenteak.

Ibilbidea aldatu

Mirenek Club Atlétiko San Sebastian-en eman zituen lehen pausoak ikastaro batean, 10 urte zituela. Hasieran ez zitzaion atsegina suertatu, olatuek beldurtu egiten baitzuten, halere, giro ona zegoenez jarraitzea erabaki zuen, eta harrezkero hainbat ordu igaro ditu bertan.

2012an, 14 urte zituela, lortu zuen lehenengoz estatuko junior taldean sartzea eta bere lehenengo nazioarteko domina eskuratu zuen. 2014. urtean Estatu mailako talde absolutuan sartu zen. 2017an Europako txapeldun izan zen 23 urtez azpiko kategorian.

2018ko denboraldian urrea eskuratu zuen 23 urtez azpiko Europako txapelketako taldekako proban eta 23 urtez azpiko Munduko txapelketako taldekakoan eta C2 mistoan. 2019an sorbaldako lesio batek uretatik kanpo utzi zuen denboraldi osoan.[3] 2021ean urrea lortu zuen C1 modalitateko Europako Txapelketan.

Uretan trebea den arren, errespetua dio urari. Itsasoan eta ibaietan beldurra pasatzen du batzuetan, baina adrenalina hori beharrezkotzat jotzen du. 2021eko Europako Txapelketan ere beldurtu egin omen zen Ivreako kanala ikustean, baina Ivreako kanala oso zaila izan arren, lehenengo postua lortu zuen. Klubeko kideek ohoreak egin zizkioten lorpenagatik.[4]

Nazioarteko palmaresa aldatu

Europako lehiaketak
Urtea Tokia Domina Lehiaketa
2014 Viena (Austria) 02 C1 taldeka
2018 Praga (Txekiar errepublika) 03 C1 taldeka
2021 Ivrea (Italia) 01 C1 Bakarka

Erreferentziak aldatu

  1. Garate, Aitor Manterola. ««Europako txapeldun izan banaiz, zergatik ez lortu gehiago?»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
  2. SL. (2021-05-09). «Miren Lazkano, Europako txapeldun» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
  3. «Miren Lazkano» basqueteam (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
  4. (Gaztelaniaz) «Miren Lazkano: «Empecé a llorar, a dar la nota. No podía aguantarme»» El Diario Vasco 2021-05-11 (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).

Kanpo estekak aldatu