Unai Laso
esku huskako pilotaria
Laso | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Unai Laso Lizaso | |||
Jaiotza data: | 1997ko maiatzaren 13a (23 urte) | |||
Jaioterria: | Bizkarreta, Erroibar (Nafarroa Garaia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | Asegarce | |||
Postua: | aurrelaria | |||
Altuera: | 1,83 m | |||
Pisua: | 76 kg | |||
Debutatze data: | 2016ko ekainaren 18a | |||
Debutatze pilotalekua: | Labrit (Iruñea) |
Unai Laso Lizaso, pilota arloan Laso deituraz ezaguna (Bizkarreta, Erroibar, Nafarroa Garaia, 1997ko maiatzaren 13a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da, Asegarce enpresarekin. Izaeraz urduria, Lasoren ezaugarri nabarmenenetakoak dira ezker-eskuin indartsuak eta erasoko joko alaia. Binaka jokatzen moldatzen da hobekien.[1][2]
Kirol lorpenakAldatu
- Amateurretan
- 2016: 22 urtez azpiko GRAVNI txapelketako binakako txapeldun
- 2015: Diario Vasco Promesas txapelketako binakako txapeldun
- 2014/2015: Espainiako Ohorezko mailako buruz buruko txapeldun, senior kategorian (berez gazte kategoriakoa izanda)
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) «Unai Laso, un pelotari que se cuela entre los grandes», Noticias de Navarra, 2016-02-13.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Unai Laso ficha por Asegarce», Noticias de Gipuzkoa, 2016-06-10.