Ireki menu nagusia

Aldo Rossi (Milan, 1931ko maiatzaren 3a – Milan, 1997ko irailaren 4a), teoriko, margolari eta arkitekto postmoderno italiarra izan zen.

Aldo Rossi
AldoRossi.jpg
Bizitza
Jaiotza Milan1931ko maiatzaren  3a
Herrialdea  Italiako Erresuma  (1931-05-03 -  1946-06-18)
 Italia  (1946-06-18 -  1997-09-04)
Heriotza Milan1997ko irailaren  4a (66 urte)
Heriotza modua istripua: trafiko istripua
Hezkuntza
Heziketa Politecnico di Milano Itzuli
(1949 - 1959) laurea Itzuli : Arkitektura
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa, diseinatzailea, hirigilea, gidoilaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Politecnico di Milano Itzuli
Lan nabarmenak Q518248 Itzuli
La Fenice
Teatro Carlo Felice Itzuli
Bonnefanten Museum Itzuli
Monte Amiata Housing Itzuli
Jasotako sariak
Mugimendua arkitektura postmodernoa
Bonnefanten Arte Moderno Museoa, Maastricht, Herbehereak
Carlo Felice opera eta antzokia, Genova, Italia

Rossi XX. mendearen bigarren erdialdeko arkitekturaren berritzaile ideologiko eta plastiko handienetakoa izan zen. Geometria eta oroimenari zion gurtza eta poesia metafisikoa zirela-eta, milandar honek XX. mendeko azken hereneko arkitektura eta hirigintza aldatu zuen.

1959 urtean Milango Poltitecnicoan arkitekto diploma lortu ondoren, 1961 eta 1964 artean Casabella-Continuità Milango aldizkariaren erredaktoreetako bat izan zen. Hainbat arkitektura eskolatan irakasle izan zen, hala nola Instituto Universitario di Architettura Venezian (IUAV), Poltitecnico Milanen, Eidgenössische Technische Hochschule Zurichen (ETH) eta Cooper Union New Yorken.

Hiriaren arkitektura (L'Architettura della città) saiakera teorikoa argitaratu zuen 1966an, haren arkitekturaren eta hiriaren ikuspegi eta ideia azalduz. Lan honetan eta bere pentsamolde osoan argi agertzen da hiriaren arkitektura dela gairik garrantzitsuena, hiriaren morfologia eta eraikin tradizionalak azpimarratuz, batez ere sorterria zuen Lonbardia eskualdekoak. Halaber, eraikinen tipoa eraikuntzaren funtzioaren gainetik dela ziurtatzen du idazlanotan, non Rossi arkitekturaren zientifikotasuna azaltzen saiatzen den.

Arkitektura-estiloari dagokionez, Adolf Loos, Heinrich Tessenow eta Mies van der Roheren eragina dira aipatzekoak Rossiren lanarengan. Haren lanak, berriz, eragin handia eduki zuen 70eko eta 80ko hamardaketako arkitektoengan.

1990 urtean Pritzker Saria jaso zuen.

1997ko irailaren 4an Milango ospitale batean zendu zen, hamar egun lehenago kotxe-istripu bat izan ondoren, landako bere etxera zihoala.

Lan garrantsitsuakAldatu

  • 1962: Erresistentziaren Monumenturako proiektua, Cuneo, Italia
  • 1971 : Hezurtegia, San Calaldo hilerrian, Modena, Italia
  • 1979 : Teatro del Mondo urgaineko antzokia, Venezia, Italia
  • 1986 : Palazzo Hotel, Fukuoka, Japonia
  • 1989 : De Lamel etxebizitzak, Haga, Herbehereak [1]
  • 1991 : Centre d'Art Contemporain de l'île de Vassivière, Beaumont-du-lac, Frantzia [2]
  • 1991 : Postetxea eta etxebizitzak Cité de la musique ondoan, La Villette, Paris [3]
  • 1995 : Bonnefanten arte modernoko museoa, Maastricht, Herbehereak [4]
  • 1996 : Sudliche Friedrichstadt etxebizitzak egunkarien auzoan Berlin [5]

IdazkiakAldatu

  • L'architettura della città, 1966
  • Scritti scelti sull'architettura e la città 1956 - 1972, Clup, Milano 1975
  • Progetti e Disegni 1962-1979, Rizzoli, 1980
  • Un’educazione palladiana Annali di architettura, 13 zkian, Vicenza 2001

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aldo Rossi