Emanuel Ungaro

Emanuel Ungaro (Aix-en-Provence, 1933ko otsailaren 13a - Paris, 2019ko abenduaren 21a) frantses diseinatzailea izan zen. Hirurogeita hamarreko hamarraldiko moda-diseinatzaile handienetako bat.

Emanuel Ungaro
Taormina film festival 2009, emmanuel ungaro.jpg
Bizitza
Jaiotza Aix-en-Provence1933ko otsailaren 13a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris2019ko abenduaren 21a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
italiera
Jarduerak
Jarduerak grand couturier (en) Itzuli eta posta zigilu diseinatzailea
Jasotako sariak
ungaro.com

Italiar jostun baten semea zen. Zenbait urtetan Cristóbal Balenciagaren Parisko lantegian aritu zen lanean. Kolore eta oihal estanpatuen nahasteka ausartarengatik nabarmendu izan zen batez ere: eskoziar jaka soineko loratuaren gainean erabiltzeagatik, adibidez, emakumearen emetasuna eta sentsualitate oldarkorra nabarmendu beharrez. Berak erabili zituen lehen aldiz soineko drapeatuak, eta italiar kulturaren eskulangintza tradizioari eusten saiatu izan zen beti. Bere estiloa oihal eta bordatuen aberastasunean oinarritzen zen, eta erreferentzia exotikoez hornitzen zuen sarritan, sortaldekoez gehienbat. 1996an, Ferragamo etxea erosi zuen. Ungaroren izena, goi-mailako joskintzako eta prêt-à-porter bildumekin ez ezik, lurrin eta osagarriekin ere lotzen da.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

(Ingelesez) Emanuel Ungaro