Aranzadi Zientzia Elkartea

zientzia elkartea eta argitaletxe

Aranzadi Zientzia Elkartea irabazi-asmorik gabeko zientzia elkarte bat da, eta helburutzat du kultura- nahiz natura-ondarea ikertzea, ezagutzera ematea eta babestea. Jesus Elosegi ikerlari eta arkeologoak sortu zuen, XX. mendearen erdialdean, azterketa eta ikerketarako gunetzat. Geroztik, Aranzadik garrantzi handia hartu du komunitate zientifikoan, eta 2001ean herri-onurako erakunde izendatu zuten.

Aranzadi Zientzia Elkartea
Aranzadi Zientzia Elkartea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′09″N 1°58′03″W / 43.30243°N 1.96749°W / 43.30243; -1.96749
Map
Webgune ofiziala

Gaur egun, Aranzadi Zientzia Elkarteak 1.700 kide inguru ditu. Horietako 150 erakundearen ikerketa-eremuaren barruan lanean diharduten ikertzaileak dira, hainbat zientzia alorretan. Natura eta giza zientzien alorreko ikerlariak dira ia guztiak, eta gehienbat nabari diren zientzia alorrak hauek dira: Biologia, Historia, Arkeologia, Antropologia, Etnografia, Geografia eta Geologia.[1]

Historia aldatu

Elkartea 1947an sortu eta erregistratu zen eta Euskal Herrian zientzien ikerketa, aplikazioa eta zabalkundea bultzatzea du helburu nagusitzat.

Izena Telesforo Aranzadi (1860-1945) gipuzkoar antropologo ospetsuaren omenez hartu du, Antropologian, Etnologian, Historiaurrean eta adar bereko zientzietan ikerlari aski ezaguna.[1]

Egoitzak aldatu

Elkarteak Euskal Herrian gaindi hainbat egoitza ditu:

Etorkizunean, Donostiako Intxaurrondo auzoan egongo den egoitza berrira lekualdatzea aurreikusten da.

Helburuak aldatu

 
Telesforo Aranzadi (1860-1945).

Elkarteak ekintza eta jarduera ugari egin ditu sorreratik; horrela, natur eta antropologi zientzietan, Euskal Herriko erakunde garrantzitsuenetako bat izatera iritsi da.

Egun, plan eta proiektu zehatzen inguruan aritzen diren adituak biltzen dituen azterlan eta ikerketa zentroa da.

Azterketa eta ikerketa orokorrak egiten ditu hainbat lan arlotan; era berean, zabalkunde lan handia egiten du zientzi horien ezagutza hedatzeko. Erakunde publikoekin batera, informazio ekintzak egiten ditu halaber, natura eta ondare arkeologikoa eta etnografikoa hobeto zaintzeko eginahalean.

Jarduerak aldatu

Zuzendaritza Batzarra aldatu

  • Lehendakaria: Paco Etxeberria
  • Lehendakariordea: Jokin Otamendi
  • Diruzaina: Rafael Zubiria
  • Idazkaria: Javier Cantera
  • Batzordekideak: 2016an batzorde berria osatu zen. Zuzendaritza Batzorde berriko kideak hauek dira: Juan Antonio Alduncin, Juan Arizaga, Javier Cantera, Francisco Etxeberria, Maria Jose Iriarte, Jose Angel Irigarai, Juan Mari Martinez Txoperena, Jokin Otamendi, Jabier Puldain, Rafa Zubiria (ordezkoak: Pedro Castaños, Manu Ceberio, Paul Minguez, Lorena Uriarte).[2].

Urrezko dominak aldatu

Aranzadik emandako dominak hauek dira[3]:

Sailak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu