Elinor Ostrom (Elinor Claire Awan; Los Angeles, Kalifornia, Estatu Batuak, 1933ko abuztuaren 7a - Bloomington, Indiana, 2012ko ekainaren 12a) estatubatuar politologoa izan zen.

Elinor Ostrom

Estatu Batuetako Zientzia Politiko Elkarteako presidentea

1996 - 1997
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElinor Claire Awan
JaiotzaLos Angeles1933ko abuztuaren 7a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBloomington2012ko ekainaren 12a (78 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pankreako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Vincent Ostrom (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Beverly Hillseko bigarren hezkuntza institutua
Hezkuntza-mailaDoktor Nauk in Philosophy (en) Itzuli
Tesi zuzendariaDwaine Marvick (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)John Paul McIver (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Jack Hirshleifer (mul) Itzuli
Armen Alchian (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, politologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Cabot Corporation (en) Itzuli  (1955 -  1957)
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen  (1957 -  1961)
Indiana University (en) Itzuli  (1965 -  2012)
Arizona Estatuko Unibertsitatea  (2006 -  2012)
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Mugimenduacommon goods movement (en) Itzuli
Ekologismoa

Find a Grave: 91839365 Edit the value on Wikidata

2009ko Ekonomiako Nobel Saria irabazi zuen, Oliver E. Williamsonekin batera. Arlo honetan Nobel Saria irabazi zuen lehen emakumea izan zen. Politika zientziako irakaslea izan zen, eta Workshop in Political Theory and Policy Analysiseko zuzendarikidea Indianako unibertsitatean (Bloomington, Estatu Batuak).

2012ko ekainaren 12an zendu zen 78 urte zituela.

Ibilbidea

aldatu

1965ean Kaliforniako Unibertsitatea-n Zientzia Politikoan doktoretza lortu zuen.[1]

1973an The Workshop in Political Theory eta Public Policy sortu zuen Indianako Unibertsitatean Bloomingtonen, Estatu Batuetan, bere gizonarekin batera, Vincent Ostrom. Akzio kolektiboetan, konfiantzan eta iturri kolektibotan aditutzat hartzen zen. Bere gertutasun instituzionala politika publikora horrennabarmendua izan zen, “irakaskuntza” gisa hartu zela elekzio publikoen teoria.Antolaketaren ikasketetako alorrean, zientzia politikoetan eta administraziopublikoan liburu ugari editatu zituen. Aniztasun instituzionaleko ikasketa zentro baten zuzendari fundatzailea izan zen Arizonako Estatuko Unibertsitatean.

Elinor Ostrom-ek lurraren erabilerari buruzko ikerketan parte hartu zuen, Nazio Batuen Unibertsitateak organizatuta.

2004an antolatzaile klabea izan zen UNU-WIDER eta gobernu suediarreko aditu talde baten artean organizatutako konferentzian. Ondoriozko argitalpena “-, Linking the Formal and Informal Economy: Concepts and Measures” (2006) Basudeb Guha Khasnobis, Ravi Kabur eta Elinor Ostromek berak editatu zuten.

Interes- areak

aldatu

Ostrom ondasun komunen arloan nabarmendua izan zen. Bereziki, gizakiek nola eragiten dioten elkarri epe luzera mantentzeko basoak, baliabide hidrologikoak, arrantza eta ureztaketa- sistemak, larre-areak, etab. Tradizionalki ekonomistek pentsatu dute baliabideak mantentzea interes pribatu pertsonala eta estatuko esku hartzea beharrezkoa da. Ostromek gizarte desberdinak garatutako forma instituzionalak ikasi ditu. Baita ere kasu bereziak non komunitateek herri-praktikak ezarri dituzten baliabideak babesteko.

Elinor Ostromek ikuskera tradizionala desafiatu zuen propietate komuna gaizki erabilita dagoela esan zuenean. Bere ondorioa izan zen emaitza hobea izaten dela teoria estandarrek iragarritakoak baino. Ikusi zuen baliabideak maiz erabiltzen dituztenak mekanismo sofistikatuagoak garatzen dituztela. Emaitza positiboak bultzatzen dituzten erregelak bereizten ditu.

El Gobierno de los Bienes Comunes (Obra) (1990) bere funtsezko lanean kasuak ikasten ditu non erakusten den baliabide urriak nola erabili eta eduki. Bere ikerketaren laburpen gisa, Ostromek baliabide komuneko kudeaketa egonkorreko zortzi diseinu aipatzen ditu.

1. Muga argi eta zehatzak (hirugarren parteak baztertuak) 2. Erabilera eta baliabide komunen gozamena baldintza lokalei egokituta 3. Erabiltzaileei erabaki-prozesuetan parte hartzea baimentzen duten akordio kolektiboak. 4. Kontrolatzaileen partetik kontrol eraginkorra, komunitateak erantzukizunak eskatzeko 5. Komunitatearen erregelak hausten dituzten erabiltzaileentzako zigor eskalak. 6. Gatazkak konpontzeko mekanismo merke eta sarbide errazekoak. 7. Komunitatearen autogestioa, goiko autoritateek aitortuta. 8. Baliabide komunen handien artean, antolaketa hainbat mailatan; oinarrizko mailan komunitate lokal txikiekin.

Ostromen azken lanek gizakien arteko interakzioa eta sistema ekologikoen inguruan izan dira. Sistema formal orokor bat sortzea bilatzen du, elementuak identifikatzea eta ikastea onartzen duena, adibidez, erlazio sozio- ekologikoak . UNU-WIDER-ak nabarmentzen du Suediako Errege Akademiak Nobel Saria eman ziola bere gobernantza ekonomikoaren analisiarengatik, bereziki enpresaren mugaren analisiarengatik.

Sariak eta Aitortzak

aldatu

Ekonomiako Nobel Saria

aldatu

2009an, 76 urte zituela, Ostrom Ekonomiako Nobel Saria jaso zuen lehen emakumea izan zen.[1] Suediako Banku Zentralak Ostrom aukeratu zuen bere gobernantza ekonomikoaren analisiarengatik, batez ere ondasun komunengatik. Onartu zuen bere lanak demostratu zuela ondasun komunak modu eraginkor batean egon daitezkeela administratuta pertsona batzuengatik. Ostrom eta Oliver E. Williamson-ek 10 milioi suediar koroko saria partekatu zuten (gutxi gorabehera 1,44 milioi dolar edo 1 milioi euro) bere lan independenteengatik , hau da, gobernu ekonomikoari eta enpresen mugei buruzko lanengatik.

Lan aipagarriak

aldatu
  • Governing the Commons: The Evolution of Institutions for Collective Action Ostrom, Elinor, Cambridge University Press, 1990.
  • Institutional Incentives and Sustainable Development: Infrastructure Policies in Perspective Ostrom, Elinor, and Schroeder, Larry, and Wynne, Susan, Oxford: Westview Press, 1993.
  • Rules, Games, and Common Pool Resources Ostrom, Elinor, and Gardner, Roy, and Walker, James, Editors, Ann Arbor, University of Michigan Press, 1994.
  • A Behavioral Approach to the Rational Choice Theory of Collective Action: Presidential Address, American Political Science Association, 1997. Ostrom, Elinor, The American Political Science Review 92(1): 1–22. 1998.
  • Trust and Reciprocity: Interdisciplinary Lessons for Experimental Research, Volume VI in the Russell Sage Foundation Series on Trust, Elinor Ostrom and James Walker, Editors, Russell Sage Foundation, 2003.
  • Understanding Institutional Diversity Ostrom, Elinor, Princeton, Princeton University Press. 2005.
  • Understanding Knowledge as a Commons: From Theory to Practice Ostrom, Elinor and Hess, Charlotte, Editors, The MIT Press, Cambridge, Massachusetts, 2006.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) Mujeres que replantean la economía. Mugarik gabeko Ekonomilariak.

Kanpo estekak

aldatu