Ireki menu nagusia

Adolf Loos (Brno, 1870eko abenduaren 10Kalksburg, 1933ko abuztuaren 23) arkitekto austriarra zen. Garaiko modernistentzat erreferentea izan zen eta funtsezko arkitektoa izan zen Mugimendu Modernoaren hastapenerako. Arkitektura modernoaren eta arrazionalismo arkitektonikoaren abiatzaileetakoen artean nabarmendu zen, protomodernotzat eta protoarrazionalistatzat sailkatua da.

Adolf Loos
Adolfloos.2.jpg
Bizitza
Jaiotza Brno1870eko abenduaren  10a
Herrialdea  Austria
Heriotza Viena1933ko abuztuaren  23a (62 urte)
Hobiratze lekua Zentralfriedhof (Vienna) Itzuli
Familia
Aita Adolf Loos
Ezkontidea(k) Lina Loos Itzuli
Elsie Altmann-Loos Itzuli
Claire Beck Loos Itzuli  (1929 -
Hezkuntza
Heziketa University of Applied Arts Vienna Itzuli
TU Dresden Itzuli
Hizkuntzak alemana
Ikaslea(k) Zlatko Neumann Itzuli
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa, idazlea eta architecture critica Itzuli
Lan nabarmenak Looshaus Itzuli
Mugimendua arkitektura modernoa

BiografiaAldatu

Brno hirian jaio zen, egungo Txekiar Errepublikan 1870ean. Ikasketak Reichenbergen hasi zituen eta Dresdengo Politeknikoan amaitu zituen. Ondoren, hiru urte eman zituen AEBan (1893-1896). Chicagoko eskolako razionalismoaren eragina jaso zuen eta Art Nouveauren aurka jo zuen. Modernistekin hika-mikak izan zituen, eta bere kritikaren islada da 1908.ean idatzi zuen Ornament und Verbrechen (Apaindura eta delitoa) edo 1910.ean eraikitako Steiner Etxea Vienan. Lehenengo Mundu Gerra amaitu ostean, Vienako udal arkitekto izendatu zuten eta bi urtetan lan egin zuen (1920 - 1922 ). Lanaldi hartan arkitektura soziala sustatu zuen Hoff ereduko etxaldeen eraikuntza sustatuz. Garaiko abangoardia artistikoekin harremanak izan zituen Schonberg, Kokoschka eta Tristan Tzara. Bere obrak apaindura gabekoak eta arras abangoardistak ziren. Loosen ideia radikalek eragin handia izan zuten abangoardista garaikideen artean.

Lan garrantzitsuakAldatu

 
Loos Etxea, Viena

Idazki garrantzitsuenakAldatu

  • 1897 : Nelle Freie Presse
  • 1898 : Potemkin hiria
  • 1903 : Das Andere
  • 1908 : Ornament und Verbrechen
  • 1910 : Architectur


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adolf Loos