Celeste Caeiro

Diktaduraren aurka altxatutako soldadu matxinoen artean krabelinak banatu zituen emakume portugaldarra

Celeste Martins Caeiro (Lisboa, Portugal, 1933ko maiatzaren 2a - Leiria, 2024ko azaroaren 15a)[1] 1974ko apirilaren 25ean Portugalgo diktaduraren aurkako estatu-kolpea egin zuten militarren artean krabelinak banatu zituen emakumea da. Ekintza hori dela eta, Marcello Caetano diktadorearen aurkako altxamenduari Krabelinen Iraultza esaten zaio.[2]

Celeste Caeiro
Bizitza
JaiotzaSocorro1933ko maiatzaren 2a
Herrialdea Portugal
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaLeiria2024ko azaroaren 15a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakzerbitzaria, bakearen aldeko aktibista eta contemporary witness (en) Itzuli
Izengoitia(k)Celeste dos Cravos
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Portugalgo Alderdi Komunista
IMDB: nm14514765 Edit the value on Wikidata

Krabelinak kanoietan

aldatu
 
Mural2

Celeste Caeiro hiru neba-arrebatan gazteena da. Ama espainiarra zuen, eta aita ez zuen ia ezagutu ere egin, emaztea eta seme-alabak utzita alde egin baitzuen.[3][4]

1974ko udaberri hartan, Celeste Caeirok Lisboako Braancamp kaleko jatetxe batean lan egiten zuen;[5] jatetxea urtebete lehenago inauguratu zuten, 1973ko apirilaren 25ean hain zuzen. Lehen urteurrena ospatzeko, kudeatzaileek bezeroen artean loreak eta Portoko ardoa banatzeko asmoa zuten; baina, altxamendua zela eta, ez zuten jatetxea ireki, eta langileei esan zieten etxera joateko. Bezerorik ez zegoenez, biltegian gordeta zituzten loreak langileei eman zizkieten, eta, hala, langile bakoitza krabelin zuri-gorrien sorta banarekin atera zen jatetxetik.[6][7]

Etxerako bidean, Caeirok Rossio-rako metroa hartu zuen, eta Chiado auzora joan zen. Han, iraultzaileen tankeekin topo egin zuen. Haietako batera gerturatu, eta zer gertatzen zen galdetu zuen. Soldatu matxino batek erantzun zion: “El Carmo-rantz goaz, Marcelo Caetano atxilotzera. Iraultza da!”. Soldaduak zigarreta bat eskatu zion Caeirori, baina berak zigarretarik ez. Zer edo zer eman nahi zion jateko, baina, denda guztiak itxita zeudenez, eskura zeukan bakarra eman zion: krabelin bat. Eta halaxe esan zion: “Nahi baduzu, hemen duzu; edonori eskaintzen zaio krabelin bat”.[8] Soldaduak krabelina onartu zuen, eta fusilaren kanoian ipini zuen. Hori ikusita, Caeirok krabelin bana eskaini zien Chiadotik Martirien Elizarainoko bidean aurkitu zituen soldatu guztiei, eta haiek beren fusilen kanoietan paratu zituzten.[9][10]

Keinu hori dela eta, Caeirori Celeste dos cravos [krabelinen Celeste] esaten zioten. 1999an, Rosa Guerreiro Dias poetak “Celeste em Flor” poema eskaini zion.[11]

Hil arte, Celeste Caeiro Lisboako Askatasunaren Etorbidetik metro gutxira dagoen etxe txiki batean bizi izan zen, 370 euroko pentsioarekin.[12] 2024ko azaroaren 15ean hil zen Keiria ospitalean, 91 urte zituela.[13][14]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Muere Celeste Caeiro, la modesta mujer que —sin saberlo—dio nombre a una revolución» Montevideo Portal (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
  2. [https://web.archive.org/web/20070826150849/http://www.pcp.pt/avante/1378/7803m4.html «�Avante!� N� 1378 - Cravos de Abril»] web.archive.org 2007-08-26 (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
  3. (Portugesez) «Conheça Celeste Caeiro, mulher que com cravos deu nome à Revolução em Portugal» Noticias R7 2014-04-24 (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
  4. Txantiloi:Pt-PT Reis, Marta F.. (2019-04-25). «Celeste, a lisboeta que deu os cravos à revolução» Jornal i (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
  5. ISSN https://www.timeout.pt/lisboa/pt/noticias/o-edificio-franjinhas-vai-ficar-de-cara-lavada-032120..
  6. (Portugesez) «A mulher que fez do cravo o símbolo da revolução» Jornal de Notícias (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
  7. (Portugesez) Portugal, Rádio e Televisão de. (2014-04-21). «Os cravos vermelhos, símbolos de Abril» Os cravos vermelhos, símbolos de Abril (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
  8. (Portugesez) «A mulher que fez do cravo o símbolo da revolução» Jornal de Notícias (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
  9. Txantiloi:Pt-pt «O drama de Celeste: deu o nome dos cravos à Revolução de Abril mas recebe uma pensão de miséria» www.flash.pt (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
  10. (Portugesez) «Celeste Caeiro, a mulher que deu nome à revolução em Portugal» Estadão (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
  11. «Vamos Falar de Abril: Celeste em flor nos canteiros da Mouradia» Vamos Falar de Abril março 17, 2014 (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
  12. (Gaztelaniaz) baquero. (2016-04-24). «Ella es Celeste Caeiro, la mujer que, con un pequeño gesto, dio nombre a la Revolución de los Claveles» www.elperiodico.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
  13. (Gaztelaniaz) «Fallece "la dama de los claveles", símbolo de la revolución de 1974 en Portugal» LA NACION 2024-11-15 (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
  14. (Gaztelaniaz) Constenla, Tereixa. (2024-11-16). «Muere Celeste Caeiro, la camarera que bautizó la Revolución de los Claveles y cayó en el olvido» El País (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).

Kanpo estekak

aldatu