Michel Camdessusokzitaniera arautuan Campdessús[1]— (Baiona, Lapurdi, 1933ko maiatzaren 1a) ekonomialaria da. Mundu eremuko ardurak izan zituen; izan ere, Nazioarteko Diru Funtsako lehendakari izan zen 1987ko urtarrilaren 16tik 2000ko otsailaren 14a arte.

Michel Camdessus

Semaines sociales de France (en) Itzuli lehendakari

2001 - 2007
Jean Boissonnat (en) Itzuli - Jérôme Vignon (en) Itzuli
Nazioarteko Diru Funtseko Zuzendari Orokorra

1987 - 2000
Jacques de Larosière (en) Itzuli - Stanley Fischer (en) Itzuli
Governor of the Banque de France (en) Itzuli

1984 - 1987
Renaud de La Genière (en) Itzuli - Jacques de Larosière (en) Itzuli
general director of the Treasury (en) Itzuli

1982 - 1984
Bizitza
JaiotzaBaiona1933ko maiatzaren 1a (90 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua
École nationale d'administration
(1958 - 1960)
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria eta bankaria
Jasotako sariak
KidetzaPontifical Council for Justice and Peace (en) Itzuli
Camdessus Munduko Ur Forumean, 2012

Ikasketak aldatu

  • Pariseko Unibertsitateko Ekonomia Politiko eta Zientzia Politikoko Goi Mailako Ikasketetan diplomatua.
  • Hiri bereko Institut d'études politiques ("Ikasketa Politikoetako Institutua", ezizenez Sciences Po) delakoan diplomatua.
  • École nationale d'administration (ENA, administrazioko goi karguetarako prestatzeko eskola) izenekoaren ikaslea ere izana da.

Ibilbide profesionala aldatu

Nazioarteko Diru Funtsan aldatu

Hiru agintalditan izan da NDFko zuzendari nagusia:

 
Camdessus Helmut Haussmann, Carlos Andrés Pérez eta Raymond Barreren ondoan 1989an Davosen

Liberal oldarkorra aldatu

Liberal konbentzitua[2], Nazioarteko Diru Funtsaren norabidean aldaketa bereziki basatia ezarri zuen, herrialde pobre edota garatzeko bidean zeudenei Hezkuntza eta Osasun alorretan pribatizazio edo gastu publikoa murrizteko neurriak inposatuz, maileguei aurre egin nahi bazieten; hori eginez abian zeuden krisialdiak areagotu edo zenbait estatu aurrekaririk gabeko krisialdietara bultzatuz[3]: Mexiko (1994an), Thailandia (1997an) nahiz hego-ekialdeko Asia osoa (1997-1998, Indonesian adibidez istilu larriak egon ziren), Errusia (1998), Brasil (1999), Turkia (2001) eta Argentina (2000-2001). Azken kasu hau, corralito[4] delakoa barne, bere porrot gordina izan zen, Camdessusek herrialde hori adibide positibo eta eredugarritzat hartu zuelako aurreko urteetan[5]; ezpairik gabe hauxe izan zen bere kargua behar baino lehenago uzteko arrazoietakoa. Rubens Ricupero Komertzio eta Garapenaren gaineko Nazio Batuetako Konferentziako (ingelesez: United Nations Conference on Trade and Development, UNCTAD) idazkari nagusiak bere "Komertzio eta garapenaren gaineko txostenean"[6] liberalizazio-politikak « Ekialde Urrunean eta Errusian anabasa sortu eta Latinoamerikan erdietsitako aurrerapenak neutralizatu » zituela iritzi zion.

Honegatik guztiagatik NDFren kargua utzita ere, NBEren aholkulari ofizial eta ofizioso diren mundu mailako zenbait elkartek 2015 arte ura kontsumitzeko moduan dauden lagunen (1400 miloi) kopurua erdira murrizteko beharrezkoak diren azpiegiturak aurreikusteko ardura eman zioten. Bere proposamena orduan % 90an esku publikoetan zegoen alor honetan sektore pribatua sartu eta trikimaina publiko-pribatuak sortzea izan zen.

2004an orduan ekonomia ministroa zen Nicolas Sarkozyk hala eskatuta "Camdessus txostena" izena hartuko duen eta benetako titulua Le sursaut, vers une nouvelle croissance pour la France ("Izualdia, Frantziarentzako hazkunde berri baterantz") zuena idatzi zuen, non asteko 35 orduak kentzea, SMICera (Frantziako gutxieneko soldata) diru gutxiago bideratu eta erretiroa hartzen duten bi funtzionariotatik bakarra ordezkatzea proposatzen zuen. Horrek neurri handi batean presidente izango zenaren programa inspiratu zuen: bere "oheburuko liburua" zela esaten zuen Sarkozyk berak.

Beste jakingarri batzuk aldatu

  • Ohorezko Legioaren Komandante eta Ordre national du Mérite delakoaren Zaldun kondekorazioak lortuak ditu.
  • Katoliko militante eta sei umeren aita da. "Justizia eta Bakea Pontifize-Kontseiluan" eliza katolikoaren "ikuspegi soziala" ezagutarazteko ardura du.
  • Semaines sociales de France izeneko begiratokiaren burua izan da 2000tik 2007ra.
  • Institut français de relations internationales (IFRI) elkarteko administrazio-kontseiluko kidea da.
  • Frankofoniaren Goi-Kontseiluaren kidea da.
  • Ouest-France egunkariaren administratzailea da.
  • 2007ko presidentetzarako hauteskundeetan François Bayrouren alde agertu zen.
  • Chirac Fundazioak babestutako "Gatazkak aurreikusteko Saria" ematen duen epaimahaiko kidea da.
  • Tony Blairrek Afrikarako ezarritako batzordeko kidea da; Africa Progress Panel bilgunean ere badago.

Euskal Herrian aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Miquèu Groscaudek Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons-en (Radio País, 1992, Paue) "hegoaldera begira (dessús) dagoen soroa (camp)" esanahia ematen dio.
  2. « Finantza-liberalizazioak ospe txarra du baina azken helburu zuzena izaten segitzen du. », La Tribune, Paris, 1998ko ekainaren 26an.
  3. « Larria dena ez da soilik krisialdia sortu duten neurriak eskatu izana; hazkundea errazten zutela ia inolako frogarik ez egonda eta herrialdeak arrisku gorritan murgiltzen zituztela esateko froga ugarien aurrean eskatu izana da larriena. », Joseph Stiglitz, Ekonomiako Nobel Saria, Les Echos, 1998ko irailaren 14an.
  4. Corralito Argentinako gobernuak bankuetatik dirua ateratzeko murrizketa-neurri multzoari deitu zitzaion. Ekonomia-jardun oro ito, tentsio sozial itzela sortu eta Fernando de la Rúa presidentearen dimisioa behartu zuen.
  5. « Argentinak badu istorio bat munduari kontatzeko: diziplina fiskalaren garrantziaren istorioa, aldaketa estrukturalena, eta zehatz-mehatz mantendutako moneta-politika batena. », Michel Camdessus, 1998ko urriaren 1ean NDFren egoitzan.
  6. "Komertzio eta garapenaren gaineko txostena".
  7. Camdessus Kursaalen eitb.comen.[Betiko hautsitako esteka]
  8. "Iruaritzeko elkarrizketetan" Camdessus Ibarretxerekin, besteak beste.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Camdessus