Xabier Lizardi

euskal idazlea

Jose Maria Agirre Egaña,[1] ezagunagoa Xabier Lizardi goitizenez (Zarautz, Gipuzkoa, 1896ko apirilaren 18a - Tolosa, 1933ko martxoaren 12a) euskal idazlea izan zen, batez ere olerkaria. Zuzenbidea ikasi zuen, eta Tolosako enpresa batean sartu zen lanean. Euskaltzaleak elkartea sortzen lagundu zuen, eta bere garaiko ekintza kultural eta politikoetan parte hartu. Gipuzkoa Buru Batzarreko kide eta buruzagi izatera iritsi zen. Esteban Urkiaga Lauaxeta (1905-1937) eta Nicolas Ormaetxea Orixerekin batera, bere aroko olerkari hoberena dugu. Biotz-begietan, 1932an argitaratuta, kritikariek oso aintzakotzat hartu zuten. Xabier Lizardi hil eta gero, Aitzolek haren Umezurtz Olerkiak argitaratu zituen.

Xabier Lizardi
Xabier Lizardi idazlea 1933an.jpg
(1933)
Bizitza
Izen osoaJose Maria Agirre Egaña
JaiotzaZarautz1896ko apirilaren 18a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaTolosa1933ko martxoaren 12a (36 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, poeta eta idazlea
KidetzaEuskaltzaleak
MugimenduaEuskal Pizkundea
Izengoitia(k)Xabier Lizardi
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEusko Alderdi Jeltzalea

Literaturaren Zubitegia: 223 Musicbrainz: 94aa5582-dadb-4845-bc97-e7c9afc444cb Edit the value on Wikidata

Gerra Zibilaren aurretiko olerkari lirikorik behinena, izadiaren —izadi edertuaren— olerkaria izan zen. Lizardiren prosa haren poesia bezain originala da. Itz Lauz izeneko bilduman lehen mailako idazle, estilo pertsonal eta moderno baten jabe ageri da.

BizitzaAldatu

Hamar urte zituela, Tolosara aldatu zen familia, eta han hasi zen berreskuratzen erdi galdua zuen euskara. 1916an Bilboko Euzko-Deyan idazten hasi zen, lanak Zarauztar Sabin eta Samaiko Zulo izengoitiez izenpetuz. Urtebete geroago (1917) Zuzenbide ikasketak amaitu zituen Madrilen. Perot fabrikako kudeatzaile izateko kontratatu zuten (1923).

Arrasaten 1927an ospatu Euskeraren Egunean nabarmendu zen eta han lehen aldiz Xabier de Lizardi izengoitia erabili zuen. Euskararen aldeko ekintzaile nekagaitz agertu zen: euskarazko egunkari baten argitaratze asmoa landu zuen; Larramendiren ohoretan egin ziren literatura jaiak antolatu zituen, eta ekinaldi askotako lankidea izan zen (Errenteriko Euskeraren Eguna, Segurako Ume Euskaldunaren Eguna, Bergarako Euskeraren Eguna, Kirikiño Sariaren antolakuntza, eta abar).

Euskaltzaleak elkarteak, Lizardi bazkide zuela, sakabanatuta zeuden olerkariak bildu nahirik, Euskal Poesiaren Eguna antolatu zuen Errenterian Luis Jauregiren omenetan (1930). Bertan esku hartu zuen Lizardik, hiru poesia aurkeztuz. Hurrengo urteko ekitaldirako, Tolosan Emeterio Arreseren ohorez idatzitako Urte-giroak ondu zuen, «Lizardiren obrarik garaiena» (Aitzol). 1932an Biotz-Begietan, olerki bilduma ospetsua, eta bi antzerki lan, Laño ta izar eta Bi aizpak argitaratu zituen. Urte berean, Kirikiño Saria irabazi zuen Etxe barne bizia izeneko artikuluarengatik. 1933an 36 urte besterik ez zituela, pneumoniak jota hil zen.[2]

Hil ondoren, Lizardiren beste liburu bat plazaratu zen: Umezurtz-Olerkiak (1934). Urte berekoa da Itz Lauz izeneko artikulu bilduma. Geroago, 1953, Ezkondu ezin zitekeen mutilla antzerki lana agertu zen.

LanakAldatu

 
Xabier Lizardiren omenezko monumentua Zarautzen

PoesiaAldatu

AntzerkiaAldatu

ArtikuluakAldatu

AipamenakAldatu

ErreferentziakAldatu

BibliografiaAldatu

  • Mujika, Luis Mari: Lizardiren estetikara beste hurbilketa bat. - Egan, 2011-3/4, 197-212.
  • Mujika, Luis Mari: Lizardiren estetikara beste hurbilketa bat. - Egan, 2013-1/2, 81-96.
  • Otaegi, Lourdes: Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan. -Donostia: Erein, L. G. 1994.
  • Otaegi, Lourdes (eta Paulo Iztueta, ed.): Lizardi, gutunak (1928-1932). -Donostia: Utriusque Vasconiae, L. G. 2007.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Xabier Lizardi