Ricardo Arias Calderón

politikari panamarra

Ricardo Arias Calderón (Panama Hiria, 1933ko maiatzaren 4a - Panama Hiria, 2017ko otsailaren 13a) panamar politikaria izan zen. Herrialdeko lehendakariordea izan zen 1989-1992 bitartean.

Ricardo Arias Calderón
presidenteorde

Bizitza
JaiotzaPanama Hiria1933ko maiatzaren 4a
Herrialdea Panama
HeriotzaPanama Hiria2017ko otsailaren 13a (83 urte)
Hezkuntza
HeziketaYale Unibertsitatea
Parisko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa People's Party (en) Itzuli

Bizitza aldatu

Estatu Batuetan eta Frantzian ikasia, hainbat unibertsitate eta ikastetxetako irakaslea izan zen 1962az geroztik. 1964an, Panamako Alderdi Kristau-demokratan sartu zenetik, buru-belarri aritu da politikagintzan. Bi aldiz izan da Panamako lehendakarigai: 1968 eta 1984an. Urte horretan hiru alderdik osatutako Alianza Democrática de Oposición koalizioko buru izan zen, eta hauteskundeak irabazi arren, iruzurren bat izan zela-eta ukatu egin zieten garaipena. 1988an, Noriega jenerala gobernuburu bilakatu zenean, Ricardo Ariasek aurka egin zion, lehenik atzerritik eta gero Panamatik bertatik.

1989an estatubatuarrek Panaman indarrean sartu eta Noriega kargutik kendu zutenean, hilabete batzuk lehenago hauteskundeak irabazi zutenek agintea hartu, eta Ricardo Arias Gobernu eta Justizia Ministerioko buru eta lehen lehendakariorde izendatu zuen Endara lehendakariak. Urte berean atentatu bat jasan zuen, eta berak kalterik izan ez bazuen ere, bere bi laguntzaile zauritu ziren.

1979. urteaz geroztik, Panamako Alderdi Kristau-demokrataren lehendakaria izan zen, geroago Amerikako Erakunde Kristau-demokrataren lehendakari ere izan zen, eta baita Nazioarteko Erakunde Kristau-demokrataren lehendakariordeetako bat ere. Latinoamerikako hainbat aldizkaritako argitalpen batzordeko kide eta La Prensa egunkariko zuzendaritza-batzordeko sortzaileetako bat izan zen. Panama, hondamena eta demokrazia liburua argitaratu zuen 1985ean.

Erreferentziak aldatu