Raymond Kendall

polizia britainiarra

Raymond Edward Kendall (Canterbury, Ingalaterra, 1933ko urriaren 5 -) Interpoleko idazkari nagusia izan zen 1985etik 2000 arte. Euskal Herriko egoera politikoari buruzko 2010eko Bruselako Adierazpenaren sinatzaileetakoa da.

Raymond Kendall
Bizitza
JaiotzaCanterbury1933ko urriaren 5a (91 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaExeter College (en) Itzuli
Simon Langton Grammar School for Boys (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolizia

Biografia

aldatu

Armadako bere zerbitzuak 1951n hasi zituen Royal Air Forcen; geroago Malaysia independentea bihurtu zen herrialdean ibili zen 1953 arte. Goi mailako ikasketei ekiteko kontzentratuta, 1953 eta 1956 artean Oxfordeko Unibertsitatean ibili zen eta bai hizkuntza modernoetan bai bertako Master of Arts deitutakoan graduatu zen. Armadara bueltatuta 1956tik 1962ra Ugandan lan egin zuen. Urte horretan Scotland Yard Berriaren Metropolitar Polizia Zerbitzuan sartu zen. Batez ere Special Branch edo "Adar Berezian" aritu zen eta Deputy Assistant Commissioner izeneko goi ardura izatera heldu zen. Erakunde britainiarrean 1986ko martxoa arte aritu zen.

Horrekin batera 1971n Interpolera pasatu zen eta Drogen gaineko zuzendari laguntzailea izan zen 1975 arte. Lau urte geroago zuzendari kargua erdietsi zuen "Intelijentzia kriminal" delako atalean. Hiru agintalditan erakunde osoaren idazkari nagusia izan zen. 1985eko urrian aukeratu zuten lehen aldiz Washington Hirian (AEB) burututako 54. Batzar orokorrean; 1990eko urrian (59. Batzar orokorra, Ottawa, Kanada) eta 1995eko urrian (64.a, Beijing, Txina) berraukeratu zuten[1].Orain Interpoleko Ohorezko Idazkari orokorra da[2]. 2001eko abuztuan Europar Batasunaren Iruzurraren Kontrako Komite Behatzaileko presidente ere izendatu zuten[3].

Saritua

aldatu

Estatu batzuetako polizia zerbitzu edota ministerioek Kendalli dominak eta ohorezko izendapenak eman dizkiote: AEB, Bulgaria, Erresuma Batua (Queen's Police Medal), Errusia, Espainia, Finlandia, Frantzia (Ohorezko Legioaren Zalduna), Peru, Txile eta Ukrainan[4].

Erreferentziak

aldatu
  1. Comating Transnational Crime: Concepts, Activities and Responses, Frank Cass Publishers, Londres, 2001, 376–377.or.; ISBN 0-7146-5156-7.
  2. International Association against Drug Trafficking and Drug Abuse.
  3. Brighterion.com. Brighterion Kendallek San Franciscon sortutako segurtasun pribatuko konpainia da; batez ere iruzurra eta diru-zuritzearen kontra aritzen da.
  4. Biografia Interpolen webgunean.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo loturak

aldatu