Baztan
- Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baztan (argipena)».
Baztan[4] ([bas̻tan]) Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri eta haran bat da, izen bereko ibaiaren arroan dagoena, Lapurdi eta Nafarroa Beherearekiko mugan. Iruñeko merindadean dago eta hamabost herrik osatzen dute; Elizondo da herri nagusia, udalerriaren erdigunean. Urdazubi eta Zugarramurdi udalerriekin batera, Baztanaldea eskualdea osatzen du. 7.848 biztanle ditu; eta, 376,8 km² dituelarik, azaleraz Euskal Herriko udalerri handiena da. Hango euskalkia tarteko hizkera da, nafar-lapurteraren eta nafarreraren artekoa.
Baztan | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Baztan | ||
Alkatea | Joseba Otondo Bikondoa (EH Bildu) | ||
Posta kodea | 31700 | ||
INE kodea | 31050 | ||
Herritarra | baztandar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°08′48″N 1°31′02″W / 43.146787°N 1.5171681°W | ||
Azalera | 373,55 km² | ||
Garaiera | 432 metro | ||
Distantzia | 58 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 7.831 (2023: −20) | ||
Dentsitatea | 0,21 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 26,73 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 38,19 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 79,86 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 7,09 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 7,11 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 74,90 (2018: %-2,21) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.baztan.eus/ |
Izena
aldatuBaztan izenaren jatorria eta esanahi zehatza ezezagunak dira. Etimologia mitologiko eta fantastiko baten arabera, bat han esamoldetik omen dator, haraneko biztanleen arteko elkartasunari erreferentzia eginez.[5] Baztan abizena badago, ziurrenik haran hartan jatorria duena. Bearnon ere bada Bastanès izeneko udalerria.
Udalerriak Nuevo Baztán herriari (Madrilgo Erkidegoa, Espainia) eman zion izena XVIII. mendearen hasieran, Juan Goienetxe Gaston baztandar negozio-gizonak herri berria eraiki zuenean Madrildik gertu. Haren helburua herriko lantegietan Madrilgo goi-mailako gizarte-klaseentzat produktuak ekoiztea izan zen.[6]
Geografia
aldatuIbai nagusia Baztan izenekoa da, haranetik ateratakoan Bidasoa deitzen dena. Ipar-mendebaldeko urak Orabidea errekak biltzen ditu, aurrerago Ugarana deitua eta Donibane Lohizunen itsasoratzen dena. Aritzakun eta Uritzate errekek, Urbakuran elkartuta, Errobi ibaiaren adar Baztan erreka osatzen dute.
-
Baztango Arizkun herria.
-
Baztan ibaia, Elizondo parean.
Mugakideak
aldatuUdalerri eta lurralde hauek ditu mugakide: mendebaldean, Donamaria, Bertizarana, Etxalar eta Sara; hegoaldean, Erroibar, Esteribar, Lantz, Anue eta Ultzama; ekialdean, Baigorri, Banka, Aldude eta Urepele; eta iparraldean, Sara, Zugarramurdi, Urdazubi, Senpere, Ainhoa, Ezpeleta, Itsasu eta Bidarrai.[7]
Ingurune naturala eta klima
aldatuBaztango klima ozeaniko epela da, Cfb Köppen klima sailkapenaren arabera. Ezaugarri nagusia urte osoko prezipitazio ugariak izatea da. Batez beste 1.500 eta 2.200 mm bitartean izaten dira, nahiz eta udalerriko gunerik menditsuenetan ugariagoak diren. Euri egunak 180 inguru izaten dira. Bestalde, aldaketa termikoa nahiko txikia da eta uda garaian ez da hilabete idorrik izaten. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 15 gradu artekoa izaten da.
Jatorrizko landaredia pagadiek osatzen zuten gune menditsuetan, hariztiak udalerriko haranetan zeuden, eta, gaztainondoak tarteko guneetan. Gizakiaren eragina dela eta, ordea, asko eraldatu da jatorrizko landaredi hori eta gaur egun 7.500 hektarea pagadi baino ez dira geratzen. Pagadiak hegoaldeko gune menditsuenetan hedatzen dira batez ere. Hariztiek, berriz, gizakiaren eragina gehien jasan zuten espezieak dira, asko bota dira eta, bai zura lortzeko bai nekazaritzarako larreak lortzeko. Birlandatutako zuhaitzek 2.100 hektarea hartzen dituzte (batez ere Otsondo-Alkurruntz eta Orabideko guneetan), Nafarroa Garaiko azalerarik handienetakoa. Intsinis pinua, haritz gorria eta japoniar laritzak erabili ziren birlandaketetarako.[8]
Datu klimatikoak (Amaiur, Baztan 1974-2009) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 22.5 | 25.0 | 28.0 | 30.0 | 34.0 | 38.0 | 40.0 | 41.0 | 38.0 | 31.5 | 26.0 | 21.0 | 41.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 10.7 | 11.8 | 14.3 | 15.4 | 19.4 | 22.2 | 24.2 | 24.8 | 23.0 | 19.2 | 14.0 | 11.5 | 17.6 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 6.4 | 7.3 | 9.5 | 10.6 | 14.3 | 17.2 | 19.1 | 19.5 | 17.3 | 14.3 | 9.5 | 7.3 | 12.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.0 | 2.7 | 4.6 | 5.7 | 9.1 | 12.1 | 13.9 | 14.2 | 11.6 | 9.3 | 4.9 | 3.1 | 7.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -16.0 | -12.0 | -5.0 | -3.0 | 0.0 | 3.0 | 5.0 | 5.0 | 1.0 | -2.0 | -8.0 | -9.0 | -16.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 200.0 | 178.4 | 192.2 | 204.2 | 167.2 | 98.5 | 93.0 | 100.7 | 136.3 | 176.6 | 223.0 | 218.5 | 1988.5 |
Iturria: meteo.navarra.es[9] |
Mendiak
aldatuHaraneko tontor nagusia Saioa (1.418 m) dugu, Belate eta Artesiaga mendateen artean dagoena; Irurita du herririk hurbilena. Saioa mendilerroan aipatzekoak dira, bertzeak bertze, Loiketa, Abartan, Elorregi, Aizkoa, Urlegi, Urdintz, Bagolegiko Kaskoa, Basaburuko Kaskoa, Ezkorlako Kaskoa eta Auzkue.
Hauza (1.306 m) Izpegiko mendatetik gertu dago, Erratzu eta Baigorri (Nafarroa Beherea) artean. Mugan dago Iparla (1.049 m) ere, bertze magalean Bidarrai (NB) duena.
Estazio meteorologikoak
aldatuBaztan | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Klima-diagrama | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Gorramendi mendiaren tontorrean, lehen militarren radar kokagunea izandakoan, itsasoaren mailatik 1.071 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak jarritako estazio meteorologiko bat dago.[10]
Iruritako hiltegiaren ondoan, bestalde, Espainiako Meteorologia Agentziaren (AEMET) beste estazio meteorologiko bat dago.[11]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Herriak
aldatuBaztango herrien zerrenda | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herria | Biztanleria[12] | Argazkia | Herria | Biztanleria | Argazkia |
Almandoz | 211 biztanle (2010) | Elbete | 271 biztanle (2010) | ||
Amaiur | 284 biztanle (2010) | Erratzu | 490 biztanle (2010) | ||
Aniz | 73 biztanle (2010) | Gartzain | 219 biztanle (2010) | ||
Arizkun | 610 biztanle (2010) | Irurita | 848 biztanle (2010) | ||
Arraioz | 239 biztanle (2010) | Lekaroz | 341 biztanle (2010) | ||
Azpilkueta | 176 biztanle (2010) | Oronoz-Mugairi | 457 biztanle (2010) | ||
Berroeta | 123 biztanle (2010) | Ziga | 196 biztanle (2010) | ||
Elizondo | 3.543 biztanle (2010) | Denera (Baztan): | 8.081 biztanle (2010) |
Historia
aldatuBaztandik hurbil, Urdazubiko Alkerdi eta Berroberrian, Goi Paleolitoko aztarna ugari aurkitu dira. Haranean 600 monumentu megalitiko (trikuharri, harrespil eta zutarri) baino gehiago katalogatu dira.[13][14]
Erromatarrek Novenpopulania probintzian sartu zutela uste da. XI. mendetik behintzat Iruñeko Erresumaren barnean zegoen. Elizaz, berriz, Baionako elizbarrutian egon zen, 1567an Iruñekoan sartu zuten arte.
Koroak, Antso VII.a Azkarraren erregealditik (1154-1234) bederen, zergak jasotzen zituen Amaiurko eta Ainhoako postuetan. Ez ordea laborarien petxak, Arizkunen eta Almandozen izan ezik. Hori dela eta, biztanle askok kapareen pribilegioen antzekoak zeuzkatela uste da.
XII. mendean Lapurdiko mugan Salbatore monasterioa kokatu zen, inguru hurbilean eragin handia izan zuena. Monasterioaren menpeko izan ziren Urdazubi eta Zugarramurdi herriek, auzi luzeen ondoren, bai Baztandik, bai mojengandik askatzea erdietsi zuten. Zugarramurdi 1667an bihurtu zen udalerri eta Urdazubi 1774an.
1393an Karlos III.ak elizondarren kaparetasuna onartu zuen. Haren ondoregoek, Blanka eta Joanes II.ak, zerriak mendian bazkatzeagatik petxak kobratu nahi izan zituzten. Horren aurka Haranak Kontuen Ganbarara jo eta auzia irabazi zuen. Horren ondoren Vianako Printzeak baztandarren kaparetasuna onartu zuen.
XIV. mendetik aurrera populazioa azkarki emendatu zen. Bi arrazoi izan ziren horretarako: baliabide naturalen ustiapen handiagoa eta, batez ere, kapare izateak baztandarrentzat zekarren onura.
1522an, Amaiurko gazteluan, Henrike II.a Nafarroakoaren aldekoek Gaztelako Erresumaren aurkako azken erresistentzia borroka egin zuten.
1665ean, Amaiur Baztandik bereizi zen eta hala segitu zuen, 1969an itzuli zen arte.
Mugatik hurbil egonik, Espainiaren eta Frantziaren arteko gerren ondorioak pairatu zituen, latzenak Hogeita Hamar Urteko Gerrakoak eta Frantziako Iraultzako Gerretakoak.
Lehen Gerra Karlistan Elizondoko Arizkunenea jauregia Karlos Maria Isidroren egoitza izan zen (1834). 1835ean, Ziga eta Elizondoko gatazken ostean, Espoz Mina jeneralak Lekaroz herriari su eman eta herritar andana fusilatu zuen. Hiru etxe eta eliza baino ez ziren erre gabe geratu. Bigarren Gerra Karlistan Arsenio Martínez-Campos buru zuten liberalak Arxuriko guduan nagusitu ziren eta gerrari amaiera eman.[15]
XX. mendea
aldatu1913an eskualdean inoiz izandako hondamendi larriena izan zen, Autza mendian izandako bat-bateko euri-jasa izugarri batek eragindako oldeak Elizondo eta Erratzu herriak suntsitu eta bi emakume eraman zituelako. Uholdeak 18 zubi hondatu zituen Bidasoa ibaiaren ibilbidean. Egun, ura heldu zen maila erakusten duen plaka dago Elizondoko Jaime Urrutia kalean.[16]
Francoren heriotzak (1975) ez zuen ageriko aldaketarik ekarri haranera, ordu arteko diktaduraren aldean. 1978an, udalak eratu ziren, eta ordutik hurrengo bi hamarkadetan erregimenari lotutako agintariek babesa jasotzen jarraitu zuten, eta udal gobernu organoetan agintzen. 1983an, orduko udal agintarien eta zenbait herritarren oposizio gogor batez, ikastola sortu ahal izan zen.[17][oh 1]
Ekonomia
aldatuNekazaritzak (zuhainak, fruta-arbolak) ez du garrantzi handirik; abeltzaintza (behiak eta ardiak), zerbitzu sektorea (administrazioa, irakaskuntza, osasuna, merkataritza, ostalaritza) eta industria (zurgintza, elektrizitatea, harrobi eta marmol-hobiak, elikagaiak) eta eraikuntza dira udalerriko ekonomi jarduera nagusiak.
Demografia
aldatuNekazaritzari lotutako udalerria izanik, Baztanek egonkor mantendu zuen populazioa XX. mendearen lehen erdialdean. Bigarren erdialdean, berriz, biztanle kopurua beheraka hasi zen eta mende amaierarako populazioaren % 20 galdua zuen.
XXI. mendearen hasieran, komunikazioak hobetzearekin batera, populazioa igotzen hasi zen.
Baztango biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 455 etorkin bizi ziren herrian, biztanleen % 5,80 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
Politika
aldatu2007ko udal hauteskundeetan, Baztango alkatea Nafarroa Bai koalizioko Virginia Aleman Arraztio atera zen. Baztango udaleko hamahiru zinegotzietatik zazpi lortu zituen eta, hortaz, gehiengo osoa udalean. Ezker abertzalearen zerrenda Espainiako Auzitegi Nazionalak legez kanpo utzi zuen. Baliogabeko botoak 780 izan ziren (emandako guztien % 16,80) eta 147 boto zuri izan ziren (botoen % 3,81). Abstentzioa % 37,02koa izan zen.
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan, UPN eta Bilduk bosna zinegotzi atera zituzten. Lehena zerrendarik bozkatuena izan bazen ere, Baztango Ezkerrak (I-Etik hurbil,[18] 2 zinegotzi) Bilduko Garbiñe Elizegiri eman zioten botoa eta hark eskuratu zuen alkatetza.[19] NaBai 2011k abstentziora jo zuen. PSNk ez zuen hautetsirik lortu.
2015eko udal hauteskundeetan, Euskal Herria Bilduk (Bilduren ondorengoak) zinegotzi bat galdu zuen eta bostekin geratu zen, baina lehena izan zen botoen kopuruan; UPN alderdiak, berriz, zinegotzi bat galduta, bosti eutsi zien; Nafarroa Bai koalizioaren ondorengoa Geroa Baik zinegotzi bat gehiago eskuratu zuen; Baztango Ezkerrak biak mantendu zituen; eta Baztan Auzolanean herri plataformak bat lortu zuen. Euskal Herria Bilduren hautagai Joseba Otondo hautatu zuten alkate, haren zinegotzien eta Baztango Ezkerraren bi zinegotzien botoei esker.
Baztango udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euskal Herria Bildu | 4 / 13 |
5 / 13 |
|||
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) | 4 / 13 |
5 / 13 |
|||
Geroa Bai (2015) / Nafarroa Bai (NaBai) (2011) | 2 / 13 |
1 / 13 |
|||
Baztango Ezkerra | 2 / 13 |
2 / 13 |
|||
Baztan Auzolanean | 1 / 13 |
||||
Datuen iturria: 2015eko hauteskundeen emaitzak interior.es webgunean, 2011ko hauteskundeen emaitzak mir.es webgunean |
Alkateen zerrenda
aldatu1979-1983 | Timoteo Plaza Mendiburu | EAJ |
1983-1987 | Julio Iturralde Agorreta | Unión Baztanesa |
1987-1991 | Francisco Javier Elizalde Apeztegia | Unión Baztanesa |
1991-2003 | Patxi Oiarzabal Irigoien | EA |
2003-2007 | Virginia Aleman Arraztio | EA |
2007-2011 | Virginia Aleman Arraztio | Nafarroa Bai |
2011-2015 | Garbiñe Elizegi Narbarte | Bildu |
2015-2020 | Joseba Otondo Bikondoa | Euskal Herria Bildu |
2020- | Joseba Otondo Bikondoa | Euskal Herria Bildu |
Udaletxea
aldatuGaur egun udaletxea ezartzen den gunea Urdazubiko monasterioaren jabetza izan zen XVII. mendearen amaierara arte. Eraikinak estilo barroko-klasikoa du eta inguruko harri gorri ilunezko fatxada. 1986 eta 1987. urteen artean erabat zaharberritu zen, bai barrutik bai kanpotik, eta bertan 63 milioi pezeta inbertitu ziren. Udala alkateak eta hamalau zinegotzik osatzen dute.
Zinpeko alkateak
aldatuBaztan osatzen duten 15 herriek zinpeko-alkate bana dute. Zinpeko alkateak eguberri aurreko igandean hautatzen dira bi urteko agintaldirako.
Batzar Nagusia
aldatuBaztango administrazio-erakunde gorena da. Haren eginkizun nagusia herri-lurrak (azaleraren % 84) zaindu eta gobernatzea da. Batzar Nagusia honako hauek osatzen dute: Udaleko alkateak, hamabi zinegotziek, hamabost herrietako alkateek eta lau junteroek (Baztango Unibertsitateko kuartel bakoitzetik bat). Kuartelak hauek dira: Baztangoiza (Amaiur, Arizkun, Azpilkueta, Erratzu), Elizondo (Elbete, Elizondo, Lekaroz), Erberea (Arraioz, Gartzain, Irurita, Oronoz-Mugairi) eta Basaburua (Almandoz, Aniz, Berroeta, Ziga). Urtean lau ohiko bilkura egiten ditu.
Ordenantzak
aldatuErdi Arotik Baztango gobernuaren oinarria izan dira. Bertan arautzen dira, besteak beste, herri-lurren erabilera, batzarrak, herrietako alkateen izendapena eta eskumenak, auzolanak eta Batzar Nagusiaren antolakuntza.
Batzarra
aldatuAuzokoen bilera da, haraneko 15 herrietako bakoitzean egiten dena. Bertan aztertzen dira herrian zein Baztan osoan interes publikoa duten gaiak.
Azpiegiturak
aldatuGarraioak
aldatuLa Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia du Baztango Almandoz herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxinez bi zerbitzu izaten dira norabi bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:
- Donostia - Irun - Lesaka - Etxalar - Igantzi - Sunbilla - Doneztebe - Narbarte - Belate - Almandoz - Olague - Ostitz - Sorauren eta Iruñea
La Baztanesa autobus konpainiak Erratzu-Iruñea, Erratzu-Donostia eta Iruñea-Hondarribia-Donostia lineak betetzen ditu.
Hezkuntza
aldatu- Baztango Udal Haur Eskola. Elizondoko Merkatuzelai auzo berrian dago.
- Elizondoko San Frantzisko Xabier Ikastetxe Publikoa.
- Baztan Ikastola. Elizondoko Mendinueta bidean dago.
- Almandoz, Amaiur, Arizkun, Arraioz, Azpilkueta, Erratzu, Gartzain, Irurita, Oronoz eta Zigako herri eskolak.
- Lekaroz-Elizondo Bigarren Hezkuntzako Institutua.
- Baztango Udal Musika Eskola.
- AEKren Suinki Euskaltegia. Elizondoko Jaime Urrutia Karrika, 16. zenbakia.
Hedabideak
aldatu- Xorroxin Irratia
- Xaloa Telebista
- Ttipi-Ttapa aldizkaria
Kultura
aldatuEuskara
aldatuBaztango bertako hizkuntza euskara da (eskuara, hango hizkeran). Koldo Zuazo, Koldo Mitxelena, Salaburu eta bertze hainbat euskalarik adierazi dutenez, nafar-lapurteraren eta nafarreraren arteko mintzaira bat egiten da Baztango herri guztietan, Oronoz-Mugairin izan ezik, han nafarrera hutsean egiten baitute. Euskararen Nafar Institutuak baztanera izendatzen du hango euskalkia.[23] Baztango hizkera Mariano Izetak eta, berrikiago, Pello Salaburuk aztertu dute.[24][25] 2008an, biztanleen % 77,22 ziren euskaldunak.
Literatura
aldatuDolores Redondo (1969-) donostiar idazlearen Baztan Trilogia (Zaindari ikusezina, Hezurren ondarea eta Ekaitzari eskaintza) Baztanen girotuak daude.
Urtarrilan, bestetik, 2015etatik, (H)ilbeltza edo Euskal Nobela Beltzaren Astea antolatzen da.
Zinema
aldatuUdalerri eta haran hartan film hauek filmatu edo girotu dira:
- Akelarre (1984, Pedro Olea), Silvia Munt, José Luis López Vázquez, Mary Carrillo, Walter Vidarte, Patxi Biskert, Iñaki Miramon eta Felix Roteta aktoreek antzeztua. Nahiz eta Araitz haranean jazotako sorginkeria prozesu historiko batean oinarritua izan eta nagusiki haran hartan filmatu zen arren, Zugarramurdiko leizeetan ere filmatu zen.
- Baztan (2012, Iñaki Elizalde) filmatu zen eta Unax Ugalde, Carmelo Gómez, Joseba Apaolaza, Ramon Agirre, Txema Blasco, Kandido Uranga, Mirentxu Goienetxe, Patxi Bengoetxea eta Felipe Saharrea aktoreek antzeztu zuten.
- Las brujas de Zugarramurdi (2013, Álex de la Iglesia), Hugo Silva, Mario Casas, Jaime Ordóñez, Carolina Bang, Terele Pávez eta Carmen Maura aktoreek antzeztua. Zugarramurdiz gain, Madril hiriko Puerta del Sol eta Boadilla del Monte udalerrian filmatu zen.
Kirola
aldatuLaxoa
aldatuLaxoa pilota jokoaren aldaera bat da, gaur egun jokatzen direnen artean aldaerarik zaharrena. XX. mendean erabat galdu zen, baina, gaur egun, Baztanen eta Malerrekan jokatzen da, 1960ko hamarkadan egindako berreskuratze ahaleginari esker; berreskuratze horretan, erabakigarria izan zen Jesus Jaimerena iruritar apaizaren lana.[26][27] Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua laxoa kultura ondasun izendatzea aztertzen ari da.[28]
Kirol taldeak
aldatu- Baztango Kirol Taldeak (BKT). 1988an sortutako emakume eskubaloi kluba.[29]
- C.D.Baztan. 1941-42an sortutako futbol kluba. Benjamin, alebin, infantil, kadete, gazte eta heldu taldeak ditu. 2016-2017 denboraldian helduak Nafarroako Foru Erkidegoko lehen mailan ariko dira.[30]
- Baztan Rugby Taldea (BRT), 1978an sortua,[31] Euskal Ligako lehenengo mailan dagoena. Lekarozko ikastetxean dagoen errugbi zelaian jokatu ohi du.
- Txaruta Pilota Elkartea.
- Laxoa Elkartea. Baztan eta Malerrekan Laxoa eta Paxaka txapelketak antolatzen dituena.
- Baztango Mendigoizaleak. 1980ko hamarkadan sortua.[32]
- Amaiurko Sokatira Taldea. 2010eko Munduko Txapelketan txapeldunorde izan zen 560 kiloko kategorian.[33]
- Basaburuko Herri Kirol Taldea.
GR 11 ibilbidea
aldatuPirinioetako hegoaldeko isurialdea aldenik zeharkatzen duen GR 11 ibilbidea udalerri horretatik igarotzen da.
Museo etnografikoa
aldatuJorge Oteiza - Baztango Museo Etnografikoa Elizondoko herrigunean kokatuta dago, Puriosenea izeneko hiru solairuko etxetzar batean. Landa edo baserri mundua eta XIX. mendeko folklorea, jantziak eta musika erakusten ditu.
Musika
aldatuBailaran sorturiko musika proiektu azken artean, azken urteotan, Kaskezur taldea eta Pottoka eta Olaia Inziarte abeslariak daude.
Dantzak
aldatuMutil-dantza, irri-dantzak edo jostaketakoak eta sagar-dantza hango adierazgarrienak dira.
Baztandarren Biltzarra
aldatu1963tik urtero eta Done Jakue Egunaren, uztailaren 25a, aurreko edo ondorengo iganean Baztandarren Biltzarra ospatzen da, Baztango 15 herrien anaikidetza jaialdia. Hamabost herriek beren karrozak eramaten dituzte Elizondoko karriketan, jantzi tradizionalak eta abar erakutsiz. Bazkaldu baino lehen, plazan mutil-dantza jendetsua egiten dute.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Almandoz
- Almandozko tunela
- Belateko tunela
- Beola jauregia
- Ederrena pilotalekua
- Etxatoa etxea
- Jauregia etxea
- Galtzaga jauregia
- San Blas benta
- San Pedro eliza
- Santa Barbara baseliza
- Amaiur
- Amaiurko arkua.
- Amaiurko errota.
- Amaiurko gaztelua: Gutxienez XII. mendea baina lehen eraikia eta Nafarroako konkistan suntsitua.
- Amaiurko gurutzea.
- Arretxea jauregia: XVI. mendean eraikia.
- Arriada etxea: XVI. mendean bertan batzarreak ospatu ohi ziren.
- Borda jauregia edo Bordakoetxea: 1702an eraikia.
- Jasokundeko Andre Mariaren eliza.
- Pilareko Amaren baseliza.
- Aniz
- Arizkun
- Aingeruen Andre Maria monasterioa: 1737an eraikia, Arizkungo herrigunean.
- Bergara dorrea: XIV-XV. mendeen artean eraikia.
- Erratzuriz: Errazuriz indiano familiaren baserria eta Pello Salabururen jaiotetxea.
- Gamioxarrea dolarea
- Gorrienea etxea: Santxotena Museoa dagoen etxea edo eraikina da.
- Iturraldea etxea
- Lamiarrita etxea: Bozate eta Arizkun arteko bidegurutzean.
- San Joan Bataiatzailearen eliza: Arizkungo herrigunean.
- Santxotena Museoa: Xabier Santxotena bozatear eskulturgilearen museoa da, Bozate auzoan.
- Señorío de Ursua hotela: Ordoki auzoan eta XVI. mendean eraikitako Ikazatea etxea eraikinean dago.
- Urtsua jauregia: Erdi Aroko Urtsuatarren eraikina, Pedro Urtsua (1520-1561) arizkundar konkistatzaile eta militarraren jaiotxea da, Lope Agirre gipuzkoar abenturazalearen El Dorado kondairazko hirirako espedizioan parte hartu eta bertan hil zen.
- Arraioz
- Andre Mariaren Jasokundearen eliza: Herriko eliza eta parrokia nagusia.
- Bikuña jauregia: Herriko zaharrena da.
- Jauregizarrea: XIV. mendean eraikia.
- Zubiria jauregia: Erdi Aroko jauregia.
- Azpilkueta
- Azpilkuetako jauregia.
- Iriartea etxea.
- Done Jakue baseliza: Urrasun auzoan dago.
- San Andres eliza.
- Berroeta
- Elbete
- Jarola jauregia
- Askoa jauregia
- Santa Kruz eliza: Herriko eliza eta parrokia nagusia.
- Elizondo
- Antxitonea trinketea
- Antxitoneako zubia: Bertatik Baztan ibaia eta Elizondoko argazki ohikoenetako bat atera liteke.
- Apezenea etxea
- Arizkunenea jauregia: 1730ean eraikia.
- Arotzarena jauregia: XIX. mendean eraikia.
- Baztan Balleko Etxea: XVII. mendean eraikia, Baztango udaletxea da.
- Baztan pilotalekua: 1968an inauguratua.
- Datue jauregia: XVII-XVIII. mendeen artean eraikia.
- Done Jakue eliza: 1916-1925 artean eraikia.
- Elizondoko Abesbatzaren plaza
- Foruen plaza
- Istekonea etxea
- Jaime Urrutia karrikako arkuak
- Paularena etxea
- Poskonea etxea
- Puriosenea etxea: XV. mendearen amaiera eta XI. mendearen hasierako eraikina.
- Erratzu
- Apeztegia jauregia
- Etxebeltzea jauregia
- Gaston Iriartekoen sortetxea
- Iñarbilgo jauregia
- San Pedro eliza
- Xorroxin ur-jauzia: Erratzuko Gorostapalo auzoan dagoen ur-jauzia, Baztan edo Bidasoa ibaiaren iturburua da.
- Gartzain
- Irurita
- Goienetxea jauregia: XV. mendearen amaieraldera eraikia.
- Jauregia dorretxea edo Dorretxeko Markesaren jauregia : XIV. mendearen amaiera eta XV. mendearen hasieran eraikia.
- Jauregizarrea: Gutxienez XIII. mendekoa da.
- San Salbatore eliza: XVIII. mendearen lehen erdialdean eraikia.
- Lekaroz
- Aholku Onaren Ama Birjinaren: Lekarozko ikastetxean dagoen eliza da.
- Gortaria etxea
- Lekarozko ikastetxea: 1890ean irekia, bertan gerora ezagun bilakatu ziren ikasle ugarik ikasi zuten, tartean Jesus Maria Leizaola lehendakariak, Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida eskultoreek, Nicanor Zabaleta harpa-jotzaileak, Aita Donostia musikagile eta idazleak, Patxi Ondarra fraide kaputxino eta euskaltzainak, Damaso Intza idazleak, Andrés Espinosa alpinista eta abenturazaleak, Pedro Miguel Etxenike zientzialariak, Miguel Ángel Carreño "Micky" abeslariak eta Xabier Euzkitze bertsolariak.
- Oharrizko jauregia
- San Martzial baseliza
- Xaharrea etxea
- Oronoz-Mugairi
- Arretxea jauregia
- Bertizko jaurerria
- Bertizko lorategi botanikoa
- Gontxea etxea
- Jasokundeko Andre Mariaren eliza: Oronoz auzoan dago.
- Zozaiako jauregia: XVI. mendean eraikia, Baztan haraneko dorretxe zaharrenetakoa da. Zozaia auzoan dago.
- Ziga
- Baztango begiratokia
- Indartea etxea: XVIII. mendearen hasieran eraikia.
- Iturriagaraia etxea
- San Lorentzo eliza: 1593-1603 artean eraikia.
Baztandar ospetsuak
aldatu- Pedro Urtsua (1526-1561), militar eta konkistatzaile arizkundarra, Lope Agirre oñatiar abenturazalearen El Dorado hiri mitikorako espedizioaren kidea.
- Martin Urtsua (1653-1715), Lizarrako kondea, kolonizatzaile eta militarra arizkundarra, Filipinetako gobernadorea.
- Frantzisko Saldarriaga Irigoien (1654-1707), militar elizondarra, Kolonbiako Medellin hiriko alferez nagusia eta Yuvatan eta Manilako gobernadorea.
- Juan Goienetxe Gaston (1656-1735), argitaratzaile, kazetari eta politikari arizkundarra.
- Agustin Jauregi (1711-1784), politikari eta militar lekaroztarra, Txileko gobernadorea eta Peruko erregeordea izan zen.
- Pedro Mendinueta (1736-1825), politikari eta militar elizondarra, Granada Berriko gobernadorea izan zen.
- Juan Goienetxe Agerrebere (1741-1813), militar, politikari eta merkatari iruritarra.
- Nikolas Etxeberria Iturralde (1796-1845), apaiz eta euskal idazle berroetarra.
- Anastasio Etxeberri Santxolur (1822-1907), apaiz eta euskal idazle elizondarra.
- Franzisko Laphitz (1832-1905), apaiz eta euskal idazle arizkundarra.
- Damaso Zabalza (1835-1834). piano-jole eta musikagile iruritarra.
- Damaso Legaz Laurenzena (1838-1902), apaiz eta euskal idazle arizkundarra.
- Juan Kruz Goienetxe Elorga (1857-1925), apaiz eta euskal idazle elbetearra.
- Braulio Iriarte (1860-1932), enpresaburu elizondarra, Mexikon lan egin zuena, eta Corona edo Coronita mexikar garagardoaren sortzailea.
- Paskual Bernardino Biguria (1871-1932), euskal idazle elizondarra.
- Manuel Andrés (????-1934), kazetari eta politikari elizondarra.
- Jabier Lazkoz Biguria (1887-1965), apaiz eta idazle elebidun elizondarra.
- Ricardo Zabalza (1898-1940), politikari eta sindikalista erratzuarra.
- Maurizio Elizalde (1915-1992), txistularia.
- Mariano Izeta (1915-2001), euskal idazle eta euskaltzain elizondarra.
- Lino Plaza (1939-2009), arkitektoa eta errugbi munduan pertsona ezaguna.
- Jose Antonio Zaldua (1941-), futbolaria.
- Elias Pierola (1944-), pilotari almandoztarra.
- Juan María Amiano (1947-), futbolaria.
- Pello Salaburu (1951-), idazle, irakasle eta euskaltzain arizkundarra, EHUko errektore ohia.
- Miguel Atxa (1957-), txirrindulari almandoztarra.
- Leopoldo Jaen Sobrino (1960-), UPNko politikari elizondarra.
- Emilio Silva (1960-), kazetari elizondarra. Oroimen Historikoaren Berreskuraketaren Elkartearen sortzailea.
- Begoña Sanzberro (1962-), UPNko politikari almandoztarra.
- Mikel Goñi (1977-), pilotari oronoztarra.
- Iñaki Otxandorena (1977-), pilotari mugairiarra.
- Olaia Inziarte (1999-), abeslaria.
Oharrak
aldatu- ↑ Esarteren lehenengo eskuko lekukotzaren arabera, umeak udaletxean hasi ziren klasean atezu handiaren erdian. Agintariek herritarrak deitu omen zituzten, gehienak baserritar eta abeltzain euskaldunak, hori eragozteko, eta tentsio biziko une liskartsuak bizi izan ziren. Geroago, haien jarreraz galdetuta, pertsona horiek aitortu omen diote Esarteri ez zutela nahi beren seme-alabek beraiek bizitzan pasatako bazterketa eta mespretxua jasaterik, bereziki soldaduzkan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Baztán» Mikel Belaskoren bloga.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Un trozo de Navarra en Madrid» El País.
- ↑ «Baztanen mugarrien behaketa hasi da» Ttipi Ttapa (Noiz kontsultatua: 2016-11-3).
- ↑ «Baztango zuhaitzak eta animaliak», Baztan.es.
- ↑ Gorramendiko estazioko balio klimatologikoak, Nafarroako Meteorologia Agentziaren webgunea.
- ↑ Nafarroako Meteorologia Agentziaren webgunea.
- ↑ INEbase / Nomenclátor. Relación de unidades poblacionales
- ↑ Nafarroako toponimia eta mapagintza LII-1-2-3, Baztan-Urdazubi-Zugarramurdi, Nafarroako Gobernua, 1998.
- ↑ (Gaztelaniaz) Gran Enciclopedia Navarra, Caja de Ahorros de Navarra, 1990.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Baztan: Historia» Auñamendi Eusko Entziklopedia. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Elizondo recuerda la inundación de 1913» Diario Vasco.
- ↑ (Gaztelaniaz) Esarte Muniain, Pedro. (2021). «La apreciación por el euskera» Kazeta - Nabarralde (Nabarralde) ISSN 1885-2181..
- ↑ I-E llama a "sumar" todas las izquierdas frente a UPN, Diario de Noticias, 2011ko maiatzaren 10a.
- ↑ Herri galdeketak egingo ditugu, Gara, 2011ko ekainaren 11.
- ↑ «Larralde Ustariz, Jabier - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
- ↑ «Euskaldunak ongi ikusiak Ameriketan - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
- ↑ «Nafarroako euskalkiak» Euskarabidea.es.
- ↑ Baztango Mintzoa:gramatika eta hiztegia. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mariano Izeta Elizalde» Auñamendi Eusko Entziklopedia. .
- ↑ Tiburcio Arraztoa (2010): Laxoa, la pelota en la plaza, Cenlit Ediciones. ISBN 84-96634-60-4.
- ↑ «Bitxikeriak», Doneztebeko Udalaren webgunean. Eskuratze data: 2011-01-13.
- ↑ (Gaztelaniaz) «12 localidades de Baztan-Bidasoa, dentro de la Ruta de la Pelota»[Betiko hautsitako esteka], Jauregia landa turismoko etxearen webgunean.
- ↑ Baztango Kirol Taldeak
- ↑ C.D.Baztan
- ↑ (Gaztelaniaz) Xabier Xoubelet: «Los primeros años del BRT»[Betiko hautsitako esteka], Noticias de Navarra, 2008-09-14.
- ↑ Baztango Mendigoizaleak
- ↑ «Munduko Sokatira Txapelketan azpitxapeldun izan da Amaiur»[Betiko hautsitako esteka], Ttipi-Ttapa.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) «Baztan», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- Baztango Udalaren webgune ofiziala
- Ttipi-ttapa, eskualdeko euskarazko hedabidea
- baztango haizegoa bloga
- Baztango euskal idazleen berri laburra izeneko artikulua zubitegia.armiarma.eus web gunean
- Baztango bazterren sorpresak Argia.com webguneko artikulua.
- (Gaztelaniaz) Baztani buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
- Baztango Kirol Taldeen webgunea
- Joseba Aurkenerena: Baztandarren Biltzarra eta Zabaleta anai-arrebak (Kazeta.info).
- "Nafar Away" saioaN (11TB).