Michael Caine

zinema aktore britainiarra

Sir Michael Caine, jaiotzez Maurice Joseph Micklewhite (Londres 1933ko martxoaren 14a), britainiar aktorea da. Mundu mailan, ingelesez cockney hizkeran mintzatzeagatik ospea du. 115 film inguru egin ditu, eta Erresuma Batuko aktorerik ezagunenetako bat da[1]. Gizonezko bigarren mailako aktore onenaren Oscar Saria bi aldiz irabazi du, eta hiru Urrezko Globo jaso ditu. 2000an Donostia Saria eman zioten.

Michael Caine
Sir Michael Caine, 28th EFA Awards 2015, Berlin (cropped).jpg
Ahotsa
Bizitza
Izen osoaMaurice Joseph Micklewhite
JaiotzaRotherhithe (en) Itzuli1933ko martxoaren 14a (88 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaWindsor (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Patricia Haines  (1955 -  1962)
Shakira Caine (en) Itzuli  (1973ko urtarrilaren 8a -
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaHackney Downs School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, idazlea, autobiografialaria, antzerki aktorea, telebista-aktorea eta aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkakKoreako Gerra

michaelcaine.com
IMDB: nm0000323 Allocine: 2535 Allmovie: p10198 TCM: 26978 TV.com: people/michael-caine
Twitter: themichaelcaine Musicbrainz: 97876f5b-e4f8-4202-a2ed-4a510ab817d0 Songkick: 376172 Discogs: 435389 Edit the value on Wikidata

BizitzaAldatu

Zale gisara hasi zen antzerki, telebista eta zinemagintzan, paper txikiak eta laburrak eginez. Julian Amyesen Muino bat Korean (1956) izan zuen lehenbiziko filma, eta ez zuen sosik ere kobratu hartan lan egiteagatik. Bigarren mailako hainbat paper egin zituen ondoren, 1963an Zulu errodatu zuen arte, Cy Endfielden aginduetara: Hegoafrika britainiarren pean zegoen garaian kokatzen da filma, eta ofizial aristokrata baten papera egiten du Cainek. Hurrengo arrakasta britainiar zerbitzu sekretuetako agente gisa (Harry Palmer) lortu zuen, The Ipcress File (1965) filmari esker. Hurrengo urtean (1966) Alfie egin zuen, Lewis Gilberten zuzendaritzapean.

Hortik aurrera heldu zitzaizkion Hollywooden lan egiteko eskaintzak, baita paper hoberenak ere: Sleuth (1972, «Arrastoa»), Laurence Olivierrekin buruz buru egindako izugarrizko filma (antzerki obra tankerakoa), Joseph L. Mankiewiczek zuzendua; Errege nahi zuen gizona (1975), John Hustonen aginduetara egina eta Sean Connery protagonistakide duena. Ondoren egin zituen California suite (1979), Herbert Rossek zuzendua; Ihesa ala garaipena (1980), berriro ere John Hustonen aginduetara; Erailtzeko Jantzia (1980, Brian De Palma) Nahaspila Rion (1984), Stanley Donenekin; Hannah eta bere ahizpak (1986), Woody Allen zuzendari zuela (Oscarra jaso zuen Cainek film horretan egindako lanagatik); Askatasun gozoa (1986), Alan Aldarekin; Le Plus Escroc des deux (1988), Frank Ozek zuzendua.

1990eko hamarkadan film hauek egin zituen, besteren artean: Jekyll & Hyde (1990), Blue Ice (1992, «Izotz urdina»), Bullet to Beijing (1995, «Bala bat Pekinera»), Blood and wine (1996, «Odola eta ardoa»), Mandela and Klerk (1996), The Cider House Rules (1999, Sagardoaren etxeko arauak). Azken film horrengatik bigarren mailako antzezle hoberenaren Oscar Saria jaso zuen.

Filmagintza hautatuaAldatu

Oscar SariakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Caine