José Antimasberes

Nafar kale-dantzari ijito eta nomada

José Antimasberes Etxeberria[1] (Erriberri, 1933ko abenduaren 28a - Iruñea, 1995eko apirilaren 15a),[2] izengoitiz José El Castañuelas eta El gitanico de Añorbe deitua, nafar kale-dantzari ijito eta nomada izan zen.

José Antimasberes
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Antimasberes Etxeberria
JaiotzaErriberri1933ko abenduaren 28a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Talde etnikoaIjitoa
HeriotzaIruñea1995eko apirilaren 15a (61 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: bizikleta istripua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdantzaria

Bizitza aldatu

José Antimasberes Erriberrin jaio zen, 1933ko abenduaren 28an. Oso gazte zela joan zen etxetik, zakurra eta bizkar zorroa beste lagunik ez zuela, eta Nafarroan barrena hasi zen ibiltzen; herri batera iritsitakoan, dantza egiten zuen sos batzuk irabazteko.[3]

Hogei urte inguru zituela, Benita Abadiano izabarra ezagutu zuen, eta harekin ezkondu. 1952-1971 bitartean, bederatzi seme-alaba izan zituzten hamaika erditzetan. Zenbait urtez bizimodu ibiltariari eutsi zion familiak; orga batean bizi ziren, eta bertan eramaten zuten zeukaten guztia, antzarak, oiloak eta usakumeak barne. Herrietan bere dantza ikuskizuna ematen zuen Josék.[3]

1969an, etxe xume bat erosi zuten Añorben eta bertan kokatu ziren. Josék, ordea, ez zuen erabat baztertu bizimodu nomada, eta segitu zuen dantza egiten Nafarroako erdialdeko eta Iruñerriko herrietan; Iruñeko Sanferminetan ere jornal polita ateratzen omen zuen. Izan ere, dantza egiteak arras betetzen zuen. Irrati-kasetea piztu eta orduak ematen ahal zituen dantzan, kriskitinak hautsi arte: bachata, salsa, jotak, zortzikoa, rumba... 1994ko apirilaren 15ean hil zen, bizikleta istripu baten ondorioz; emaztea lau hilabete lehenago hila zitzaion.[3][4]

Ezagutza aldatu

Herri artista handia izan bazen ere, José Antimasberes erabateko ahanzturan hil zen.[5] Josetxo Goia-Aribek “Peña Unzue” pieza ondu zuen haren omenez, eta harengan inspiratu zen 5 Aurresku´s proiektua aurrera eramateko. 2018an, José Antimasberesen bizitzan oinarritutako Jito Alai dantza eta musika ikuskizuna aurkeztu zuen.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Oliveira, Ana, 'Jito Alai', la tierra baila, noticiasdenavarra.com
  2. Asiron, Joseba Josetxo Antimasberes Echeverría: el último nómada, noticiasdenavarra.com
  3. a b c Ayerra, Pablo. La alegría infinita de José 'El Castañuelas'. EZM, 99. zenbakia, 2017ko abuztua, issuu.com (Noiz kontsultatua: 2018-1-11).
  4. a b ‘Jito Alai’, proyecto que aúna música y danza, reconocido con el Premio Gayarre. naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2018-1-11).
  5. Jito Alai-Aires bohemios-La tierra baila. teatrogayarre.com (Noiz kontsultatua: 2018-1-11).

Kanpo estekak aldatu