David Mackay
David Mackay (Eastbourne, Sussex, Ingalaterra, 1933ko abenduaren 25a - Bartzelona, 2014ko azaroaren 12a) britainiar arkitektoa izan zen.
David Mackay | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eastbourne, 1933ko abenduaren 25a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Bartzelona, 2014ko azaroaren 12a (80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Arkitektura-ikasketak gauez egin zituen, Londresko Northern Polytechniceko Arkitektura Sailean, ohorezko diplomarekin (1958). Royal Institute of British Architectseko (RIBA) kide da 1959az geroztik. Urte horretan, Bartzelonan hartu zuen bizilekua. 1960an, Andrew N. Prentice saria eman zion RIBAk Espainiako arkitekturari buruz egindako ikerketengatik. 1962an, Josep Martorellekin eta Oriol Bohigasekin elkartu zen, eta MBM enpresa sortu zuen. 1966an, Bartzelonako Goi Mailako Arkitektura Eskolako titulua lortu zuen. 1968an, Puig i Cadafalch saria eman zion Kataluniako Arkitektoen Eskola Ofizialak, De la revolució espartaquista al pavelló de Barcelona saiakera lanagatik. Irakasle gonbidatua izan da Washingtongo St. Louis Unibertsitatean (1981). Bartzelonan dagoen Amerikako Unibertsitate Katolikoko Atzerriko Ikasketen zuzendari izan zen urte horretan bertan, eta, 1986an, Wisconsingo Unibertsitateko Arkitektura Eskolako irakasle gonbidatua. Hainbat sari irabazi zituen, bai bakarka, bai lankideekin batera. 2003az geroztik, Plymouth hiria eraberritzeko planeko arkitekto nagusia izan zen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.