Pedro Fabo

autore espainiarra

Pedro Fabo (Martzilla, 1873ko uztailaren 1a - Erroma, 1933ko irailaren 20a) Nafarroa Garaiko agustindar errekoletoa, misiolaria eta idazlea izan zen.

Pedro Fabo
Bizitza
JaiotzaMartzilla1873ko uztailaren 1a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaErroma1933ko irailaren 20a (60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmisiolaria, idazlea eta autorea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaagustindar

Bizitza

aldatu

Bogotako unibertsitatean egin zituen eliza-ikasketak. Literatura-genero bat baino gehiago landu zuen. Ospe handia hartu zuen El doctor Navascués, Corazón de oro, Amores y Letras eta El joven del talento y del amor eleberriei esker. Poesiaren alorrean Ruiseñores obra eman zuen argitara.

Aipaturikoez gainera, Rufino J. Cuervo y la lengua castellana (hiru liburuki), El convento de San Millán, Los agustinos recoletos y la francesada, Historia de Marcilla (1917), Historia de la Orden de los Agustinos Recoletos (hiru liburuki, 1919), La juventud de San Agustín, Púlpito y tribunal (bi liburuki) eta Episodios de un misionero monografiko historikoak eta biografikoak plazaratu zituen. Agustindar errekoletoen ordenako zuzendari nagusia zela hil zen Erroman 1933. urtean.

Erreferentziak

aldatu