Mark Di Suvero

eskultore estatubatuarra

Mark Di Suvero (Shangai, 1933ko irailaren 18a) estatubatuar eskultorea da.

Mark Di Suvero

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarco Polo di Suvero
JaiotzaShanghai1933ko irailaren 18a (90 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Kaliforniako Unibertsitatea Santa Barbaran
City College of San Francisco (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, artista, grabatzailea eta bideoartista
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak eta New York
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
MugimenduaEspresionismo abstraktua
Mark Di Suvero
Yorkshire Eskultura Parkeko Mark Di Suveroren eskultura bat (Ingalaterra)

Gurasoak italiarrak ditu. Txinan jaio zen, baina Estatu Batuetan eta Europako hainbat herrialdetan bizi eta lan egin du. Eskultura izugarri handiak egiten ditu. Hasieran, zura eta brontzea landu zituen. New Yorkeko Green Galeryn erakutsi zuen, 1960an, zurez, kateez eta sokaz egindako eskultura-multzo bat: Hankchampion, Manhattanen suntsitutako hainbat eraikuntzatatik berreskuratutako materialak erabilita; New Yorkeko Whitney Museum of American Arten dago gaur. Ondoren, altzairuzko zati handiak lantzen hasi zen, aire zabalean, prentsa nahiz garabien laguntzaz. 1967an, altzairu margotuzko lehen eskultura egin zuen: Are Years What? (for Marianne Moore) [bilduma pribatua, New York]. Obra hori What are Years izeneko poemaren idazle Marianne Moore desagertuaren omenez dago egina. 1966an, Bakearen dorrea egin zuen, amerikarrek Vietnamen izandako parte-hartzea salatzeko. 1975ean, New Yorkeko Socrates Sculpture Park fundazioa sortu zuen. Beste lan batzuk: Nire aita, nire aita (1985, New York), Eguneko izarra (1985-1990, Paris) eta Galileo (1994-1997, Berlin).

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mark Di Suvero