David Hamilton (Londres,1933ko Apirilaren 15a- Paris 2016ko Azaroaren 25a) britainiar argazkilari autodidakta bat izan zen. 1970 hamarkadatik ospea lortu zuen, bere erretratuetan emakume gazte erdi biluziak edo guztiz biluziak agertzen zirelako.

David Hamilton

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLeonard David Hamilton
JaiotzaLondres1933ko apirilaren 15a
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaLondres
Paris
Ramatuelle
HeriotzaParisko 6. barrutia2016ko azaroaren 25a (83 urte)
Heriotza moduasuizidioa: suizidioa egiteko metodoa
asfixia
Familia
Ezkontidea(k)Mona Kristensen
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, argazkilaria eta gidoilaria

IMDB: nm0357807 Allocine: 36196 Allmovie: p438695
Musicbrainz: 62ed93f5-cfd0-4a5c-a371-a7eae7ca969d Find a Grave: 190750131 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Etxeko andre baten seme bakarra eta aita ezezaguna zuen.[1] Hamiltonek Londresen igaro zuen bere haurtzaroa. Bigarren Mundu Gerra bitartean, Dorset-en izango du bizilekua, bertako paisaiak bere lanetan isladatuko baitira. Guda amaieran, Londresera itzuli zen ikasketak amaitzeko.

Arkitekto bezala bulego baten langile zen, baina, bere gaitasun artistikoetaz oharkabetu zen eta 20 urterekin Parisera doa; bertan, diseñatzaile grafiko bezala lan egiten du Elle aldizkariko Peter Knapp-entzat. Jarraian, Londreseko Queen aldizkariaren eskutik, Hamilton zuzuendari artistiko izandatzen dute, sei hilabete iraungo duen postua izango da.[2] Pariseko bizitza nahiago du eta Frantziara bueltatzen da. Printempts aldizakariarentzat lan egiten du.

1966an, 33 ureterekin argazkilari profesional bezala hasten du bere karrera. Argazkiak ateratzeko zuen eraren eraginez, ospe handia lortu zuen. Bere argazkiak hainbat aldizkaritan agertzen hasiko dira, hala nola, Réalités, Twen edo Photo, Jean-Jacques Naudet-en eskutik zuzenduta.[3]

Bizitza profesionala aldatu

Hamiltonek estilo berezi bat izaten zuen, honek kolore leunak, granu lodiak eta atmosfera lausotuaren teknikak erabiltzen zituen, hamiltoniano izendapena jarri bitzioten. Ezaugarri konkretu batzuk zituen modeloak erabiltzen zituen: nerabezaroa hasten duen neskatoa (11 urte), jada nerabea dena edota nerabezaroa igarota duen emakumea. Neskatilla hauek, perfektutasuna adierazi behar dute, dotoreak izanik eta naturaltasuna trasmitituz. Honekin batera errugabetasun puntu bat izan behar zuten eta erotismo apur batekin. Woman by 10-n adierazi zuten bezela, << Hamiltonen gaitasun handienen artean, emakumeei harritzea lortzen zuela haien erotismo naturala aurkitzen zuten momentuan izango litzateke...>>[4]; honek aldaketa gutxirekin neskatilla profila erabakitzea ekarri zuen; " eskandinabiar neskatillaren itxura fisikoa erabiltzen zuen Hamiltonek, hauek nerabezaroaren etapa denbora luzeagoz mantentzen baitzuten"[4];modelo agentzietatik aldenduta egon zen eta bere lagunen eta familiako iradokizunak alde batera utzi zituen.

Bere hasiera ez zen oso arina izan, argazkigintzatik at beste ekintza batzuk ere egin zituen, hala nola, estetika munduan lan egin zuen: denda desberdinen diseinatzaile moduan, zuzendari artistikoa Elle edo Queen aldizkarietan eta Printemps biltegietako laguntzaile grafiko bezala ere jardun zuen. 1967an aurrera pausu handi bat izan zuen 34 urterekin, lehen aldiz neskatilla bati argazkiak egin zizkionean, Ramatuell-en (Provenza) zuen etxebizitzan. Argazkiak Jasmin-en argitaratuak izan ziren eta ondoren Twen-en, argitalpen alemaniarra. 1969an gaur egun testuinguru artistikoan ezagutzen den bezalako David Hamiltona genuen. Urte bakoitzean bere obrako erakusketak estreinatzen zituen, hala nola, Japonian, Italian, Estatu Batuetan eta Alemanian.

1975ko Maiatzean, "Lui" aldizkariak Hamiltonen eguneroko pribatua argitaratzen du. 1977ko Abenduan, Manhattaneko Galeriak bere argazkiak erakusten ditu.

1977tik 1984ra hainbat pelikula erotiko burutzen ditu, lehena "Bilitis" izango da. Jarraian, "Laura", " Udako itzalak", "Lehengusin samurrak" eta " Hasierako nahiak" egingo ditu eta bertan, Emmanuelle Béart agertzen baita.

2006an azpitituluz osaturiko argazki bilduma bat argitaratu zuen eta "Ipuin erotikoak". 2007an, Martinierek argazkilariaren monografía bat ateratzen du; hortik aurrera bere liburuak ez dira berrargitaratuak izan. 2009an Hamilton, Melanie Therry modelo bezala izan zuen "Soon" aldizkarirako. 2009ko Urriaren 9an, Alain Finkielkrautek Hamiltonen estiloa oroitzen du France Inter-en, Roman Polanski-ren kasua arrazoitzeko.

2012an, Elle aldizkariko Florence Besson, Architectural Digest aldizkariko Elie, Be magazine eta Gala kritika bat egingo diote argazkilariari, Pariseko Artcube galerian eginiko erakusketa baten ondorioz. Erakusketa hau, Jonathan Gervosonek zuzendu zuen, Andros taldearen fundatzaile baten semea.

2015ean, "David Hamiltonen ipuin erotiko" aren argitalpenaren inguruan hainbat elkarrizketa egingo ditu Hermé argitaletxean.[3]

Eztabaidak aldatu

1976 eta 1993 urteen artean hainbat bilduma debekatuak izan ziren Hegoafrikan.[5]

Emakume nerabe erdi biluzi edo biluzien irudikapenarekin lan egiten zuenez, David Hamilton eztabaida puntua bihurtu zen 1990 hamarkadatik Aurrera, pornografía infantila egitearen salaketa askorekin inguratua izan zen, Sally Mann eta Jock Sturges.[6] Estatu Batuetako talde kristau kontserbadoreak, Hamiltonen obrak zeuden liburutegi guztiei eraso egin zizkieten.[6]

The Guardian britainiar egunerokoarentzat, 2005 urtean, Hamiltonen argazkiak beti izan dira eztabaida objektua: " Artea edo pornografía da?"[7]. Surrey-en, auditoria empresa baten lan egiten zuen 49 urteko gizon bat auzitua izan zen umeen 19000 argazki zantar izateagaitik. Argazki hauen artean, asko David Hamiltonenak ziren. Epaiketan, Hamiltonen argazkiak lortzeko esku hartze libre edo zuzena zegoela esaten zuen babes bezala. Fiskalarentzat irudi horiek "benetan desegokiak ziren, argazkiak ez ziren modu artistikoan interpretatu ahal, baizik eta naturaltasun sexuala adierazten dute argi". Tribunalak uste du hitz egindako argazkiek kategoria 1 dutela, hau da, desegokien artean neurketa baxuena. Azkenik, gizona zigor txiki batekin kondenatua izan zen.[7]Erantzun bezala, Glenn Holandak, David Hamiltonen hitzeramailea, argazkilaria epaiketaren amaierarekin eta zigorrarekin bat ez datorrela esaten du, berak mundu osoan ospe handia duela eta milioika liburu saldu dituela aitzakitzat jarriz.[7] Epaiketa ondoren, Surreyko polizia batek, David Hamiltonek momentu horretan Erresuma Batuan zuen obren jabetza ilegala adierazi zuen. Surrey-ko poliziak zuzuendu behar izan zuten eta parkamena eskatu, David Hamiltonen obrei buruzko ekintza judizialik gauzatu ez direla onartuz.[8]

2010 urtean, Londres alboko herri batean, gizon bat kondenatua izan zen eta jarraian zigorra kendu zioten pornografia infantila izatearen ondorioz. Lau liburu zituen, horietatik bat Dabid Hamiltonen " Errugabetasunaren adina" zen eta Still Time Sally Mann, Walthamstow-eko liburu-denda batean.[9]

Indarkeria epaiketak Frantzian aldatu

2016ko Urrian, Flavie Flament aurkezlea " Kontsolamendua" argitaratzen du. Nobela autobiografiko bat da eta bertan, 1987an argazkilari ospetsu batek Cap d'Agde-en bortxatu zuela adierazten du.[10] Hedabideetan bortxaketari buruz galdetu zitzaionean, persona hori izendatzea debekatua zuela esan zuen, frantziako legeriak emakumeari isilik egoteko aginduagaitik.[11][12]Hurrengo egunetan, David Hamiltonen izena Flaviek aipaturiko argazkilari ospetsu bezala aipatzen dute hainbat hedabideetan eta sare soizaletan ere, hala nola, Twitter-en.[13][14][15][16]

David Hamilton, Frantzian bizi den bere abokatuari erantzun eskubide bat argira ateratzea eskatzen dio Sudlnfo-n[17][18][19], bertan, "gezurrak esaten dituen" kazetarien kontra adierazten da eta " berari imposaturiko portaera kriminala" ren autorea inoiz ez dela izan adierazten du. Aldi berean, Flavie Flament-en ama eta nebak David Hamiltonen aurkako salaketak zalantzan jartzen dituzte eztabaida familiarretan:" guzti hau guztiz sineztezina da gure ustez! Flaviek ekintza batzuk azaltzen ditu eta pasarte guztiz faltsuak dira".[20] Flaviek bizi izan zuen espersperientziak utzi zion traumatismoaren eraginez, horri buruz inoiz hitz egin ez zuela dio.[21]

2016ko Azaroaren 17an, Obs-ek beste hiru emakumeen lekukoa adierazten du, anonimatuan mantentzearen baldintzarekin, David Hamiltonen eskutik bortxatuak izan direla baieztatzen da bertan.[22] Emakumeetako bat 1967an izan zela esan zuen, Beste biak 1980 amaieran gauzatu ziren eta 1997an salaketa bat jarri zuela esaten dute. Hala ere, kasu hau amaitutzat hartu zen jarraipenik gabe.[23] Flave Flament, hiru emakume hauen adierazpena ikusita, bera David Hamilton bortxatu zuela onartu zuen.[24]

2016ko Azaroaren 23an, David Hamiltonek prentsari adierazi zion hainbat difamazio kexa adieraziko zituela ondorengo egunetan.[25] Bi egun pasa ondoren, 2016ko Azaroaren 25ean, David Hamilton hilda aurkitu zuten bere etxebizitzan Montparnasseko bulebarrean, Pariseko 6. distrituan. Hilotzaren inguruan sendagaiak zeuden. [26]Telegraph egunerokoak, polizien esanetan oinarriturik buru-hilketa bat izan dela adierazten dute.[27]

Hilketa gauzatu eta ordu batera, Flavie Flament hau adierazi zuen: " David Hamiltonen hilketaz jabetu naiz, 13 urte nituela bortxatu ninduen gizona. Hainbat emakume bortxatu zuen gizona, emakume horien artean batzuek manifestatzeko indarra izan dute azken asteontan. Emakume horietan pentsatsen ari naiz. Aurre egiten ari garen bidegabekeria honetan. Bere koldarkeriaren eraginez, isiltasunera zigortzen gaituzte berriro eta gure ezintasuna David kondenatua ikustera adierazten digute. Berri honen laztura inioz ez du gure gau zuriena ezabatuko".[28][29][30]

Obra aldatu

Liburuak aldatu

  • Dreams of a Young Girl (1971)
  • Sisters (1972)
  • La Danse (1972)
  • Souvenirs (1974)
  • The Best of David Hamilton (1976)
  • David Hamilton's Private Collection (1976)
  • Hamilton's Movie (1977)
  • The Young Girl (1978)
  • Tender Cousins (1981)
  • Twenty Five Years of an Artist (1993)
  • The Age of Innocence (1995)
  • A Place In The Sun (1996)
  • Holiday Snapshots (1999)
  • David Hamilton (2006)
  • Erotic Tales (2006)

Filmak aldatu

  • Bilitis (1977)
  • Laura (1979)
  • Tendres cousines (1980)
  • A Summer in St. Tropez (1983)
  • Premier désirs (1984)

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) Média, Prisma. «David Hamil­ton: l'homme qui aimait les jeunes filles en fleurs - Gala» Gala.fr (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  2. ↑ Martin Harrison (1992). Apparences : la photographie de mode depuis 1945
  3. a b (Frantsesez) «David Hamilton toujours vivant» Le Monde.fr (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  4. a b Martínez, Romeo; Campbell, Ryan. DAVID HAMILTON. Colección Los Grandes Fotógrafos #2. Orbis-Fabri. Barcelona (Esp.). 1990.
  5. «BFE - Censored publications - Search result» search.beaconforfreedom.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  6. a b «David Hamilton profile, interviews, galleries - compete guide from DA…» archive.is 2001-04-10 (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  7. a b c (Ingelesez) Warmoll, Chris. (2005-06-23). «Hamilton's naked girl shots ruled 'indecent'» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  8. Police back off on threat». British Journal of Photography. 2005.
  9. (Ingelesez) «Child Pornography Conviction Tossed For Possessing Books Available on Amazon.com – Justice Denied» justicedenied.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  10. (Frantsesez) «VIDÉO - Dans "Sept à Huit", Flavie Flament raconte le viol dont elle a été victime à l'âge de 13 ans» LCI (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  11. (Frantsesez) JDD, Le. Flavie Flament : "J'avais besoin de partager ce secret". (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  12. http://www.leparisien.fr/culture-loisirs/une-epoque-ou-l-on-faisait-poser-nues-des-ados-19-10-2016-6225363.php
  13. (Frantsesez) «David Hamilton, le célèbre photographe de 83 ans, cité par plusieurs médias ce week-end comme étant le "violeur de Flavie Flament" (vidéo)» sudinfo.be (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  14. (Gaztelaniaz) «Acusan al fotógrafo David Hamilton de violar a las protagonistas de sus desnudos» abc (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  15. (Gaztelaniaz) Roca, Mireya. (2016-10-23). «David Hamilton, retratado por la sospecha» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  16. (Frantsesez) BFMTV. Flavie Flament violée, qui est David Hamilton le photographe accusé ? (vidéo). BFMTV (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  17. (Frantsesez) «Flavie Flament violée: David Hamilton réagit pour la première fois! "Je ne suis pas l'auteur des comportements criminels qui me sont imputés"» sudinfo.be (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  18. (Frantsesez) «Accusé d’avoir violé Flavie Flament, le photographe David Hamilton sort de son silence - Le Soir» Le Soir (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  19. (Frantsesez) «Viol de Flavie Flament : le photographe David Hamilton se défend» www.europe1.fr (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  20. (Frantsesez) Média, Prisma. «EXCLU – Flavie Flament: son frère remet en cause ses propos sur son enfance abusée - Gala» Gala.fr (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  21. (Frantsesez) «Le frère de Flavie Flament remet en cause certaines révélations de son livre» SudOuest.fr (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  22. (Frantsesez) «Après Flavie Flament, trois nouvelles accusations de viol contre le photographe David Hamilton» FIGARO 2016-11-17 (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  23. (Frantsesez) «toutes les émissions france 2» www.france.tv (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  24. (Frantsesez) «Affaire Flavie Flament : d'autres femmes accusent David Hamilton de viol» L'Obs (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  25. (Frantsesez) «Affaire Flavie Flament : David Hamilton porte plainte pour diffamation» FIGARO 2016-11-23 (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  26. (Frantsesez) «Le photographe David Hamilton retrouvé mort» RTL.fr (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  27. (Ingelesez) Samuel, Henry. (2016-11-30). «British photographer David Hamilton found dead in Paris, as his alleged rape victims say he has escaped justice» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  28. (Frantsesez) «Mort d'Hamilton. Flavie Flament : «Par sa lâcheté, il nous condamne au silence»» La Parisienne 2016-11-26CET01:26:24+01:00 (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  29. (Frantsesez) Média, Prisma. «Dispa­ri­tion Flavie Flament conster­née par le décès de David Hamil­ton - Vsd» Vsd.fr (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  30. (Frantsesez) «David Hamilton, mort d'un photographe controversé | Photographe Marocain» photographemarocain.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Hamilton  
  • (Ingelesez):Perfil Biografia.
  • (Ingelesez):Galería – Epson Digigraphie