Hermenegildo Alvariño

politikari espainiarra

Hermenegildo Alvariño (GaliziaBarakaldo, Bizkaia, 1933ko azaroaren 19an) galiziar jatorriko eusko langile eta Eusko Abertzale Ekintzako militantea zen. Espainiako Langile Alderdi Sozialistako pistolari batzuek lau tiro emanda erail zuten Barakaldoko Eusko Etxearen aurrean, 1933ko Espainiako hauteskunde orokorren egun berean. Zaurien ondorioz, egun batzuk geroago zendu zen.[1]

Hermenegildo Alvariño
Bizitza
JaiotzaGalizia, ?
Herrialdea Espainia
HeriotzaBarakaldo1933ko azaroaren 19a
Heriotza moduagiza hilketa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaEusko Abertzale Ekintza

Besteak beste hilketa honen ondorioz, EAE alderdiak eusko abertzaleen batasuna bultzatu zuen. Urte batzuk beranduago, 1936an EAEk Fronte Popularrarekin bat egitea erabaki zuenean, Barakaldoko alderdikideen zati handienak (EAE autonomoa delakoa) bere alderdiaren iritziari kasurik egin ez eta EAJ alderdiarekin joatea hobetsi zuen[2].

Testuingurua

aldatu

Bortxakeriaz betetako garai hartan, alderdi ezberdinen gazteria ez zen atzean geratzen. Adibidez, 1932an egon zen greba orokor batean Hermenegildo eta Eustakio Agirregomezkortaren ekintzailekidea zen Gabino Arretxek zen zera esan zienː "(Greba orokorrean itxi ez duen) Asland enpresa itxi eta (bide batez) ahal dugun zementu guztia eraman behar dugu gure egoitzarako". Kontua da, zaintzaile lanean zegoen Pepe Garciak aurre egin ziela. Hermenegildok pistola bat zuen eta zaintzailearen aurka erabili zuen. Gauzak ez ziren gehiagora joan eta azkenean inor zauritu ez bazen ere ia-ia hildakoak egon ziren. Ekintza honetan EAEko taldekideak esku hutsik joan ziren baina zaintzailearen aldetik salaketarik jaso ez zutenez, zigorrik ere ez zuten izan[3].

Giroa ez zen lasaiagoa izan 1933ko Espainiako hauteskunde orokorren egunean. Ezkerraldean garai haietan ohikoak ziren karlisten, espainiar sozialisten, espainiar errepublikanoen eta eusko abertzaleen arteko enfrentamenduak, eta ondorioz, hainbat alderditako militanteek ezkutuan armak izaten zituzten. Gainera, PSOEk hegemonia izan ohi zuen kanpotik etorritako langileengan. Hermenegildo hil eta gero, gazte sozialistak ez zituzten atxilotu, bai ordea Hermenegildoren alderdiko kideak[4].

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu