Karl Otto Lagerfeld (Hanburgo, 1933ko irailaren 10a - Neuilly-sur-Seine, 2019ko otsailaren 19a) alemaniar jostuna izan zen.

Karl Lagerfeld

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKarl Otto Lagerfeld
JaiotzaHanburgo1933ko irailaren 10a
Herrialdea Alemania
BizilekuaVilla La Vigie (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaNeuilly-sur-Seine2019ko otsailaren 19a (85 urte)
Hobiratze lekuaNanterre
Heriotza moduaberezko heriotza: pankreako minbizia
Familia
AitaOtto Lagerfeld
AmaElisabeth Bahlmann
Ezkontidea(k)ezkongabea
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaLycée Montaigne (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
frantsesa
Irakaslea(k)Pierre Balmain
Jarduerak
Jarduerakmoda-diseinatzailea, argazkilaria, argitaratzailea, posta zigilu diseinatzailea, jantzi-diseinatzailea, moda-argazkilaria, jostuna, bildumagilea, film-zuzendaria eta diseinatzailea
Enplegatzailea(k)Balmain (en) Itzuli  (1955 -  1962)
Chloé (en) Itzuli  (1963 -  1983)
Fendi (en) Itzuli  (1964 -  2019)
Chanel  (1983 -  2019)
Jasotako sariak

karl.com
IMDB: nm0481220 Allocine: 38403 Allmovie: p98473
Twitter: KarlLagerfeld Instagram: karllagerfeld Youtube: UC-eakROqaDB3ntsM9TH9orw iTunes: 326581666 Musicbrainz: f16bd50b-3493-48d4-90a7-a6d90b8f4966 Discogs: 459082 Find a Grave: 196954860 Edit the value on Wikidata

1952an, Parisera joan zen ikastera, eta hamasei urte zituela lortu zuen lehen saria nazioarteko diseinu-txapelketa batean, Yves Saint Laurentekin berdindurik. Orduan, ikasketak utzi, eta Pierre Balmainen laguntzaile gisa hasi zen lanean. 1958an, Jean Patou ospetsuaren estilista bilakatu zen, baina berehala hasi zen bere kasa lanean, besteak beste, Valentino, Chloé eta Erromako Fendi moda-etxeetarako modeloak sortzen. 1983an, Chanel etxekoek kontratatu zuten, Coco sortzaile mitikoa hil zenetik gainbehera zetorren enpresa suspertu eta indarberritzeko. Lagerfelden eskutik, Chanel enpresa pixkanaka indar hartzen hasi zen, 1980ko hamarkada horretan moda frantsesaren euskarrietako bat bilakatu zen arte. Estilista-lan horietatik kanpo, bere enpresa sortu eta KL izeneko lehen prêt-à-porter bilduma aurkeztu zuen 1984an. 1986an, Frantziako goi-mailako joskintzaren saririk ospetsuena, Urrezko Titarea, lortu zuen, eta, hurrengo urtean, argazkilaritzan hasi zen, berak sortutako jantziei buruzko erreportajeak eginez. Goi-mailako jantzi-bildumak diseinatzeaz gainera, antzerki, opera eta zinemarako jantziak ere egin zituen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Lagerfeld