Emmanuel N'Djoké "Manu" Dibango (Duala, 1933ko abenduaren 12a - Paris, 2020ko martxoaren 24a) kamerundar saxofoi-jotzaile, pianista, bibrafonista, orkestra zuzendari, musikagile, konpositore eta abeslaria izan zen. Haren estiloa jazz, soul eta afrikar erritmoen fusio bat zen, eta baita saltsarena ere, neurri txikiagoan bada ere.

Manu Dibango

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOdilien Emmanuel Dibango
JaiotzaDuala1933ko abenduaren 12a
Herrialdea Kamerun
 Frantzia
HeriotzaMelun2020ko martxoaren 24a (86 urte)
Hobiratze lekuaGrave of Manu Dibango (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: COVID-19a
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, saxofoi-jotzailea, abeslaria, estudioko musikaria eta musikaria
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Jr. Dibbs
Genero artistikoajazza
Groove (music) (en) Itzuli
world musica
makossa (en) Itzuli
soukous (en) Itzuli
afrobeata
heavy metala
Musika instrumentuasaxofoi altua
bibrafonoa
ahotsa
soprano saxophone (en) Itzuli
tenor saxophone (en) Itzuli
pianoa
gitarra
Hammond organoa
baritone saxophone (en) Itzuli
DiskoetxeaDecca (en) Itzuli
Fania Records (en) Itzuli
Island Records
Philips

IMDB: nm0225073 Facebook: ManuDibangoOfficiel MySpace: manudibango Youtube: UCfIZtlCwzlbZxyREadjw-Qg Bandcamp: manudibango Spotify: 30UIjoCGuL3Fa5BOc3ayNW Last fm: Manu+Dibango Musicbrainz: 826b488f-5164-45ca-abc4-ab11b3c321eb Songkick: 437566 Discogs: 20560 Allmusic: mn0000674011 Find a Grave: 208362475 Deezer: 4929 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Emmanuel "Manu" Dibango Kamerungo Duala hirian jaio zen 1933ko abenduaren 12an. 1940an, Frantziara joan zen, eta han ikasi zuen pianoa eta saxofoia jotzen. Adituen hitzetan, ordea, Bruselan hartu zuen haren musikak gerora ezagun bilakatuko zuen afrikar doinua, hiri hartan bizi ziren Kongoko musikariekin izandako harremanaren ondorioz.[1]

Nino Ferreren taldeko pianista aritu zen, 1972an bakarkako ibilbideari ekin zion arte. Urte horretan, nazioarteko sona lortu zuen Soul Makossa abesti arrakastatsuari esker, eta bira egin zuen Ameriketako Estatu Batuetan zehar. Ordutik aurrera, batez ere Frantzian jarduten zuen arren, birak egin zituen bai Afrikan, bai Mendebaldeko herrialdeetan, batez ere Europan. Bere errepertorioan Frantziako abesti tradizionalak eta chanson garaikidekoak ere sartu zituen, Georges Brassensen Chanson pour l'Auvergnat edo Serge Gainsbourgen La javanaise kasu.

1994an, Afrikako musikari ospetsuenak —Angélique Kidjo, Salif Keïta, King Sunny Adé, Youssou N'Dour, Ray Lema, Papa Wemba, Touré Kunda...— bildu zituen Wakafrika diskoan.[2] Beste musika talde eta bakarlari askorekin lan egin zuen, hala nola, Fania All Stars, Fela Kuti, Peter Gabriel, Herbie Hancock, Elíades Ochoa, Sinéad O'Connor, Sly and Robbie eta Oreka Tx-rekin.[3]Kirikou et les Bêtes sauvages marrazki bizidunetako filmeko musikaren egileetako bat izan zen.

2020ko martxoaren 24an hil zen, 86 urte zituela, Covid-19 koronabirusaren infekzioak eragindako konplikazioen ondorioz.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Astiz, Iñigo. Manu Dibango jazz musikari kamerundarra hil da, koronabirusaren ondorioz. Berria, 2020ko martxoak 24, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-3-2).
  2. Bilbao Tropikal jaialdia. Euskaldunon Egunkaria, 1997ko uztailak 10, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-3-2).
  3. Lizarralde, Mikel. Manu Dibango eta Oreka TX elkarrekin Baionan. Berria, 2012ko irailak 6, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-3-2).

Kanpo estekak aldatu