Luis Pedro Peña Santiago

idazle espainiarra

Luis Pedro Peña Santiago (Irun, Gipuzkoa, 1933ko azaroaren 26a - Donostia, Gipuzkoa, 1994ko abuztuaren 20a) Euskal Herriko idazle, etnologo eta mendizale bat izan zen. Donostiako Parte Zaharrean Graphos izeneko liburu-dendaren jabea zen.

Luis Pedro Peña Santiago

Bizitza
JaiotzaIrun1933ko azaroaren 26a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1994ko abuztuaren 20a (60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, etnologoa eta mendigoizalea
Lantokia(k)Donostia
KidetzaAranzadi Zientzia Elkartea
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea
Club Vasco de Camping Elkartea

Arantzadi Zientzia Elkarteako kide nabarmena izan zen, haren Etnologia saileko idazkari eta presidentea ere izan zen, bere presidentzia aldian Eusko-Foklore urtekaria berreskuratu eta Euskal Herriko Etnografia Atlasa martxan jarri zuen. Ingeba, Francisco Ibero Institutua eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide izan zen, gainera Donostiako Aquariumaren zaharberritze handia burutu zen denboraldian zehar Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteko zuzendaritzako kide ere izan zen.

Jesus Elosegirekin batera hainbat hilabeteetan zehar Euskal Telebistako Natura eta Mendiari buruzko Ibilbideak izeneko saioaren gidoigilea izan da. 1992an Euskal Herriko mendiak ezagutarazten eginiko lanarengatik Donostiako Udalak Merezimenduaren Domina eman zion. Gainera, Club Vasco de Camping elkarteko lehenbiziko ohorezko kide ere izendatu zuten.

1964. urtetik aurrera Diario Vasco egunkariko Arte, Arkeologia, Etnografia, Natura, Mendia, Mitologia eta Usadioak, bidaiak eta ibilbideei buruz idazten zuen atal bat izan zuen (hasiera batean igandeetan, ondoren larunbatean argitaratu zen).

Goierriko Murumendi mendiaren gailurrean bere omenezko hilarri diskoidal bat dago, gainera Donostian bere izena daraman Luis Pedro Peña Santiago pasealekua ere badago.

Liburuak aldatu

  • La Argizaiola vasca (1964)
  • Estudio Etnográfico de Urraul Alto (Juan San Martinekin elkarlanean, 1966)
  • Guipúzcoa olvidada (1968)
  • Guipúzcoa paso a paso (1969)
  • Guipúzcoa el último camino (1970)
  • Arte Popular Vasco (1970)
  • Fiestas tradicionales y romerías de Guipúzcoa (1973)
  • Ermitas de Guipúzcoa (1975)
  • Rincones de Guipúzcoa (1977)
  • Al encuentro del pasado (1980)
  • La campana de oro (1981)
  • Entre el Golfo de Vizcaya y el Ebro (1982)
  • La Gran Travesía de la Divisoria (1982)
  • Del Orhi al Mar (1982)
  • El Mar de los Vascos-leyendas, tradiciones y vida (1982)
  • El mar de los Vascos-Del golfo de Vizcaya al Mediterráneo (Juan Garmendia Larrañagarekin elkarlanean, 1982)
  • Noventa crónicas de un viajero impenitente (1984)
  • Guipúzcoa, excursiones y paseos (I. bilduma, Jesus Elosegirekin elkarlanean, 1984)
  • Guipúzcoa, excursiones y paseos (II. bilduma, Jesus Elosegirekin elkarlanean, 1985)
  • Fiestas, costumbres y leyendas de Navarra (1984)
  • Aralar (1984)
  • Aizkorri (1985)
  • Gorbea (1986)
  • El pastoreo en Guipúzcoa (1987)
  • El Pirineo Vasco (1988)
  • 25 excursiones por Álava (1987)
  • 25 excursiones por Guipúzcoa (1987)
  • Navarra de caminos, batallas y bandidos (1986)
  • La Ruta de los Brujos (1986)
  • La Vuelta a Navarra a pie (1988)
  • Leyendas y tradiciones populares del País Vasco (1989)
  • La Ruta del Peregrino (1989)
  • Cien cumbres y rincones de la montaña vasca (1990)
  • Paseos por Guipúzcoa (1991)
  • Paseos desde Guipúzcoa (1992)
  • Por la Rioja Alavesa a pie (1992)
  • Las siete Vírgenes Negras de Guipúzcoa (1992)
  • Pays Basque-Euskal Herria (1992).

Esaldiak aldatu

« Georginari,

Berriro ere askatasun osoz ibiliko gara
mendietan barrena, haizearen lagun,
eta ez dugu izango debekuzko alanbre-hesirik,
debekuzko langarik,
debekuzko txartelik.
Eta ilunabarrean, urrutira, han nabarmenduko dira
oraindik, gure herri txiki honetako mendi urdinak.

»
Luis Pedro Peña Santiago[1]
« "... Mendia ez da bakarrik bakardadea, are gutxiago Euskal Herriko mendia. Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez, Historia berberarekin topo egiten dugu. Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak, bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak, mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ... Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi, bera gu geu garelako..." »
Luis Pedro Peña Santiago[1]

Kaleak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu