Dominika Etxart (Altzürükü, Zuberoa, 1933Oloroe, 2012ko martxoaren 16a) euskal herri-kantaria izan zen. Bere bizitza osoan Zuberoa jaioterria eta zubererari sekulako atxikimendua izan zien, gainera erdi galduak ziren Zuberoako herri kantuak berreskuratzen lan aparta egin zuen.

Dominika Etxart

Bizitza
JaiotzaAltzürükü, 1933
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
HeriotzaOloroe-Donamaria2012ko martxoaren 16a (78/79 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Musika instrumentuaahotsa

Biografia aldatu

Hiru seme-alaba izan zituen Dominika Etxartek, Madalene Jarragoienekin batera: Niko Etxart abeslari eta musikaria zaharrena; Jean, hura ere kantaria eta Altzürükütarrak taldeko partaidea; eta Katti gazteena, dantzaria. Hiru seme-alabetan Niko izan zen Altzürükün jaiotako bakarra, urtebete zuela gurasoekin Parisera joan baitzen.

Dominikak 21 urterekin hartu zuen Frantziako hiribururako bidea. Han 37 urte egin zituen lanean — 1955etik 1992ra —, eliza handi bateko sakristau modura.

Niko Etxart semearekin ere kantari ibili zen bizi osoan, Parisen bizi izan bazen ere. Hiriburuko Euskal Etxean herri kantak eta berak sortutakoak ere bai eman ohi zituen, musika tresnarik gabe halere. Erretiratu eta Zuberoara itzuli zelarik, herriz-herri egin zituen kantaldiak bere seme Nikorekin eta suhi Robert Larrandabururekin batean. 2004 urtean era herrikoiaz moldaturiko kantez osatu zuten Eperra deitu diskoa.

Ikus gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu