Ireki menu nagusia

Raymond Roussel (Paris, 1877ko urtarrilaren 20a - Palermo, 1933ko uztailaren 14a) frantziar idazlea izan zen. Familia burges aberats batean sortu zen, eta goi-mailako musika-ikasketak egin zituen. Hamazazpi urte zituela ekin zion obra handi bati, La Doublure (Ordezko antzezlea), Nizako inauterien oroitzapena hamabi silabako bertsoetan; biziki hunkitu zuen obra hartan eginiko ahalegin handiek irakurleengan oihartzunik ez izanak. Hamabiko bertsotan jarraitu zuen ondoren, eta Impressions d´Afrique (1910, Afrikako inpresioak), itsasoan galduta, gatibu hartutako europar bidaiari batzuen bitartez, Afrikako munduaren alegiazko deskripzio bitxia eskaintzen zuen obrari ekin zion gero. Iseka gaitzean hartu zioten liburua, baina gai bitxiak lantzen jarraitu zuen hurrengo lanetan: Locus solus (1914, antzerki-lan bihurtua, 1922an), beirazko kaioletan itxitako hilotzak heriotzako unea kontatzen, L´Étoile au front (1924, Izarra aurrean) eta La poussière de soleils (1926, Eguzkien hautsa) antzerki-lanak, eta Nouvelles Impressions d´Afrique (1910, Afrikako inpresio berriak) poema-bilduma. Bere idazkerari buruzko oharrak bildu zituen 1935ean, Comment j´ai écrit certains des mes livres (Nola idatzi ditudan nire liburuetako batzuk) bilduman. Raymond Roussel Palermoko jauregi batean hil zen barbiturikoz pozoituta. Surrealismoaren aitzindaritzat jo dute idazle eta aditu askok, irudimenaren automatismoari eman zion garrantziarengatik.

Raymond Roussel
Raymond roussel.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1877ko urtarrilaren  20a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Palermo1933ko uztailaren  14a (56 urte)
Hobiratze lekua Père Lachaise hilerria
Heriotza modua suizidioa: droga-gaindosia
Hezkuntza
Heziketa Goi Mailako Musika eta Dantza-Kontserbatorio Nazionala
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, piano-jotzailea, poeta, antzerkigilea eta xakelaria
Lan nabarmenak Locus Solus Itzuli
Q3149476 Itzuli
Q48752726 Itzuli
Q17354489 Itzuli
Q17632147 Itzuli
Q17354341 Itzuli
Jasotako sariak
Mugimendua surrealismoa
Musika instrumentua pianoa
Signature Raymond Roussel.PNG

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raymond Roussel