Basdeo Panday (St Julian Village, Princess Town, 1933ko maiatzaren 25a - 2024ko urtarrilaren 1a) trinidad eta tobagoar abokatu, politikari, sindikalist, ekonomialari, aktore eta funtzionarioa izan zen. Trinidad eta Tobagoko 5. lehen ministroa izan zen 1995etik 2001era.

Basdeo Panday

Prime Minister of Trinidad and Tobago (en) Itzuli

1995eko azaroaren 9a - 2001eko abenduaren 24a
Patrick Manning (en) Itzuli - Patrick Manning (en) Itzuli
Member of the House of Representatives of Trinidad and Tobago (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaPrinces Town (en) Itzuli1933ko maiatzaren 25a
Herrialdea Trinidad eta Tobago
HeriotzaJacksonville2024ko urtarrilaren 1a (90 urte)
Hezkuntza
HeziketaLondresko Unibertsitatea
Presentation College, San Fernando (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua eta sindikalista
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa
Alderdi politikoaUnited National Congress (en) Itzuli
IMDB: nm0659220 Edit the value on Wikidata

Lehen lana azukre-kanabera landatzea izan zen. Ondoren, lehen hezkuntzako irakasle eta auzitegietako funtzionario izan zen. 1957an Erresuma Batura iritsi zen bere hezkuntza zabaltzeko. Arte dramatikoko eskolan diplomatu zen, filmetan parte hartu zuen eta zuzenbidean eta ekonomian graduatu zen.

1976an aukeratu zuten lehen aldiz parlamentuko kide, eta bost aldiz izan zen oposizioaren buru 1976 eta 2010 artean. Lanaren Fronte Batuko, Berreraikuntzarako Aliantza Nazionaleko eta Batasun Nazionaleko Kongresuko kide fundatzailea izan zen, baita Langileen Sindikatuko presidentea ere.

Trinitad eta Tobagoko bosgarren lehen ministroa izan zen 1995 eta 2001 artean, eta kargua hartu zuen lehen hindua.