Angel Urrutia Iturbe

poeta nafarra

Angel Urrutia Iturbe (Lekunberri, 1933ko urriaren 20a - Iruñea, 1994ko maiatzaren 11) Nafarroa Garaiko poeta, argitaratzaile eta ekintzaile kulturala izan zen. Río Arga. Revista navarra de poesía aldizkariaren zuzendaria eta sortzaile bat izan zen. Lekunberrin urtero ematen den poesia sariak bere izena darama.[1]

Angel Urrutia Iturbe

Bizitza
JaiotzaLekunberri1933ko urriaren 20a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1994ko maiatzaren 11 (60 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
Heziketaapaizgaitegi
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta

Biografia aldatu

Angel Urrutia, aberatsa ez zen familia batean jaio zen. Zortzi ana-arreben seigarrena zen eta hori gutxi izango balitz, 1938an, haren aita hil zen. Poetak bost urte zituen eta gertaera horrek erabat markatu zuen. 1944an Iruñeko apaizgaitegin sartu zen eta han Humanitateak ikasten hasi zen. Ondoren Santanderreko Limpiasko eta Madrilgo Hortalezakoan eta Cuencakoan egon zen. Cuencan, 1955an, Teologia ikasketak egiten zituenean, eliza uztea erabaki zuen. Ondorioz, soldaduska egin behar izan zuen, Madrilen, eta, azkenik, Nafarroa Garaira itzuli zen.

1957ko apirilaren 23an Lekunberrikoa zen Inatxi Galarza ezagutu zuen eta urriaren 10ean, Iruñean, ezkondu ziren. Inatxiren eragina Urrutiaren lanetan garrantzitsua izan zen. Urte berean, Iruñean, lorazaina bezala hasten da lanean. 1958tik 1972ra Penibérica lantegi farmazautikoan lanean aritu zen. Lantegi horretan Jose Luis Amadoz poeta eta psikiatra ezagutu zuen. 1963an Hilario Martínez Úbeda, Jose Luis Amadoz eta Jesus Górrizekin batera Morea argitaletxea sortzen du; bertan bi liburu plazaratu zituen Corazón escrito (1963) eta Sonetos para no morir (1965).[2] Penibérica utzita Artiza Galeria liburudendan hasi zen lanean eta horri esker hiriko mugimendu literarioa ezagutu zuen. 1970. hamarkadaren amaieran oinetakoen lantegi batean hasi zen, orduan kontabilitatea eramaten. 1976an, beste idazleeekin batera,Río Arga. Revista navarra de poesía plazaratu zuen, lehenengo zuzendaria izanik.[3] 1990ean, beste idazleekin batera, eta poesia argitaratzeko helburuarekin, Medialuna Ediciones sortu zuen. 1992an minbiziaren sintomekin hasten da baina, hala ere, bere lan poetikoekin aurrera jarraitzen du. 1994ko maiatzaren 11n hil zen Iruñean. Bertako hilerrian lurperatuta dago.[4]

Obra aldatu

Poesia liburuak[5] aldatu

  • Corazón escrito (1963, Morea), Iruñea.
  • Sonetos para no morir (1965, Morea), Iruñea.
  • Mujer, azul de cada día (1972, Galería Artiza), Iruñea.
  • Me clavé una agonía (1979, Egilearen edizioa. Carmen Conderen hitzaurrearekin).
  • Milquererte (1982, Rondas), Bartzelona.
  • Poemarios completos. Otros poemas (2005, Cénlit Ediciones), Iruñea.

Urrutiak prestatutako antologiak aldatu

  • Antología de la poesía navarra actual (1982, Príncipe de Viana), Iruñea.
  • Homenaje a la madre. Antología poética del siglo XX (1984, Egilearen edizioa), Burlata.
  • Antología del agua. Poesía española y extranjera (1990), Iruñea.
  • Poemas a Euskal Herria. Euskal Herriari Olerkiak (1992), Iruñea.
  • De Navarra a Compostela. Guía lírica del Camino de Santiago (1993, Medialuna), Iruñea.

Bibliografia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .
  3. .
  4. .
  5. .

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu