Juan Arana Ezpeleta

euskal idazlea
Artikulu hau elizgizonari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Juan Arana».

Juan Arana EzpeletaLoramendi, idazle goitizenez; frai Joakin Bedoña, erlijio izenez[1]— (Bedoña, Gipuzkoa, 1907ko urtarrilaren 27a - Donostia, Gipuzkoa, 1933ko martxoaren 23a) elizgizona eta euskal olerkaria izan zen.[2]

Juan Arana Ezpeleta
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Arana Ezpeleta
JaiotzaBedoña1907ko urtarrilaren 27a
Herrialdea Gipuzkoa
HeriotzaDonostia1933ko martxoaren 23a (26 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
MugimenduaEuskal Pizkundea
Izengoitia(k)Loramendi
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaAnaia Txiki Kaputxinoen Ordena

Literaturaren Zubitegia: 284
Loramendiren omenezko monumentua, Aretxabaletan.

Bizitza

aldatu

Juan Arana Bedoña auzoan jaio zen, Mendibitzu izeneko baserrian, garai hartan Aretxabaletako auzoa zen oraindik, 1966an Arrasate izatera pasa zen. Erdi isolaturik bizi zenez inguruan zuen naturak betetzen zituen haren nahiak, hortik Loramendi ezizena aukeratu izana, gerora idatziko zituen olerkietan arrasto nabarmena utziko zuen horrek. Bedoñatik Arrasateko eskolara jaisten zen eskolara eta ikasle ona eta zintzoa zen. Klasekide izan zuen Jokin Zaitegi apaiz eta itzultzailea.[3]

1919an Joxe Mari Oiartzun aita kaputxinoa Bedoñatik pasa zen[4] eta hark konbentzituta hamahiru urte zituela Altsasuko kaputxinoetan sartu zen Frai Joakin de Bedoña izenarekin. Ikasketekin jarraitzeko Zangozara joan zen[1] eta han euskara ia galtzear egon zen. Kontatzen da anaia joan zitzaiola bisitan eta ezin urlertu ibili zirela[4]. 1925ean Kaputxino jantziak hartu zituen eta 1927an Hondarribiko komentura aldatu zen Filosofia ikasketak egitera. Orduan hasi zen euskara berreskuratzen. Stabat Mater ereserkia euskarara itzuli zuen, hori izan zen Loramendiren lehenengo literatur lana.[3]

Zeruko Argia eta Yakintza aldizkarietan argitaratu zituen bere idatziak. Espainiako Gerra Zibilaren aurreko Olerkarien belaunaldikoa izan zen, Lizardirekin, Lauaxetarekin eta Orixerekin batera. Loramendiren olerkigintza lirikoa da, eta, sarri, Jainkoa du kantagai.

Tolosan (1931) eta Hernanin (1932) Euskaltzaleak erakundeak, Aitzolen agindura, eratutako Olerki Jaietan bi sari jaso zituen Arrantzalien arrats-otoitza eta Barruntza leyotik izeneko olerkiekin[4]. Sariketa haien antolatzailea zen Aitzolek horrela konparatu zituen Lizardiren eta Loramendiren olerkiak: "Lizardiren besterakoa genuen Loramendi. Aren eta onen bideak alkarren aurkakoak ez badira ere, oso dira banakoak. Lizardi zaintsua, gogai sakonak soil yalkitzen zituana, irudi bakan-bakan aukeratuak gorri-yator ematen zekiana... Loramendi, ostera, yarei darabil irudimena ta bere gazte-iturburuko etorria ibaika dioakio neurtitz oparo ozenetan".[4]

Iruñean Teologia ikasten ari zela, peritonitisak jota gaixotu egin zen. Donostiako klinikara eraman zuten eta 26 urte ozta-ozta beterik zituela lehenengo meza ematekoa zen bezperatan hil zen.[1][3]

Aintzatespena

aldatu

Bedoñan bertan 1935ean omenaldia egin zitzaion, Aitzolek "Olerti Eguna" bertan antolatzea erabaki baitzuen. Euskaltzaleak elkarteak oroitarri bat ezarri zuen honako idazki hau ikusten dela: “Loramendi. Bedoña’tar Iokin. 1907-1933. Arana’tar Jon. Mendibitsuko lekaide olerkariari. Euskaltzaleak. 1933-VI-2”[3]

1959an omenaldi berri bat egin zitzaion Bedoñan, ordukoa "Euskararen Adixkideak" elkarteak antolatu zuen. Antonio Arrue euskaltzainak hitzaldia egin zuen eta Basarri eta Lizaso bertsolariek ere hartu zuten parte. Egun hartako olerki lehiaketan Gabriel Aresti izan zen garailea. Egun hartan ere oroitarri bat ezarri zen[5]. 1960. urtean olerkien biduma argitaratu zen Olerki ta idatzi guzia izenarekin.[3]

Aretxabaletan 1960. hamarkadan eraikitako auzo berriari Loramendi izena ezarri zitzaion eta herriko dantza taldeak eta ondoren euskara elkarteak ere Loramendi izena du.[6]

  • Olerki eta idatzi guztiak (1960, Itxaropena), Juan Aranaren idazlan guztien bilduma, Julen Yurrek prestatua. Honako olerki hauek dira aipagarrienak:[1]
    • Landaretxo ameslari
    • Enada Beltza
    • Arrantzalien arrats-otoitza
    • Barruntza leioan

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d «Arana Ezpeleta, Juan - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  2. «literaturaren zubitegia - Juan Arana,Loramendi» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  3. a b c d e Josemari VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA. (2007). Juan Arana, Loramendi: ehun urte. Euskonews & Media.
  4. a b c d «literaturaren zubitegia - Aurkibide alfabetikoa» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  5. Mendizabal, Josemari Velez De. (iraila 17, 2019). «1949arrasate: LORAMENDIREKIN - CON LORAMENDI. 1959» 1949arrasate (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  6. «Loramendi euskara elkartea - Gida komertziala - Goiena.eus» goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu