Ireki menu nagusia

BizitzaAldatu

Meatzari-familia batean sortu zen, eta tronpeta ikasten hasi zen garai berean hasi zen meatokietan lanean. 1951n, Parisko Kontserbatorioan hasi zituen musika-ikasketak, Sabarich irakasle zuela. Kornetako eta tronpetako lehenengo sariak irabazi zituen. 1953tik 1963ra, ORTFko orkestra filarmonikoan jardun zuen, eta, 1962tik 1967ra, Opera Komikoan. Bakarlari gisa aritzen zen, batez ere, garai hartan, eta berehala hartu zuen ospea mundu osoan. Sariak irabazi zituen Genevan (1955) eta Munichen (1963). 1967tik 1978ra, Parisko Kontserbatorioko irakaslea izan zen, eta, kargu horretan zela, errepertorio barrokoan sartu zuen tronpeta txikia. Ahazturik zeuden hainbat eta hainbat lan barroko eta klasiko berreskuratu zituen Andrék. Selmer etxearekin lan egin du si bemoleko piccolo tronpeta sortzeko. Andréri esker, XX. mendearen amaierako eskola nagusietako bat bihurtu da Frantziako Tronpeta Eskola.

Azken urteetan Urruñan bizi eta Baionako ospitalean hil zen.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maurice André