Erreferendum
Erreferendum, batzuetan plebiszitu ere deitua, bozketa zuzena da; hor, gizartearen talde batek erabaki behar du proposamen zehatz bati buruz, bera onartzeko edo baztertzeko. Zuzeneko demokraziaren tresnetako bat da. Erreferendum eta plebiszitu hitzak sinonimo moduan erabili ohi badira ere, ñabardurak daude bi terminoen artean: plebiszitu hitza herrialde bateko muga edo subiranotasuna erabakitzeko galdeketei eta gobernuak hartutako erabakiak edo horren kudeaketa onartu nahiz agintari baten agintea baieztatzeko bozketei buruz erabiltzen da bereziki.
Batzuetan, aterako den emaitza boterea duten alde guztiek onartzen ez badute, eztabaidagarria izan liteke erreferendum hitza erabiltzea; horren adibide bat Kataluniaren independentziarako 2017ko erreferenduma da.
Erreferendumak historian
aldatu- 1933ko azaroaren 5ean Euskadiko estatutua onartu zuten bozketa zuzenaren bidez, Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian.
- 1978ko abenduaren 6an 1978ko Espainiako konstituzioa onartzeko erreferenduma egin zen. Horren ondorioz, espainiarrek egun duen konstituzioa onartu zuten.
- 1979ko martxoaren 12an Espainian egin zen Espainia NATOko kide izaten segitzeko erreferenduma. Horren ondorioz, Espainia NATOn segitu zuen.
- 1986ko urriaren 25ean.
- 1995eko urriaren 30ean banaketari buruzko bigarren plebiszitua egin zuten Quebecen, oso tarte txikiagatik aukera hori baztertzen.
- 2006ko maiatzaren 21ean egindakoan Montenegroko herritarren % 55ek Serbiatik bereiztea erabaki zuen.
- 2014ko Eskoziako independentzia erreferenduma. Herritarren % 55,3k Erresuma Batuari lotuta segitzea erabaki zuen. Independentziaren aldekoak % 44,7 izan ziren.
- 2016ko ekainaren 23an Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteari buruzko erreferenduma egin zen: Brexit ezizenaz ezaguna, boto-emaile gehienek Europar Batasunetik alde egitea erabaki zuten.
- 2017ko urriaren 1ean Kataluniaren independentziarako erreferenduma, Espainiar botereek ilegaltzat jotakoa eta bortizkeriaz tratatua.
- 2018ko Kaledonia Berriaren independentziarako 2018ko erreferenduma, Frantziatik banatu eta herrialde berri bat sortzeko: ezezkoa garaile izan zen.