Peter Jeremy William Huggins (1933ko azaroaren 3a - 1995eko irailaren 12a) ingeles aktore bat izan zen. Nagusiki, The Adventures of Sherlock Holmes telesailean Sherlock Holmes detektibea antzeztagatik ospetsua da.

Jeremy Brett
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPeter Jeremy William Huggins
JaiotzaBerkswell (en) Itzuli1933ko azaroaren 3a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres1995eko irailaren 12a (61 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Joan Wilson (en) Itzuli
Anna Massey  (1958 -  1962)
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaEton College
Central School of Speech and Drama
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, idazlea, antzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea

IMDB: nm0107950 Allocine: 47857 Rottentomatoes: celebrity/jeremy_brett Allmovie: p8365 TCM: 21985 TV.com: people/jeremy-brett IBDB: 32980
Musicbrainz: 66c67fae-704a-42d1-894f-8764586d83cf Discogs: 2238991 Find a Grave: 18552 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

1933ko azaroaren 3an jaio zen Berkswell Grangen, Warwickshiren (Ingalaterra). Bere aita Henry William Huggins koronela zen eta bere ama Elizabeth Edith Cadbury (Butler) Huggins, Cadbury familiakoa, bere txokolateagatik famtua. Hiru anaia zituen: John (apaiza), Michael (margolaria) eta Patrick (baserritarra).

Animaliak asko maite zituen eta horregatik bere maskoten artean astoak, poniak eta txakurrak zituen. Hasieran bere heziketan etxean egin zuen, non dislexia zeukala ikusi baitzuten. Gero Abberley Hall eskolara joan zen eta ondoren Eton eskolara. Etonen amaitu eta gero Central School of Speech and Drama (Ahoskera eta Drama Eskola Zentrala). Han zegoela bere abizena aldatu zuen eta Brett hartu. Eskolako honetako irakasle batek esan zion txarto ahoskatzen zuela eta hori konpontzeko Jeremy Brettek R eta S hobeto ahoskatzeko mihian ebakuntza bat egitea erabaki zuen.

1954an Jeremyk Cassioren papera antzeztu zuen Othello antzezlanean, Manchesterreko eszenatoki batean, eta urte eta erdi ondoren Julio Cesar antzezlaneko Marko Antonio eta Ricardo II.a antzezlaneko Aumerleko Dukea bezalako paperak zituen. 1955ean King Vidor zuzendariak hartu zuen War and peace filman parte hartzeko, non Audrey Hepburn eta Henry Fonda pertsonaia nagusiak baitziren.

Raymond Massey aktorearen alabarekin eskondu zen, Anna Masseyrekin, 1958ko maiatzaren 24an, eta hurrengo urtean seme bat eduki zuten, David.

The Very Edge filman parte hartu zuen eta James Bond papera lortzeko entzunaldira aurkeztu zen Sean Conneryk pertsonaia utzi zuenean baina ez zuten hartu. Gainera urte berean, 'Etorkizun handiko aktorea' izendatu zuten Daily Mirror aldizkarian.

Beranduago, My Fair Lady musikalean parte hartu zuen Rex Harrison, Stanley Holloway eta Audrey Hepburnekin batera. My Fair Lady eta gero, Brettek The Deputy antzezlanan parte hartu zuen Padre Riccardo Fontana pertsonaiaren paperean.

1981ean, lehenengo kontaktua eduki zuen Sherlock Holmesekin, Watson doktorea antzeztuz The Crucifer of Blood lanean.

Sherlock Holmes pertsonaiaren paperean

aldatu

1982ko otsailean, bere lagun eta kide Robert Stephensen aholkua alde batera utziz, Sherlock Holmesen papera egin zuena The Private Life of Sherlock Holmes filman, Jeremy Brettek detektibe famatuaren papera egitea onartu zuen Granada estudioen The adventures of Sherlock Holmes telesailerako. Jeremy Brett Sherlock Holmesen paperean betean sartu zen xehetasun guztiak kontuan edukiz eta, gainera, grabaketa guztietan beti eramaten zuen Canonaren kopia bat.

Bere esku zegoen guztia egin zuen Sherlock Holmes bezala izateko: pisua galdu zuen, ilea luzeago utzi zuen, pipan erretzen ikasi eta bere eskuineko eskua erabiltzera behartu zuen bere burua, izan ere ezkertia baitzen.

Telesaileko lehen atala filmatzen The Solitary Cyclist izan zen, gero The Speckled Band, The Naval Treaty, A Scandal in Bohemia (telebistan emandako lehen atala), The Dancing Men, The Crooked Man eta The Blue Carbuncle.

Lehenengo atala 1984ko apirilaren 24an eman zen TVTimes Magazinean, pertsonaien eta aktoreen (Jeremy Brett eta David Burke, Watson doktorearen papera egiten zuena) aurkezpenaren ondoren.

The Adventures of Sherlock Holmes telesaila grabatu ondoren, Jeremy Brett Ameriketara joan zen Florence Nightingale telebista-filmean eta Deceptions mini-telesailean parte hartzeko.

Zoritxarrez, Jeremy Bretten Sherlock Holmesekiko obsesioa bere osasunean nabaritzen hasi zen eta bazirudien depresio handi batean murgilduta zegoela. Gidoiko testuak ikastea eta kopiatzea lan handia zen berarentzat, dislexia zuelako, baina lortu egin zuen.

The Adventures of Sherlock Holmes telesaileko hurrengo denboraldiak The Copper Beeches, The Greek Interpreter, The Norwood Builder, The Resident Patient, The Red-Headed League eta The Final Problem atalak zituen, azkena agian famatuena da bertan bere etsai Moriarty Profesorearen kontra borrokatzen delako.

1985eko uztailaren 4an, Jeremy Bretten emaztea minbiziaz hil zen Massachusettseko Ospitale Jeneralean eta Jeremy Brett lur jota geratu zen.

Urte bereko irailean Sherlock Holmesen telesaileko hirugarren denboraldia grabatzen hasi zen, baina honetan Watson doktorearen papera libre geratu zen David Burkek papera utzi zuelako familia eta lan arrazoiengatik. Bere ordez, Edward Hardwickek hartu zuen Watson doktorearen papera. Edward Sir Cedric Hardwicke aktorearen semea zen.

Denboraldi berri honetan, The Return of Sherlock Holmes, Sherlock Holmesen berragerpenarekin hasten da The Empty House atalarekin, gainerako atalak hauek dira: The Abbey Grange, The Musgrave Ritual, The Second Stain, The Man with the Twisted Lip, The Priory School, The Six Napoleons, Los Casos de Sherlock Holmes, hurrengo episodioak zituen: The Devil's Foot, Silver Blaze, Wisteria Lodge eta The Bruce-Partington Plans.

Bitartean, Jeremy Bretten osasun mentala txarrera zihoan eta bere familia eta lagunak Maudsley Psychiatric Hospital edo Greyshott Healthean tratua izatearen beldur ziren, eta azkenean bere emazte ohiak, Anna Masseyek, Londresko Chelsea eta Westminsterreko Ospitaleko psikiatra batek ikustea gomendatu zion. Jeremy Brett depresio maniakoa jasaten ari zen eta bere emozioak kontrolatzeko Litioa preskribitu zioten. Ospitaletik ateratzerakoan Edward Hardwickek bere etxera eraman zuen.

Bi hilabete geroago, Jeremy Brett eta Edward Hardwicke El Signo de los Cuatro episodioan lan egiten hasi ziren, Sherlock Holmesen bi orduko kapitula zena eta Gabonetako oporretan eman zena. Hurrengo istorioa El Perro de los Baskerville izan zen, baina ez zituen izan kritika onak; hala ere, Granada estudioak pelikula hauek egiten jarraitu zuen nahiz eta gustukoak ez izan, Sir Arthur Conan Doyleen liburuetako pertsonaiak aldatuz eta akats txikiekin. El Vampiro de Sussex El Último Vampiro bezala grabatu zen eta Charles Augustus Milverton The Master Blackmailer (El Maestro Chantajista, Charles Augustus Milverton bezala itzulita Espainian) bezala. Baina Jeremy Brettentzat iraingarriena izan zen Sir Arthur Conan Doylen alabaren, Dame Jean Doyle, erreakzioa Granada estudioek El Aristócrata Solterón pelikulari egin ziotena ikusi zuenean, izan ere ez zitzaion gustatu.

Jeremy Brettek pisua irabazten jarraitu zuen tratamendu medikuagatik, baina kritikoak eta fan-ak ez zuten honen berri eta ez zeuden ados bere itxurarekin.

1991ean, The Case-Book of Sherlock Holmes grabatu zen The Disappearance of Lady Frances Carfax, The Problem of Thor Bridge, The Boscombe Valley Mystery, The Illustrious Client, Shoscombe Old Place eta The Creeping Man atalez osatuta.

1993an, The Memoirs of Sherlock Holmes grabatu zen The Three Gables, The Dying Detective, The Golden Pince-Nez, The Red Circle, The Mazarin Stone eta The Cardboard Box, azken honetan Jeremy Bretten osasuna huts egiten hasi zen, depresio maniakoa eta Emphysema zeukan eta.

Bere birikietako X izpiak erakutsi zizkiotenean asko beldurtu egin zen eta bere 58. urtebetetzean bere osasunak berriro txarrera egin zuen eta bihotzeko bat izan zuela jakinarazi zioten, gaztaroko gaixotasun baten ondorioz. Horren ondorioz, Jeremy Brett jakinarazi zuen ez zuela berriz Sherlock Holmesen papera beteko, izan ere konturatu egin baitzen gehiegi izan zela berarentzat.

1995ean, Jeremy Brettek irrati-saio bat egin zuen, La Buena Causa de esta Semana, non zituen arazoez hitz egin baitzuen. Bere osasunak txarrera egiten jarraitu zuen eta 1995eko udan arnas egiteko arazoak izan zituen.

Tamalez, 1995eko irailaren 11ko goizaldean Jeremy Brett bihotzekoak jota hil zen.

Filmografia

aldatu
  • Moll Flanders (1996)
  • Mad Dogs and Englishmen (1995)
  • "The Memoirs of Sherlock Holmes" (1994)
    • The Three Gables
    • The Dying Detective
    • The Golden Pince-Nez
    • The Red Circle
    • The Mazarin Stone
    • The Cardboard Box
  • "The Casebook of Sherlock Holmes" (1991-1993)
    • The Disappearance of Lady Frances Carfax
    • The Problem of Thor Bridge
    • Shoscombe Old Place
    • The Boscombe Valley Mystery
    • The Illustrious Client
    • The Creeping Man
    • The Master Blackmailer
    • The Last Vampyre
    • The Eligible Bachelor
  • "The Hound of the Baskervilles" (1988)
  • "The Sign of Four" (1987)
  • "The Return of Sherlock Holmes" (1986-1988)
    • The Empty House
    • The Abbey Grange
    • The Musgrave Ritual
    • The Second Stain
    • The Man with the Twisted Lip
    • The Priory School
    • The Six Napoleons
    • The Devil's Foot
    • Silver Blaze
    • Wisteria Lodge
    • The Bruce-Partington Plans
  • Haunted: The Ferryman (1986)
  • The Adventures of Sherlock Holmes (1984-1985)
    • A Scandal in Bohemia
    • The Dancing Men
    • The Naval Treaty
    • The Solitary Cyclist
    • The Crooked Man
    • The Speckled Band
    • The Blue Carbuncle
    • The Copper Beeches
    • The Greek Interpreter
    • The Norwood Builder
    • The Resident Patient
    • The Red-Headed League
    • The Final Problem
  • Florence Nightingale (1985)
  • Deceptions (1985)
  • "The Love Boat" (1984)
  • "Number 10" (1983)
  • "Play of the Month"
  • The Barretts of Wimpole Street (1982)
  • The Good Soldier (1981)
  • Madame X (1981)
  • Macbeth (1981)
  • "Galactica 1980" (1980)
  • Isola del gabbiano, L' (1980)
  • "Hart to Hart" (1979)
  • Rebecca (1979)
  • The Medusa Touch (1978)
  • "The Incredible Hulk" (1978)
  • "Young Dan'l Boone" (1977)
  • "Supernatural" (1977)
  • "Piccadilly Circus" (1976)
  • The Prodigal Daughter (1975)
  • "Jennie: Lady Randolph Churchill" (1974)
  • "Wide World of Mystery" (1974)
  • One Deadly Owner (1974)
  • "Thriller" (1974)
  • "Country Matters" (1974)
  • Affairs of the Heart (1974)
  • "A Picture of Katherine Mansfield" (1973)
  • "The Protectors" (1973)
  • The Merchant of Venice (1973)
  • Nicholas and Alexandra (1971)
  • Lord Byron (1970)
  • "The Champions" (1969)
  • Kenilworth (1968)
  • Incantation of Casanova (1967)
  • "The Baron" (1967)
  • Quite an Ordinary Knife (1967)
  • "The Three Musketeers" (1966)
  • The Queen & the Welshman (1966)
  • The Lost Stradivarius (1966)
  • "Mystery and Imagination" (1966)
  • My Fair Lady (1964)
  • "Armchair Theatre" (1964)
  • An Act of Reprisal (1964)
  • Girl in the Headlines (1963)
  • The Wild and the Willing (1962)
  • The Ghost Sonata (1962)
  • The Very Edge (1962)
  • Dinner with the Family (1962)
  • Macbeth (1960)
  • "Producers' Showcase" (1957)
  • War and Peace (1956)
  • Svengali (1954)
  • "Hallmark Hall of Fame" (1954)

Kanpo estekak

aldatu