Jean Vautrin

idazle frantziarra

Jean Vautrin —jaiotza-izena: Jean Herman— (Pagny-sur-Moselle, Frantzia, 1933ko maiatzaren 17aGradignan, 2015eko ekainaren 16a) frantsesezko zinemagilea eta idazlea izan zen.

Jean Vautrin

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean Georges Hubert Herman
JaiotzaPagny-sur-Moselle1933ko maiatzaren 17a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaGradinhan2015eko ekainaren 16a (82 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Anne Doat (en) Itzuli
Lila Lakshmanan (en) Itzuli  (1953 -  1962)
Hezkuntza
HeziketaInstitut des hautes études cinématographiques (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, idazlea, zinema-kritikaria, prosalaria, errealizadorea eta zinema gidoilaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0379150 Allocine: 5702 Allmovie: p311491 TCM: 1027054 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Bigarren mailako ikasketak Auxerren egin zituen eta 1952an I.D.H.E.C lehiaketa (Institut des hautes études cinématographiques) irabazi zuen. Literatura Frantseseko irakasle aritu zen Mumbaiko Wilson Collegen, eta aldi berean, hainbat lan egin zituen zinemarako. Aipagarria du, Satyajit Rayren Pather Panchallen frantsesezko bertsioa, eta Cahiers du cinéma eta Cinéma 56 aldizkarietarako artikuluak. Illustrated Weekly umorezko marrazkiak argitaratu zituen, eta aldi berean, bi dokumental osatu zituen. 1956-1958 bitartean, Roberto Rosselliniren laguntzaile izan zen India filmean eta J´ai fait un beau voyage telebista-saioan. Frantziara itzuli zenean, telebistan aritu zen laguntzaile gisa, Minellirekin eta Rivetterekin. Aldi berean, estatubatuar filmetan parte hartu zuen, hala nola Egun luzeena. Gudarosteko zinematografia-zerbitzuan aritu zen bitartean film labur ugari egin zituen, ondoren, 1970eko hamarraldiaren erdialdean, Jean Cayrolen laguntzaile izan zen Graziazko kolpea filmean, Les Peupliers de la prétentaine feuilletona izenpetu zuen (1974) eta Le Dimanche de la vie (Bizitzaren igandea), Adieu l´ami (1967, Agur adiskidea) eta Jeff (1968) egin zituen. Azken horiek izugarrizko arrakasta izan zuten.

Hogei bat filmetarako agertokiak antolatu zituen, egokitzaile gisa aritu zen edo elkarrizketak osatu zituen. 1973an gertatu zen zinemarekiko haustura eta lehenengo eleberria argitaratu zuen, À Bulletins rouges. Lan hura estilo arin eta gogorrekoa zen, ahozko hizkeraren ezaugarriez aberastua, eta umore beltzaren bidez, nahasirik dagoen gizartearen hondamendia aztertzen du. Ondoren beste hainbat eleberri idatzi zituen, filosofia pesimistaren ezaugarriak erakusten zituena: Mister Love (1977); Typhon gazoline (1979); Bloody Mary (1979); Groom (1980); Canicule (1982); La Vie Ripolin (1986); Un Grand pas vers le bon dieu (1989, Goncourt saria). Bestalde, kontakizun-bildumak argitaratu ditu, Patchwork (1983) eta Baby boom (1985, Goncourt saria). Dan Franckekin batera zenbait eleberri idatzi ditu, Boro erreportari eta argazkilariari buruz: La Dame de Berlin (1988, Berlingo dama); Le Temps des cerises (1990, Gerezi aldiak); Les Noces de Guernica (1994, Gernikako ezteiak); Mademoiselle Chat (1996). Azken urteetako lanen artean aipagarriak dira Symphonie-Grabuge (1994) edo Le Roi des ordures (1997, Zaborretako erregea) eleberriak, eta Un Monsieur bien mis (1997, Gizon bat ondo jantzia). 1998an, Louis-Guilloux saria jaso zuen bere obra osoa saritzeko.

Erreferentziak

aldatu