Bastida (Araba)
- Artikulu hau Arabako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bastida».
Bastida (ofizialki Labastida / Bastida) Arabako hegoaldeko udalerri bat da. Arabako Errioxa eskualdean dago, hain zuzen ere, Arabako Errioxa Garaian, Gasteiztik 45 bat kilometrora. Izen bereko hiribilduak udalerriko erdialdea du kokagune.
Bastida | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
Andre Mariaren eliza eta Kristoren gotorleku-tenplua (goialdean), udaletxeko ataritik ikusiak | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Arabako Errioxako Kuadrilla | ||||||||||
Izen ofiziala | ![]() | ||||||||||
Alkatea | Laura Perez Borinaga (EAJ) | ||||||||||
Posta kodea | 01330 | ||||||||||
INE kodea | 01028 | ||||||||||
Herritarra | bastidar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°35′25″N 2°47′34″W / 42.5904°N 2.7929°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 38,17 km2 | ||||||||||
Garaiera | 550 metro | ||||||||||
Distantzia | 45 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.538 (2022)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 39,11 biztanle/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | ![]() | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 10,77 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 36,47 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 77,04 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 7,47 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 13,73 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 28,32 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 9.27 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera data | 1196 | ||||||||||
Webgunea | http://www.labastida-bastida.org/ |
GeografiaAldatu
Ingurune naturalaAldatu
Kantabria mendilerroaren hegoaldean kokatzen da, Toloño mendiaren (1.271 m) hego magalean, Ebro ibaiaren ezkerraldean. Udalerria laua da oro har, iparraldean izan ezik, bertan garaiera handieneko eremuak daude.
Udalerri mugakideakAldatu
- Iparraldean: Arabako Urizaharra eta Zanbrana.
- Hegoaldean: Errioxako Briones, Gimileo eta San Vicente de la Sonsierra.
- Ekialdean: Arabako Urizaharra eta Errioxako San Vicente de la Sonsierra.
- Mendebaldean: Errioxako Briñas eta Haro.
HistoriaAldatu
Herriaren sortzea Erdi Aro goiztiarreko Toloñoko gazteluarekin lotzen da. Hortaz, Bastidak kutsu militar handia izan zuen.
Antso VII.a Nafarroakoak forua eman zion hiribilduari 1196an.
Alfontso VIII.ak Gaztelarako konkistatu zuen 1200. urtean, Araba inbaditu izanaren ondorioz.
XVII eta XVIII. mendeetan 3.000 bizilagun inguru omen zeuden herrian.
Espainiako Gerra Zibilaren garaian ia 30 bastidar hil zituzten Errepublikaren aurka matxinatutako faxistek. Haien gorpuak oraindik ez dira aurkitu; Pancorbo aldeko errepide nazionalaren azpian daudela susmatzen da.
1974an Gatzaga Buradon udalerria bereganatu zuen.
Banaketa administratiboaAldatu
Bastida udalerria bi herriz osatua dago:
- Bastida (udalerriko hiriburua)
- Gatzaga Buradon kontzejua. Kontzeju horren barruan dago Buradon herri hustua.[4]
EkonomiaAldatu
Bastidako ekonomiaren gaur egungo motor nagusia ardogintza da. Bastidar askok ardoaren inguruko negozioan dihardu. Gainera, kirol ezberdinen ekitaldiak egin dira. Hala nola, Euskadiko Open-eko lasterketak edota Wine run lasterketa.
DemografiaAldatu
Bastidako biztanleria |
---|
![]() |
Datu-iturria: www.ine.es |
Aipatzekoa da udan neguan baino sei aldiz biztanleria handiagoa duela Bastidak, turismoa dela eta.
PolitikaAldatu
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Alderdi Popularreko Ignacio Gil Orive Bastidako alkate hautatu zuten.
2015eko udal hauteskundeetan, berriz, EAJko Laura Perez Borinagak lortu zuen alkatetza.
Bastida (Araba)ko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24 |
2011ko maiatzaren 22 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 9 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 3 / 9 |
5 / 9 |
|||
EH Bildu | 2 / 9 |
||||
Alternativa para Labastida-Bastidarako Aukera (ALBA) | 3 / 9 |
||||
Independientes, Democráticos y Nacionalistas (IDN) | 1 / 9 |
||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
AlkateakAldatu
Hauek izan dira Labastidako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[5] | |
Santiago Gil Garcia[5][6][7] | 1979 | 1983 | Agrupacion Independiente de Electores Agraria, Industrial y Obrera[5][7] / Zentro Demokratikoaren Batasuna[6] | |
Jose Maria Garcia Arinas[7] | 1983 | 1987 | Alianza Popular/Alderdi Demokrata Popularra/UL | |
1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
1991 | 1995 | Independenteak | ||
Ignacio Gil Orive[8] | 1995 | 1999 | Alderdi Popularra | |
Ignacio Gil Orive[8] | 1999 | 2003 | Alderdi Popularra | |
Ignacio Gil Orive[8] | 2003 | 2007 | Alderdi Popularra | |
Higinio Arinas[9][10] | 2007 | 2009 a | Ezker Batua-Berdeak | |
Iosu Landa Ocerin[9][10] | 2009 | 2010 b | Euzko Alderdi Jeltzaletik kanporatuak | |
Ignacio Gil Orive[9] | 2010 | 2011 | Alderdi Popularra | |
Ignacio Gil Orive | 2011 | 2015 | Alderdi Popularra | |
Laura Perez Borinaga[5][11] | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Laura Perez Borinaga[11][12] | 2019 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea[13] | |
2023 | 2027 |
a 2009. urtean Higinio Arinas kargutik bota zuten, Alderdi Popularrak eta Eusko Alderdi Jeltzaletik kanporatutako bi zinegotzik bultzatutako zentsura-mozioa zela eta.
b 2010ko maiatzean Iosu Landa alkateak dimisioa aurkeztu zuen.
GarraioaAldatu
Araba Bus sareko eta lineak zerbitzua ematen diote udalerri honi:
|
KulturaAldatu
EuskaraAldatu
Gaur egun gaztelania da nagusi. Ezin dugu zehaztu bertako jatorrizko euskara galdu zen garaia zein izan zen. Hala ere, Bastidako euskara galtzea noizbait IX. eta XVI. mendeen artean datatzen da.
Udalerrian ikastola bat dago, Bastida Ikastola izenekoa. Gainera, Araba Euskaraz lau aldiz ospatu da Bastidan, 1989, 2004, 2008 eta 2012an.
2016an Bastidako biztanleen artean %43,1a euskaldunak ziren.
Jaiak eta ospakizunakAldatu
- Abenduaren 24an Artzainen Festa ospatzen da, interes turistikoa duena.
Ondasun nabarmenakAldatu
- Andre Mariaren Jasokundearen eliza, XVI eta XVIII. mende artean eraikia, Pizkunde eta Barroko estiloei jarraiki. Batez ere, ikustekoak dira atari nagusia eta erretaula barrokoa ikusgai dagoen barnealdea.
- Bastidako udaletxea, XVIII. mendean eraiki zen eta barroko berantiarreko estiloa du.
- Larrazuriaren Arkua, antzinako harresiaren atean kokatua, Ama Birjina eta Bastidako armarria erakusgai dituena.
- 2014ean, Torrentejo izeneko aztarnategia aurkitu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak. Torrentejoko herrixka hori 1075. urtean aipatu zen lehenengoz, eta urte horretan, Nafarroako erregeak eremu hori eman zion Donemiliaga Kukula monasterioari (Errioxa, Espainia). Ikerketek frogatu zuten data horren aurretik okupatuta egon zela ingurua; IX. edo X. mendeko hobi bat aurkitu zuten, besteak beste. Hilerri oso bat han egon zitekeela ondorioztatu zuten. EHUk azaldu zuenez, egindako lanek erakusten zuten herri horrek "bizitza bizia" izan zuela Errenazimentuan eta Aro Modernoan. Monetak, buztinkiak eta janari hondarrak topatu zituzten, besteak beste. Hondar horiek XVII. eta XVII. mendekoak ziren.[14]
Bastidar ospetsuakAldatu
- Domingo Salazar Cariga (1522-1594), domingotar fraidea, Filipinetako lehen gotzaina[15][16].
- Antonio Velaz de Medrano, Tabuernigako I markesa (1637-1683), militarra, Flandriako Nieuwpoort hiriko gobernadorea
- Manuel Esteban Quintano Quintano (1756-1818), elizgizona eta ardogilea[17].
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ (Gaztelaniaz) López de Guereñu Galarraga, Gerardo. (1989). «Mortuorios o despoblados» Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses. in: Onomasticon Vasconiae. 5 Bartzelona-Bilbo: ALSOGRAF, Euskaltzaindiarentzat, 543 or. ISBN 8485479483..
- ↑ a b c d «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) interaktiba.com. (2019-03-24). «La ilusión de aquellos Alcaldes de hace 40 años» Blog Rioja Alavesa (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
- ↑ a b c «LABASTIDA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Ocho ex alcaldes alaveses cuentan cómo es su nueva vida sin el bastón de mando.» El Correo (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «El popular Ignacio Gil accede por cuarta vez a la Alcaldía de Labastida» El Correo 2010-05-26 (Noiz kontsultatua: 2020-03-18).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2009-05-21). «Un tránsfuga del PNV se hace con la alcaldía de Labastida con el voto del PP» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-03-18).
- ↑ a b Begiristain, Edurne. «Bastida. EAJrentzat makila, EH Bilduri esker» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-06-14). «EH Bildu y PNV cierran un acuerdo para Bastida y Guardia» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
- ↑ Berria. «Mila urte baino gehiago dituen aztarnategi bat topatu dute Bastidan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
- ↑ «SALAZAR CARIGA, Domingo de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «LÓPEZ DE SALAZAR Y CARIGA, Domingo - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «QUINTANO QUINTANO, Manuel Esteban - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |