Ireki menu nagusia

Río Arga. Revista navarra de poesía

Río Arga. Revista navarra de poesía (Arga ibaia. Nafarroako poesia-aldizkaria) 1976tik Nafarroan argitaratzen den poesia aldizkari ezagunena eta Euskal Herri osoko zaharrena da.

Río Arga. Revista navarra de poesía
Revista Rio Arga (logo).jpg
Mota poesia aldizkaria
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia 1976
Hizkuntza gaztelania, euskara
Argitaratze lekua Iruñea
Banaketa
Banatze-eremua  Nafarroa
Historia
Zuzendaria Angel Urrutia Iturbe, Jesus Monleón, Tomas Yerro, Juan Ramon Corpas, Víctor Manuel Arbeloa
Kanpo loturak
www.rioarga.com

HistoriaAldatu

Aldizkaria Nafarroako idazle batzuen ekimenaren ondorioz plazaratu zen, tartean Angel Urrutia Iturbe, Jesus Gorriz Lerga, Jose Luis Amadoz, Hilario Martínez Úbeda, 1963tik Morea bildumaren sortzaileak, eta Víctor Manuel Arbeloa eta Jesus Mauleón, Iruñeko kultura dinaminatzaileak. Aldizkaria Iruñeko Udal Aurrezki Kutxaren laguntzaz plazaratu zen. Lehenengo zenbakia, 37 orrialdekin, 1976ko abenduan atera zen eta bi astetan agortu zen. Lehen aldizkari hartan beste egileen artean, Miguel Javier Urmeneta, Ángel Urrutia, José Luis Amadoz, Víctor Manuel Arbeloa, Ana Barrero, Miguel d´Ors, Virginia Fourco, Patxi Zabaleta "Gorka Trintxerpe” izengoitiaz, Jesús Górriz Lerga, Francisco Javier Larráinzar, Jesús Mauleón, Salvador Muerza, Jose Maria Pérez Salazar eta Miguel Sánchez Ostiz. Zenbaki berean Lodosako Angel Martínez Baigorri idazlearen antologia jaso zen. Angel Urrutia Iturbe zuzendaria bezala agertzen zen eta horrela jarraitu zuen 25. zenbakia atera arte. Hurrengo zenbakitik aurrera ardura hori Jesus Mauleonen eskuetara pasa zen.[1]

Aldizkariaren arrakasta, beraz, handia izan zen. Hirugarren zenbakiaren argitaraldia 800 alekoa izan zen. Dena dela, taldearen helburu bakarra ez zen aldizkaria plazaratzea: laster hitzaldiak, poesia-irakurketak, omenaldiak, irrati saioak eta beste ekintza asko burutu zuen Nafarroako geografia osoan. Kolaboratzaileen zerrenda oso luzea da eta guztiak ez dira nafarrak izan. Poemekin batera ere ipuinak, aforismoak, prosa poetikoak eta komentario kritikoak plazaratu dira aldizkarian. Tomas Yerro, Juan Ramon Corpas, Víctor Manuel Arbeloa ere zuzendariak izan dira.[2]

Ikus, baita ereAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. .
  2. .

Kanpo loturakAldatu