Arkadi eta Boris Strugatski

Arkadi Natanovitx Strugatski (errusieraz: Аркадий Натанович Стругацкий; Leningrad, 1925eko abuztuaren 28aSan Petersburgo, 1991ko urriaren 12a) eta Boris Natanovitx Strugatski (errusieraz: Борис Натанович Стругацкий; Batumi, 1933ko apirilaren 14a - Mosku, 2012ko azaroaren 19a) elkarlanean idatzi zuten bi idazle errusiar izan ziren, batez ere zientzia fikzioan aritu zirenak.

Arkadi eta Boris Strugatski
Bizitza
Jaiotza1925 (Arkadi)
1933 (Boris)
Jarduerak
Izengoitia(k)С. Бережков, С. Витин, С. Победин, С. Ярославцев eta С. Витицкий
Genero artistikoazientzia-fikzioa
rusf.ru…

Biografia aldatu

Arkadi 1925an sortu zen Batumi hirian, Sobietar Batasunean. Haurra zelarik familia Leningradera (gaur egun San Petersburgo) joan zen, eta bertan sortu zen Boris, anaia gaztea, 1931an. Leningradeko setioa zela eta hiritik ihes egin behar izan zuten II. mundu gerran.

Arkadi armadan sartu zen gerran zehar, eta Moskura joan eta ingeles eta japoniera itzultzaile titulua eskuratu zuen. Borisek astronomia ikasketak burutu zituen eta Pulkov begiratokian konputazio-matematikari lanpostua eskuratu zuen. Arkadik interprete jardun zuen desmobilizatu zuten arte, eta gero sobietar argitaletxe eta aldizkariekin elkarlanean aritu zen. Handik aitzina zientzia fikziozko obrak idazten hasi zen bere anaiarekin elkarlanean.

Obra nagusiak aldatu

Beren obrarik famatuenak Zaila da jainko izatea (Trudno byt bogom - 1964), Astelehena larunbatez hasten da (Ponedel’nik nachinaetsia v subbotu - 1965), eta Piknik estralurtarra (Piknik na obochine - 1977) dira. Azken hau zinemara moldatu zuen Andrei Tartovski zuzendariak, bere Сталкер (Stalker, ingelesez) filmean. Beren lanak hainbat hizkuntzatara itzuliak izan dira, eta haietariko hainbatek arrakasta handia izan dute beren herrialdetik kanpo ere.

Beren lanean kritika soziala, humanismoa eta umorea ageri dira. Gizabanakoaren erabakitze gaitasuna eta botere absolutuaren ondorioak dituzte aztergai, askotan.