Iñaki Alkiza
Iñaki Alkiza Laskibar (Altza, Donostia, 1933ko uztailaren 31 - Donostia, 2023ko maiatzaren 16a) euskal herritar futbolari, Errealeko presidente eta politikari abertzalea izan zen. Bittor Alkiza futbolari ohiaren aita izan zen.
Iñaki Alkiza | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||||||||||
1999ko uztailaren 2a - 2003ko ekainaren 12a ← Esther Larrañaga - Leire Ereño (en) ![]()
1995 - 2003ko ekainaren 12a Barrutia: Donostialdea
1979ko otsaila - 1979ko martxoa ← Ramón Jáuregui - Jesus Maria Alkain → | |||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Iñaki Alkiza Laskibar | ||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Altza, 1933ko uztailaren 31 | ||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Donostia, 2023ko maiatzaren 16a (89 urte) | ||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta politikaria | ||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria | ||||||||||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||||||||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea Eusko Alkartasuna |
Futbolaria aldatu
Errealan 1955 eta 1961 bitartean jokatu zuen. Talde honetan jokalari gisa 73 partidu jokatu eta 6 denboralditan zehar 9 gol sartu zituen. 1961ean futbolean jokatzeari utzi zion.
Donostiako udala aldatu
Espainiako Trantsizio Demokratikoan eta lehenbiziko hauteskundeak ospatu aurretik, 1978ko irailetik 1979ko martxo arte udal batzordeko kide izan zen. Batzorde honetan Alkizak EAJ alderdia ordezkatu zuen. Gainera denboraldi horretan batzorde horretako presidentea ere izan zen (gaur egungo alkate postuaren parekidea), aurreko Ramon Jauregi presidente sozialista ordezkatuz.
Errealeko zuzendari eta presidentea aldatu
1979an Alkizak politika laga (nahiz eta EAJren barnean jarraitu) eta Errealako zuzendaritzan sartu zen. 1983 eta 1992. urte bitartean Errealeko presidentea izan zen, Jose Luis Orbegozo presidente arrakastatsua ordezkatuz. 1992an presidente postuan Luis Urangak ordezkatu zuen.
Politikara itzulera aldatu
Erreala utzi ondoren eta Gipuzkoa osoan zuen irudi ona aprobetxatuz, Eusko Alkartasuna alderdia ordezkatuz Gipuzkoako Foru Aldundirako Ahaldun Nagusia izateko hautagaitzarako aurkeztu zen. Bere hautagaitza EAJ eta Herri Batasunakoaren atzetik, hirugarren gelditu zen. Azkenik, Roman Sudupe jeltzalea Ahaldun Nagusia bilakatu zelarik. 1999-2003 bitartean Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente karguan jardun zuen.
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Alkiza Laskibar, Iñaki - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-17).
Kanpo estekak aldatu
- Iñaki Alkizari elkarrizketa. 2010. Euskal jakintza
- Iñaki Alkizari elkarrizketa. 1989. Argia aldizkaria
- Iñaki Alkizari elkarrizketa. 2009. Anoeta aldizkaria
Aurrekoa Ramon Jauregi (PSOE) |
1979ko otsailetik - 1979ko martxora |
Ondorengoa Jesus Maria Alkain (EAJ) |