David McCallum

David Keith McCallum (1933ko irailaren 19a, Glasgow, Eskozia) eskoziar telebista eta zinemako aktore bat da. Batez ere, 1960eko hamarkadan The Man from U.N.C.L.E telesailan Illya Kuryakin errusiar agentea eta 1963an John Sturges zuzendariak zuzendutako The Great Escape filman kontzentrazio esparru batean dagoen Eric Ashley britainiar tenientea antzezteagatik ospetsua da, bertan Steve McQueen, James Garner, Richard Attenborough, James Donald, Charles Bronson, Donald Pleasence eta James Coburn aktoreekin batera lan egin zuelarik.

David McCallum
DavidMcCallumHWOFOct2012.jpg
Bizitza
JaiotzaMaryhill1933ko irailaren 19a (88 urte)
Herrialdea Eskozia
Familia
AitaDavid McCallum, Sr.
Ezkontidea(k)Jill Ireland  (1957 -  1967)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversity College School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, antzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea

davidmccallumfansonline.com
IMDB: nm0564724 Allocine: 21841 Rottentomatoes: celebrity/david_mccallum Allmovie: p46912 36629 TV.com: people/david-mccallum IBDB: 52092
Musicbrainz: 072ee2ba-9a27-4667-b25d-81f64c5c48a0 Discogs: 15156 Allmusic: mn0000001444 Edit the value on Wikidata

Gaur egun, CBS estatubatuar telebista katean emititzen den NCIS telesaila ospetsuan Donald "Ducky" Mallard doktorea antzeztu ohi du.

Ziurrenik Euskal Herrian 1980eko hamarkada eta 1990eko hamarkadan ETB1an euskaraz nahiz ETB2an gaztelaniaz emititu ziren The Invisible Man (1975) eta Kidnapped (1978-1979) telesailetan agertzeagatik ezaguna izango da. Lehenbiziko telesailan gizon ikustezinaren paper nagusia antzeztu zuen, bigarren telesaila berriz Robert Louis Stevenson eskoziar idazlearen izen bereko eleberrian oinarrituta zegoen, bertan Alan Breck Stewart eskoziar matxinatuaren papera antzezten zuelarik.

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David McCallum