Liliana Cavani (Carpi, Italia, 1933ko urtarrilaren 12a) zinemagilea da. Telebistarako egin zituen lehenbiziko lanak: Storia del Terzo Reich (1963-64), La donna nella Resistenza (1965), Francesco d'Assisi (1966), eta arreta berezia eskaini zien gai politiko eta sozialei. Horixe du, hain justu, bere zinemagintzaren ezaugarri nagusietakoa. Galileo (1968) du lehen filma; horren segidan egin zituen I cannibali (1969) eta Milarepa (1973). Il portiere di notte (1973) filmak zabaldu zizkion ospearen ateak, eta Al di là del bene e del male (1977) egin zuen ondoren. La pelle (1980) film eztabaidatuaren ostean, Interno berlinese (1986) egin zuen, zeinak Berlingo Zinemaldiko film hoberenaren Urrezko Hartza eskuratu baitzuen. Beste film batzuk: Francesco (1989), Dove siete? Io sono qui (1993), Il gioco di Ripley (2002), De Gasperi, l'uomo della speranza (2005), Einstein (2008).

Liliana Cavani

(2009)
Bizitza
JaiotzaCarpi1933ko urtarrilaren 12a (91 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
HeziketaBoloniako Unibertsitatea
Experimental Centre of Cinematography (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta errealizadorea
Jasotako sariak

lilianacavani.it
IMDB: nm0146960 Allocine: 434 Allmovie: p84514
Musicbrainz: fbc51805-def0-406b-8e9d-325d836adda2 Edit the value on Wikidata

2023an Ohorezko Urrezko Lehoia jaso zuen. [1]

Erreferentziak aldatu

  1. Lizarralde, Mikel. (2023-10-08). «Hollywoodeko grebaren itzalpean hasiko da Veneziako Zinemaldia» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.