Ireki menu nagusia

Jose Maria San Sebastian Zubillaga Latxaga (Donostia, 1933ko maiatzaren 21a - 2008ko abenduaren 5a) gipuzkoar elizgizon eta idazlea izan zen. Bere liburuak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez zein ingelesez idatzi zituen.

Jose Maria San Sebastian
Bizitza
Izen osoa José María San Sebastián Zubillaga
Jaiotza Donostia1933ko maiatzaren  21a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza 2008ko abenduaren  5a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

BiografiaAldatu

Aldakonea Latxaga baserrian jaio zen 1933an. Parisko Notre Damen 1958an apaiz bihurtu zen. Parisen Teologia (1976), Antropologia (1979) eta Hizkuntzalaritza (Sorbona, 1983) ikasi zituen. Gero Estatu Batuetan eta Mexikon bizi izan zen.

BibliografiaAldatu

  • Sistemas de Educación en los Seminarios, 1964
  • Aralarko San Miguel, 1973
  • Naparroa Euskal Arrobia, 1973
  • Errioxako San Millan 1974
  • Orexa Etnofrafia Aldetik, 1975
  • Jakara Oñez Naparroan Zear 1976
  • Arkaitzetako Bisigotiko Baselisak Araban, 1976
  • Eglise Particulière et Minorités Ethniques, 1978
  • Minorités Nationales et Liturgie Romaine, 1979
  • La Comunidad Hispana en la Iglesia Católica de USA, 1979
  • Iglesias Particulares y Grupos Etnicos, 1981
  • El Pueblo Hispano en USA, 1982
  • Euskalerriko Sinodua 1984
  • Acto para la Noche Buena de Pedro Ignacio de Barrutia, 1984
  • El Sínodo del País Vasco 1990
  • La Misión de Nuestra Señora de Guadalupe del Paso del Norte en Ciudad Juárez Chih., 1991
  • La representación del tiempo en el verbo vasco 1994
  • Euskal Sena, Sendoa argitaletxea, 1999.