Bahrain[1] (arabieraz: البحرين‎, al-Baḥrayn), izen ofiziala Bahraingo Erresuma[1] (arabieraz: مملكة البحرين‎, Mamlakat al-Barayn), Asiako hego-ekialdeko herrialdea da, Persiar golkoko hegoaldeko uhartedi batek osatua, Saudi Arabiaren eta Qatarko penintsularen mendebaldeko kostaren artean. 765.3 kilometro koadroko eremua du, eta 2016an 1.425.171 biztanle zituen.[2] Hiriburua Manama da.

Bahraingo Erresuma
مملكة البحرينت
Mamlakat al Bahrayn
Ereserkia: Bahrainona (en) Itzuli
Flag of Bahrain.svg
Bahraingo bandera
Emblem of Bahrain.svg
coat of arms of Bahrain (en) Itzuli
Bahrain on the globe (Afro-Eurasia centered).svg
BahrainOMCmap.png
Geografia
HiriburuaManama
26°13′30″N 50°34′39″E
Azalera785,08 km²
Punturik altuenaMountain of Smoke (en) Itzuli
Punturik sakonenaPersiar golkoa (0 m)
KontinenteaAsia
MugakideakSaudi Arabia eta Iran
Administrazioa
Gobernu-sistemamonarkia konstituzional
Bahraingo erregeaHamad bin Isa Al Khalifa
Bahraingo Lehen MinistroaSalman bin Hamad bin Isa Al Khalifa (en) Itzuli
LegebiltzarraNational Assembly of Bahrain (en) Itzuli
Harreman diplomatikoakWikidata logo.svg Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria1.492.584 (2017)
Green Arrow Up.svg160.413 (2013)
Dentsitatea1.901,19 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Erlijioaislam
Emankortasun-tasa2,056 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak7.114 (2015)
Alfabetizazioa% 95 (2016)
Bizi-itxaropena76,9 (2016)
Giza garapen indizea0,824 (2014)
Ekonomia
BPG nominala35.307.127.659,575 US$ (2017)
Green Arrow Up.svg3.154.441.489,3617 (2016)
BPG per capita23.739 US$ (2017)
Green Arrow Up.svg1.111 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa71.208.280.289 nazioarteko dolar (2017)
Green Arrow Up.svg3.888.773.747 (2016)
BPG per capita EAPn47.708,055 nazioarteko dolar (2017)
Green Arrow Up.svg471,964 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala2,9 % (2016)
Erreserbak2.823.123.079 US$ (2017)
Green Arrow Up.svg211.134.119 (2016)
Inflazioa2,3 % (2016)
Green Arrow Up.svg1,6 (2015)
Historia
Sorrera data: 1971ko abuztuaren 14a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+973
ISO 3166-1 alpha-2BH
ISO 3166-1 alpha-3BHR
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.BS 1363 (en) Itzuli
Internet domeinua.bh
bahrain.bh

GeografiaAldatu

Persiar golkoko uhartedi lau eta agorra da. 33 uharte dira guztira,[3] 765,3 kilometro koadroko eremua hartzen dutenak. Muharraq, Sitra, Umm an Nasan, Hawar uharteak eta Bahrain dira uharterik handienak. Uhartediaren mendebaldean Saudi Arabia dago, 1986ko azaroaren 25ean ireki zen King Fahd pasabidearen bitartez lotua; Qatar hegoalderantz dago, Bahraingo golkoaren beste aldean. Mendirik garaiena Jabal ad-Dukhan da (134 metro), Bahrain uhartean dagoena.

Bahrainek basamortuko klima dauka. Udak oso beroak dira, eta eguneko tenperatura 48 °C-ra irits daiteke. Hezetasuna ere handia izaten da, batez ere gauez. Prezipitazioak txikiak eta irregularrak dira, metro koadroko 70,8 litro besterik ez urtean.[4] Ekainean eta uztailean, ipar-mendebaldeko haizeak hauts ekaitzak eragiten ditu.

      Datu klimatikoak (Manama)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 20.0 21.2 24.7 29.2 34.1 36.4 37.9 38.0 36.5 33.1 27.8 22.3 30.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 14.1 14.9 17.8 21.5 26.0 28.8 30.4 30.5 28.6 25.5 21.2 16.2 23.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 14.6 16.0 13.9 10.0 1.1 0 0 0 0 0.5 3.8 10.9 70.8
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 2.0 1.9 1.9 1.4 0.2 0 0 0 0 0.1 0.7 1.7 9.9
Iturria: World Meteorological Organisation (UN)[5]

HistoriaAldatu

1521ean portugaldarrek hartu zuten uhartedia, eta gotorleku bat eraiki zuten Muharraq uhartean. Bertan egon ziren, 1602an Persiako safaviek egotzi zituzten arte. Persiarrek xiismoa sustatu zuten. 1783an, Arabiar penintsulako tribu eta klan batzuk jabetu ziren lurraldeaz. Harrezkero, Al Khalifa familiak agindu du Bahrainen. 1820an, emirraren oniritziarekin, britainiar protektoratu bilakatu zen.

1971n, burujabetasuna aldarrikatu ondoren, 1973an konstituzioa onartu zen, emirraren boterea murrizten zuena (besteak beste, Nazio Biltzarra sortzea proposatzen zuen), baina indar gabe utzi zen handik bi urtera. 1981ean, talde batek estatu kolpe saiakera egin zuen Irango eredua ezartzeko.[6]

1994az gero, gorabeherak eragiten dituzte xiitek, tarteka, Nazio Biltzarra berriro antolatzea eta langabezia murrizteko neurriak hartzea eskatuz. Oro har, Mendebaldeko herrialdeen aldera jo izan du Bahrainek politikan eta 1991ko Golkoko Gerran, esaterako, Estatu Batuek antolaturiko nazioarteko taldearekin bat egin zuen. Ezkerreko taldeek eta talde islamiar fundamentalista askok ezkutuan dihardute.

2011ko otsailean, Arabiar Udaberriaren baitan, milaka lagunek bete zuten Manama hiriburua, aldaketa demokratikoa eta lehen ministroaren dimisioa eskatzeko.[7] Monarkia sunitak egoera kontrolatu ezin zuela ikusita, laguntza eskatu zion Golkoko Lankidetzarako Kontseiluari (GCC), eta Saudi Arabiak eta Arabiar Emirerri Batuek tropak bidali zituzten martxoan.[6]

Gobernua eta administrazioaAldatu

PolitikaAldatu

Bahrain monarkia konstituzionala da; kontserbadurismo islamiar tradizionalista da gobernuaren politikaren ezaugarri nagusia. Estatuburua erregea da, titulua oinordekotzaz jasotzen duena. 1999an Hamad bin Isa Al Khalifak hartu zuen errege kargua. Haren eskumenak dira, besteak beste, lehen ministroa eta gobernuko ministroak izendatzea.[8] 2010ean gobernukide erdiak Al Khalifa familikoak ziren.[9]

Legebiltzarra edo Nazio Biltzarra (al-Jam'iyyah al-Watani) ganbera bikoa da. Goi ganbera Xuraren Kontseilua da (Majlis Al-Shura), erregeak hautatutako 40 kide dituena. Behe ganbera, berriz, Ordezkarien Kontseilua da (Majlis Al-Nuwab); 40 kide ditu, hiritarrek zuzenean hautatuak lau urteko legegintzaldirako. Alderdi politikoak debekaturik daude.[8]

Ameriketako Estatu Batuen aliatu garrantzitsua da, bertan baitu Bosgarren Gerra Ontzidia, Persiar golkoko urak eta Iranen mugimendu oro zaintzeko indar militarra.[6]

Banaketa administratiboaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Bahrainen banaketa administratiboa»

2014tik, herrialdea lau gobernorato edo muhafazahetan banaturik dago:

Mapa Muhafazah Biztanleria (2010) Azalera (km2)
 
     Hiriburuaren eskualdea 329.510 68
     Muharraq eskualdea 189.114 57
     Iparraldeko eskualdea 276.949 175
     Hegoaldeko eskualdea 101.456 480

DemografiaAldatu

BiztanleriaAldatu

2016an 1.425.171 biztanle zituen.[2] Dentsitatea oso handia da, 2.007 kilometro koadroko, eta baita hazkunde-tasa ere (%2,26 2017an). Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %19,1 dira, 15-24 urte bitartekoak %15,6, 25-54 urte bitartekoak %56, 55-64 urte bitartekoak %6,3 eta 65 urtetik gorakoak %2,9. Bizi itxaropena 79 urtekoa da, 76,8 urtekoa gizonezkoena eta 81,3 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak).[8] Biztanle gehienak iparraldean bizi dira eta erdiak baino gehiago hartzen dituzte estatuko bi hiri nagusiek.

Banaketa etnikoaAldatu

2010eko zenbatespenaren arabera, %46 bahraindarrak dira, bi talde etnikotan banatuak: baharnak eta ajamak; %45,5 asiar etorkinak dira (filipinarrak, zeilandarrak, indiarrak, pakistandarrak, irandarrak), beste herrialde batzuetako arabiarrak %4,7, afrikarrak %1,6, eta europarrak %1.[8]

HizkuntzakAldatu

Arabiera da hizkuntza ofiziala, baina ingelesa ere asko erabiltzen da.

ErlijioaAldatu

Islama da estatu erlijioa da, eta biztanleen %70,3 musulmanak dira, xiitak gehienak, errege familia sunita den arren. Kristauak %14,5 dira, hinduistak %9,8, budistak %2,5, eta juduak %0,6.[8]

Hiri nagusiakAldatu

EkonomiaAldatu

Ekonomiaren oinarria petrolioaren industria da, eta herrialdearen kokagune estrategikoak ere garrantzi handia du ekonomian, Persiar golkoko garrantzi handiko merkataritzaren eta finantzen gune bihurtu baita. Petrolioaren ekoizpenak eta langintzak hartzen du esportazioen parte handi bat (% 60), eta barne-produktu gordinaren % 30 osatzen du. Dena dela, eta petrolio-erreserbak ez agortzeko beste industria batzuk sortu diren arren, herrialdeko ekonomia petrolioaren mende dago, eta arazo larriak sor daitezke petrolioaren prezioen gorabeheren eraginez, edo 1990-1991 urteetan Persiar golkoan sortutako krisiaren antzeko egoeretan. Arazo ekonomiko nagusiak langabezia (gazteen artean, batez ere), eta petrolioa eta lurpeko ur-erreserbak agortzea dira. 1986an Fahd erregeak Bahrain Saudi Arabiarekin lotzeko egindako errepideari esker, gora egin du turismoak.

ErreferentziakAldatu

  1. a b 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-29).
  2. a b World Population Prospects: The 2017 Revision, esa.un.org
  3. Kingdom of Bahrain National Report. iho.int (Noiz kontsultatua: 2018-5-3).
  4. Bahrain Climate. bahrainweather.gov.bh (Noiz kontsultatua: 2018-5-3).
  5. World Weather Information Service – Bahrain/Manama. World Meteorological Organization, worldweather.wmo.int (Noiz kontsultatua: 2018-5-3).
  6. a b c Rodriguez, Mikel. Kontrairaultzaren mezenasa. berria.eus, CC BY-SA 4.0 (Noiz kontsultatua: 2018-5-4).
  7. Hernando, Lide. V for Vendettako maskarak debekatu ditu Bahraingo Estatuak. argia.eus, CC BY-SA 3.0 lizentzia (Noiz kontsultatua: 2018-5-4).
  8. a b c d e Bahrain. cia.gov (Noiz kontsultatua: 2018-5-3).
  9. Bahrain Shia demand cabinet change. aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2018-5-3).
  10. Population of Cities in Bahrain (2018), worldpopulationreview.com

Kanpo estekakAldatu