Françoise Héritier

Frantziar antropologo, etnologo eta feminista

Françoise Héritier[1] (Veauche, Loira, 1933ko azaroaren 15a - Paris, 2017ko azaroaren 15a[2]) frantziar antropologo, etnologo eta feminista izan zen. Claude Lévi-Strauss filosofo eta antropologoaren tokia hartu zuen Collège de France ikastetxean, eta orduz geroztik han jardun zuen, katedradun irakasle.

Françoise Héritier

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAndrée Françoise Héritier
JaiotzaVeauche1933ko azaroaren 15a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaPitié-Salpêtrière Ospitalea2017ko azaroaren 15a (84 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Michel Izard (en) Itzuli
Marc Augé
Hezkuntza
HeziketaÉcole pratique des hautes études
Lycée Fénelon, Paris (en) Itzuli
Lycée Racine (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Lucien Scubla (en) Itzuli
Noëlie Vialles (en) Itzuli
Laurent Barry (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, etnologoa, aktibista, katedraduna eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)École pratique des hautes études  (1938 -  1967)
CNRS  (1967 -  1982)
Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola  (1980 -  1998)
Collège de France  (1982 -  1998)
Jasotako sariak
KidetzaComité d'éthique du CNRS (en) Itzuli
National Ethics Advisory Committee (en) Itzuli
Academia Europaea (en) Itzuli
French National AIDS Council (en) Itzuli
Union des femmes de France (en) Itzuli
French Economic, Social and Environmental Council (en) Itzuli
Institut national de la santé et de la recherche médicale

Ikergaiak aldatu

Françoise Héritier Lévi-Straussen oinordekoa izan zen, hots, estrukturalismo antropologiko frantsesaren aitarena. Aliantzaren teorian sakondu zuen, eta, horrekin lotuta, intzestuaren debekurako arrazoiak ere aztertu zituen. Analisi antropologikoaren bi alor horiek emakumeen zirkulazioan oinarritu ohi dira.

Berberatasunaren ideia garatu zuen, bai eta frustrazio higuingarriaren kontzeptua ere; horretarako, Lévi-Straussen eta Alfred Reginald Radcliffe-Brown gizarte-antropologo ingelesaren ikuspegiak hartu eta zuzendu zituen. Héritierrek jorratutako ikerketa guztietan, bi oinarri aurki daitezke: natura eta ingurumena.

L'exercice de la parente (1981) liburuan, aliantza-sistema konplexuetan erregulartasunak daudela esan zuen, lehenago Lévi-Straussek adierazi bezala. Héritierren ustez, ahaidetasunaren egitura erdi-konplexuek oinarrizko sistemen eta sistema konplexuen arteko trantsizio-etapa bat osatzen dute.

Obra hautatuak aldatu

  • Retour aux sources (2010)
  • La différence des sexes (2010)
  • Une pensée en mouvement (2009)
  • Le corps, le sens (2007)
  • Le féminin en miroir: entre Orient et Occident (2005)
  • Hommes, femmes, la construction de la différence (2005)
  • Corps et affects (2004)
  • Masculin-féminin 2, Dissoudre la hiérarchie (2002)
  • Maternité, affaire privée, affaire publique (2001)
  • Two sisters and their mother: the anthropology of incest. (1999)
  • Contraception: contrainte ou liberté? (1999)
  • Masculin / féminin. La pensée de la différence (1996)
  • De la violence (1996)
  • Del incesto (1995)
  • La parenté spirituelle (1995)
  • Les Complexités de l'alliance (1994)
  • Le corps en morceaux (1992)
  • Hasab wa nasab: parenté, alliance et patrimoine en Tunisie (1992)
  • Les Musées de l'éducation nationale: mission d'étude et de réflexion (1991)
  • L'exercice de la parente (1981)

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .

Artikulu hau frantsesezko eta gaztelaniazko Wikipedietatik ekarri dugu euskarara.