Ireki menu nagusia

Oliver Sacks

Wikialbisteakeko artikulua

Oliver Wolf Sacks (Londres, 1933ko uztailaren 9a - New York, 2015eko abuztuaren 30a) nazioartean oso neurologo eta idazle ospetsua izan zen. Haren liburuak era atsegin eta dibulgatiboaz idatzita daude. Gaien aldetik berak ezagututako kasuetan oinarritzen da, hauek estilo pertsonalez eta erakargarriaz azalduz. Modu batez, zientzia azaltzeko modu hau XIX. mendearen estiloa berreskuratzen zuen.

Oliver Sacks
Oliversacks.jpg
Bizitza
Jaiotza Willesden Itzuli1933ko uztailaren 9a
Herrialdea  Erresuma Batua
Bizilekua New York
Heriotza Greenwich Village2015eko abuztuaren 30a (82 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: liver metastasis Itzuli
Hezkuntza
Heziketa St Paul's School Itzuli
The Queen's College Itzuli
(1951 - 1958) Bachelor of Medicine, Bachelor of Surgery Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, kimikaria, physician writer Itzuli, neurologoa, science communicator Itzuli, gidoilaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) New York
Enplegatzailea(k) Yeshiva University Itzuli
Warwickeko Unibertsitatea
Albert Einstein College of Medicine Itzuli
New York University School of Medicine Itzuli
Columbiako Unibertsitatea  (2007 -  2012)
Lan nabarmenak The Man Who Mistook His Wife for a Hat Itzuli
Awakenings Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
IMDb nm0755312
www.oliversacks.com/
Oliver Sacks 2009an.

BiografiaAldatu

Oxfordeko Unibertsitatearen Queen's College graduatuta, Kaliforniako Unibertsitatean neurologiaz doktoregoa egin zuen. 1965tik New Yorken bizi da. Gaur egun Albert Einstein Medikuntza Eskolan neurologia irakasle klinikoa da. Halaber, New Yorkeko Unibertsitatearen neurologia irakaslea da eta Txiroen Arrebatxoen komentuan kontsulta darama.[1]

EstiloaAldatu

Sacks-ek bere lanetan ez du arlo klinikoan sakontzen; gehiago interesatzen zaion gaixoen bizipenak eta ikuspuntuak. Nahiz eta gai ezkorra iruditu, Sacks alde baikorra bilatzen saiatzen da, arazoak dituzten pertsonek nola lortzen dute eguneroko bizimoduan moldatzen. Bere liburu ezagunena, Awakenings, 1990ean Penny Marshallek zinemara eraman zuen. Liburu horretan XX.mendeko hogeigarren hamarkadan gertatutako entzefalitis letargikoa izurritearen gaixoez kezkatu zen. Bere liburuetan azaldutako beste gaixotasun batzuk hauexek dira: Tourette sindromea, Parkinson gaixotasuna eta ikusmenaren agnosia azaldu ditu, besteak beste. Euskaratuta dagoen bere liburu bakarra, Antropologo bat Marten, Asperger sindromea pairatzen duen Temple Grandin irakasleari buruzkoa da.

ObrakAldatu

Artikuluetatik at, hauek dira orain arte argitaratu dituen liburuak:[2]

  • Migraine, 1970.
  • Awakenings, 1973.
  • A Leg to Stand On, 1984.
  • The Man Who Mistook His Wife for a Hat, 1985.
  • Seeing Voices: A Journey Into The Land of the Deaf, 1989.
  • An Anthropologist on Mars, 1995. Euskaraz: Antropologo bat Marten. Euskaratzaileak, Xabier Olarrak. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitarapen-Zerbitzua, 2003.
  • The Island of the Colour-blind (total congenital color blindness in an island society, 1997.
  • Uncle Tungsten: Memories of a Chemical Boyhood, 2001.
  • Oaxaca Journal, 2002.
  • Musicophilia: Tales of Music and the Brain, 2007.
  • The Mind's Eye, 2010.
  • Hallucinations, 2012.

Azken urteakAldatu

2006an melanoma diagnostikatu zioten eskuineko begian. Bederatzi urte geroago, 2015eko urtarrilean metastasiak topatu zizkioten gibelean eta burmuinean. Publikoki iragarri zuen gertakaria, bere bizipenekin batera: Bere bizitzaren azken hilabeteak bizi izan zituen modurik sakonenean eta konszienteenean. 82 urterekin hil zen Manhattango bere etxean.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oliver Sacks