Juan Maria Uriarte
Juan Maria Uriarte Goirizelaia (Fruiz, Bizkaia, 1933ko ekainaren 7a -) bizkaitar elizgizona da. Zamorako eta Donostiako apezpiku izan da.
Juan Maria Uriarte | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
2000ko urtarrilaren 13a - 2009ko azaroaren 21a ← Jose Maria Setien - José Ignacio Munilla → Elizbarrutia: Donostiako elizbarrutia
1991ko urriaren 17a - 2000ko urtarrilaren 13a ← Eduardo Poveda Rodriguez (en) ![]() ![]() Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Zamora in Spain (en) ![]()
1976ko irailaren 17a - Elizbarrutia: Marazanae (en) ![]()
1976ko irailaren 17a - Elizbarrutia: Bilboko elizbarrutia | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Fruiz, 1933ko ekainaren 7a (90 urte) | ||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||
Familia | |||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Comillasko Pontifize Unibertsitatea KU Leuven | ||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||||||
Enplegatzailea(k) | Deustuko Unibertsitatea Salamancako Unibertsitatea | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Bizitza aldatu
Bilboko Seminarioan ikasi eta 1957ko uztailaren 28an presbitero ordenatua izan zen.Bilboko Seminarioan hainbat zeregin eta kargu zituen bitartean, 1963an Teologia ikasi zuen Comillasko Eliz Unibertsitatean, eta, 1974an, Psikologia Lovainako Unibertsitatean. Psikologia irakasle izan zen Deustu eta Salamancako unibertsitateetan, eta 1974an Bilboko Seminario Nagusiko errektore izendatu zuten.
1976an Paulo VI.ak apezpiku ordenatu eta hasieran Bilboko elizbarrutiaren apezpiku laguntzailea izan zen. 1991ko urriaren 17an Zamorako apezpiku egin zuen Joan Paulo II.ak, eta, 2000ko urtarrilaren 13an, Donostiako elizbarrutiaren apezpiku, Jose Maria Setienek bertako gotzain izateari uztea erabaki zuenean. Uriartek ez zion muzin egin Euskal Herriak bizi zuen egoerari buruz hitz egiteari eta gaiari inguruko iritziak emateari, eta beti saiatu zen biktima guztiengandik hurbil egoten. ETAren biktimei hurbildu zaien bezalatsu salatu izan zuen ETAko presoen egoera, betiere indarkeriaren aurkako agertuz. 1998an ETA eta Espainiako gobernuaren arteko bitartekaritza lanak egin zituen.
2009an, José Ignacio Munillak ordezkatu zuen apezpiku karguan.
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak aldatu
Aurrekoa Eduardo Poveda Rodríguez |
Zamorako apezpikua 1991 - 2000 |
Ondorengoa Casimiro López Llorente |
Aurrekoa Jose Maria Setien Alberro |
Donostiako apezpikua 2000 - 2009 |
Ondorengoa Jose Ignacio Munilla |