Eustaquio Zubillaga

gipuzkoar futbolaria

Eustaquio Zubillaga Iraola (Donostia, Gipuzkoa, 1933ko urriaren 26a - Santa Cruz Tenerifekoa, Kanariak, 2020ko martxoaren 18a) gipuzkoar futbolaria izan zen, aurrelari bezala jokatzen zuena.[1]

Eustaquio Zubillaga
Bizitza
JaiotzaDonostia1933ko urriaren 26a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaSanta Cruz Tenerifekoa2020ko martxoaren 18a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Unión Deportiva Las Palmas /
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria

1953ko urriaren 11n egin zuen debuta Real Sociedad taldearekin. Han 6 denboralditan zehar jokatu zuen, denera 126 partida jokatuz eta 24 gol eginez.[2] Ondoren, 1959 eta 1960 bitartean Unión Deportiva Las Palmas taldean jokatu zuen. Azkenik, 1960 eta 1963 bitartean, Club Deportivo Tenerifen jokatu zuen.

Taldeak aldatu

Taldea Herrialdea Urteak
Real Sociedad Euskal Herria 1953-1959
U. D. Las Palmas Espainia 1959-1960
C. D. Tenerife Espainia 1960-1963

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Europa Press. (2020-03-21). Fallece el exjugador de la Real Sociedad Eustaquio Zubillaga a los 86 años. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  2. Real Sociedad. Eustaquio Zubillaga Iraola. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).

Kanpo estekak aldatu