John Mayall (Macclesfield, Cheshire, Erresuma Batua, 1933ko azaroaren 29a) blues eta pop rock abeslari, instrumentista (batez ere gitarra-jotzailea), eta konpositorea da. Alexis Kornerrekin batean, Britainia Handiko bluesaren inbasioaren aitzindari nagusienetakoa da.

John Mayall

Bizitza
JaiotzaMacclesfield1933ko azaroaren 29a (90 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaManchester Metropolitan University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, musikagilea, piano-jotzailea, kantugilea, abeslaria eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
KidetzaJohn Mayall & the Bluesbreakers (en) Itzuli
Genero artistikoablues rock
bluesa
Musika instrumentuagitarra
aho-soinua
pianoa
ahotsa
harpa
musical keyboard (en) Itzuli
DiskoetxeaDecca (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkakKoreako Gerra

johnmayall.com
IMDB: nm0562200 Allmovie: p46689
Musicbrainz: 18c1e06b-fe76-4802-b070-53a2f6b707bd Songkick: 365989 Discogs: 291340 Allmusic: mn0000238495 Deezer: 10375 Edit the value on Wikidata

1955ean bere lehenengo taldea sortu zuen, The Powerhouse Four, eta gero bere bandarik famatuena: The Bluesbreakers. Talde horretan Eric Clapton, Peter Green eta Mick Taylor gitarra-jotzaileak ibili ziren, besteak beste, eta horietako batzuek beste talde garrantzitsuak sortu zituzten gero; Fleetwood Mac, adibidez.

Disko eder askoak egin zituen The Bluesbreakers taldeak 60ko hamarkadan, Bluesbreakers izenekoa, adibidez. Disko horretako azalean, Eric Clapton ageri da Beano komikia irakurtzen.

Claptonek taldea utzi egin zuen, Cream blues-rock banda sortzeko, eta bere ordez Peter Green gitarra-jotzailea sartu zen. A hard road diskoa grabatu ondoren, Greenek ere alde egin zuen, Fleetwood Mac taldea osatzeko. Orduan, Mick Taylor agertu zen. Gitarra-jotzaile gazteak liluratu egin zuen Mayall. Elkarrekin grabatu zituzten Crusade disko ospetsua, eta 1969an, Bare Wires psikodelikoa. Gero, Taylor Rolling Stones taldera joan zen Brian Jones ordezkatzera.

1969tik aurrera, Mayallek bere izenean argitaratu zituen diskoak. Hala ere, zenbaitzutan, "and The Bluesbreakers" gehitzen zion bere izenari, berarekin jotzen zuten musikariak ere diskoen eta emanaldien izenetan ordezkaturik ager zitezen.

Banda behin betiko desagertu zen 2008an, eta egun, Mayallek beste musikari batzuekin jotzen du.

2009an Hondarribia Blues Saria jaso zuen.

Diskografia aldatu

Zuzenekoak aldatu

  • 1965: John Mayall plays John Mayall
  • 1968: Diary of a band vol. I y II
  • 1969: The turning point
  • 1972: Jazz-blues fusion
  • 1973: Moving on
  • 1977: Lost of people
  • 1978: The last of the British blues
  • 1985: Behind the iron curtain
  • 1994: 1982 reunion concert
  • 1999: Live at the Marquee 1969
  • 2005: Rolling with the Blues
  • 2007: Live from Austin, TX

Erreferentziak aldatu

John Mayallek disko batekin ospatuko du 70. urtebetetzea[Betiko hautsitako esteka], Berria.

Hondarribia Blues Saria jaosoko du J. Mayallek, Argia.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Mayall