Jon Etxabe

Euskal idazle eta irakaslea

Jon Etxabe Garitazelaia (Altzola, 1933ko ekainaren 20aEibar, 2023ko uztailaren 31a) gipuzkoar ETAkide, apaiz, politikari, irakasle eta idazlea izan zen.

Jon Etxabe

Bizitza
JaiotzaAltzola (Elgoibar)1933ko ekainaren 20a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaEibar2023ko uztailaren 31 (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, idazlea, politikaria eta apaiza
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
STEILAS

Literaturaren Zubitegia: 857

Bizitza

aldatu

Sasoi batean baserri izandako Mispillibar etxean jaio zen, Elgoibarko Altzola auzoan. Aita gipuzkeraz eta bizkaieraz entzuten zuen, biak nahasiak erabili ohi zituen. Mendaro, Altzola eta Elgoibarko muga-euskara, Altzolako euskara holakoa baitzen. Ama Zaldibarko euskaltzalea zen.

Hamahiru urterekin seminarioan sartu zen eta Saturraran, Gasteiz eta Donostiako apaiztegiak ezagutu zituen. 1958ako ekainean, 25 urterekin, Eskoriatzako Marin auzora joan zen, apaiz moduan, 5 urte emanik bertan.

Beranduago ETAkide batzuei laguntzen hasi zen (Jokin Gorostidi, Xabier Larena, Unai Dorronsoro eta Teo Uriarte, besteak beste) leku batetik bestera eramaten Seat 600 batean. 1968an Txabi Etxebarrieta hil eta gutxira ETAn sartu zen.[1] . 1969an Mogrovejon atxilotu zuten ETArekin harremana zuelakoan 1969an. Mogrovejoko atxiloketa Andoni Arrizabalagaren atxiloketa eta gutxira gertatu zen. Andonik uste zuen Kantabriako ezkutalekuan ez zegoela inor eta, torturapean deklaratuz, Mogrovejoko ezkutalekuaren berri eman zien poliziei. Operazioaren ondorioz atxilotu egin zituzten, Jon Etxaberekin batera, Ione Dorronsoro, Enrike Gesalaga eta Teo Uriarte. Atxilotu eta torturatu egin zituzten.[2]

Burgosko Prozesuan epaitu zuten beste batzuekin batera, esterako Jokin Gorostidi, Itziar Aizpurua, Julen Kalzada, Arantxa Arruti eta Antton Karrera. Epaiketa horretan, 50 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Zazpi urte egin zituen Zamorako apaizentzako kartzelan eta beste bat Lleidako komentu batean, eta han jarraitu zuen zigor hori betetzen.[3][4][5] 7 urte Zamorako apaiz-kartzelan egon zen eta beste bat Lleidan, Miracle konbentuan, kondena betetzen han ere.[6] Zamoran bizitakoekin liburua argitaratu zuen 2014. urtean, Zamorako landan izenburupean.[7][8][9]

Kartzela eta gero

aldatu

Maria Luisa Ruiz Arana aspaldiko laguna zen eta, zortzi urtez Frantzian erbesteratuta egon ondoren, bisitan joan zitzaion Lleidara. Orduan egin ziren bikote eta elkarrekin bizi izan ziren Eibarren lehenengo eta Etxarri Aranazen 20 urtez gero. 1991an ezkondu ziren eta ez zuten seme-alabarik izan. Jonen iritzian arrazoiak hauexek ziren:

« Batetik, nahiko nagusiak ginen, eta arriskutsua zen, baina, bestetik, horrek adina pisu zeukan zerak, geure buruan orduan zegoela iraultza, sozialismoa... Bera EMKn zebilen, ni LKIn; ni troskista, bera maoista, eta ez zegoen denborarik seme-alabentzat... Gu militante-militante izan ginen. Nire borroka presoena izan da. Lehenengo Senideak-en, gero Etxerat-en... »
Jon Etxabe

Eskola publikoan euskarazko irakaslea izan zen ogibidez. Bere aportazioa nabarmenena izan zen, beste batzuekin batera, eskola publikoan euskara inplantatzeko bultzada ematea, D eredu linguistikoa errealitate bihurtuz. Elgoibarko herri eskolan ari zela irakasle, 3 urteko neska-mutilekin hasi zen D eredua ematen, maila beherengotik has zitzaten euskara hutsezko ikasketak.

Ideologikoki ezker abertzalearen inguruko erakundeekin izan du lotura eta euskal presoen aldeko mugimenduetan nabarmendu da gehienbat.Argentinako Justiziak frankismoaren aurka aurkeztutako kereilan parte hartu zuen, Zamorako espetxe probintzialean preso egon ziren apaiz euskaldunekin batera,[10] pairatutako torturengatik eta bideokonferentziaz adierazpenak egin zituen Servini epailearen aurrean.[11]

2014an, Zamorako landan[12] liburua idatzi zuen, espetxean bizitakoak kontatzeko. Apaiz kartzela[13] dokumentalak espetxe horretako karreten atzean bizitakoak kontatu zituzten frankismoaren aurkako apaizen testigantzak, Etxaberenak barne. Handik urte batzuetara apaizgoa utzi zuen, ezkondu egin zen eta irakaskuntzan eta literaturan jardun zuen. Esparru horretan hainbat aintzatespen jaso zituen tokiko lehiaketetan. Azken urteetan, María Servini jueza argentinarraren aurrean ere testigantza eman zuen, erregimen frankistaren krimenen aurkako kereilaren esparruan.

Eibarko peoria[14] gunearen baitan Mispillibar[15] blogean bizipen eta gogoeta pertsonal ugari ditu batuta, azken sarrera, Bretainia eta Normandian egindako bidai baten ingurukoa, 2023ko uztailaren 23koa da, zendu aurreko astean sortua.

Lankidetzan egindako beste lan bat; Gregorio Atxa-Orbea, "Orbe" Bertsolaria. Ego Ibarra. (Eibar, 1992). [16][17]

Sariak

aldatu

Hainbat literatur lehiaketetan hartu du parte eta askotan irabazle suertatu.[18][19][20]

  • Palmadia ((2005). Akzesita Antsoaingo Lapurbide Literatur Lehiaketan.
  • Lila (2006). Ermua Hiria Literatur Lehiaketan saritua.
  • Lizar bat mortuan (2007). Antsoaingo Lapurbide Literatur Lehiaketan saritua.
  • Bala hutsak (2008). Ermua Hiria Literatur Lehiaketan saritua, poesia modalitatean.
  • Makurgaitzak (2008). Ermua Hiria Literatur Lehiaketan saritua.
  • Otamendiren erloju mekanikaz (2009). Lasarte-Oriako Literatur saria, poesia modalitatean.
  • Gandiagari Adio (2009). Ermua Hiria Literatur Lehiaketan saritua, poesia modalitatean.
  • Hiru bisitari (2009). Antsoaingo Lapurbide Literatur Lehiaketan saritua.
  • Biziraupen aferak (2009). Akzesita Ermua Hiria Literatur Lehiaketan.
  • Poeten dolarean poemak ehoz (2010). Irun Hiria Kutxa Literatur Lehiaketan saritua, poesia modalitatean.
  • Castilloren souvenirrekin j(s)olasean (2010). Zumarraga eta Urretxuko Iparragirre saria, poesia modalitatean.
  • Azpibideak (2010). Antsoaingo Lapurbide Literatur Lehiaketan saritua.

Omenaldiak

aldatu
  • 2023ko azaroan, Eibarko Armerixa Eskolan agur omenaldia egin zioten senideek eta lagunek, bertsolari, dantzari eta abeslarien doinu eta berben artean

Erreferentziak

aldatu
  1. «'Gazte ausartak baino ez ginen izan, egoera sozial baten espoleta'» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-08-04).
  2. (Gaztelaniaz) Teo Uriarte: «Mirando atrás» | Fundación para la Libertad. 2005-06-24 (Noiz kontsultatua: 2023-08-04).
  3. (Gaztelaniaz) «Cronología del proceso de Burgos» Diario Sur 2020-11-28 (Noiz kontsultatua: 2021-10-23).
  4. (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «Proceso de Burgos: un juicio a la inversa» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-23).
  5. (Gaztelaniaz) Jon Etxabe. Juzgado y condenado: testimonio personal - Viento Sur. (Noiz kontsultatua: 2021-10-23).
  6. (Gaztelaniaz) CeAqua. Quienes son las personas que declaran por videoconferencia. (Noiz kontsultatua: 2023-08-04).
  7. «Jon Etxabek ondo gogoan dituenak (Zamoran bizitakoa ez ahazteko)» etakitto.eus 2014-04-08 (Noiz kontsultatua: 2021-10-23).
  8. Lasa, Irune. «"Atakan jarri behar da Madril; Zamorako kartzela borrokarengatik desegin zen"» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-23).
  9. Jon Etxabe Garitazelaia, “Zamorako landan” : ataramiñe. (Noiz kontsultatua: 2021-10-23).
  10. Apaizak ere torturatuak / [egileak, Juan Mari Zulaika, Felipe Izagrre, Jon Etxabe (eta beste hamazazpi)]. — [Arrasate] : Intxorta 1937 Kultur Elkartea, 2017.- orr.38. ISBN 978-84-943095-5-7
  11. (Gaztelaniaz) Un expolicía de la prisión de Zamora, entre los imputados por crímenes del franquismo | CeAQUA. (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  12. Etxabe Garitazelaia, Jon. (2014). Zamorako landan / Jon Etxabe. (1. ed.. argitaraldia) Intxorta 1937 Kultur Elkartea, ISBN 978-84-938850-7-6. (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  13. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-12-07). «‘Apaiz kartzela’, un ejercicio documental contra la desmemoria» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  14. «Eibarko peoria» eibar.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  15. Etxabe, Jon. «Mispillibar» eibar.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  16. «Gregorio Atxa-Orbea, "Orbe" bertsolaria — Eibarko Kultura Ondarea - Egoibarra.eus» egoibarra.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-23).
  17. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Gregorio Atxa Orbea Orbe bertsolaria - Liburutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-23).
  18. «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Jon Etxabe Garitazelaiari elkarrizketa» uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-23).
  19. Berria. «'CASTILLOREN SOUVENIRREKIN J(S)OLASEAN' ETA 'ESTHER'» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-23).
  20. «28_ Literatur Lehiaketako sariak - Lasarte-oria» Txintxarri.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-23).

Kanpo estekak

aldatu