Ireki menu nagusia

Leonid Nikolaievitx Andreiev (Orel, Errusiar Inperioa, 1871ko abuztuaren 21agreg./abuztuaren 9ajul. - Mustamäggi, Finlandia, 1919ko irailaren 12a) errusiera idazlea izan zen.

Leonid Andreiev
Андреев Леонид 1910е.JPG
Bizitza
Jaiotza Oriol1871ko abuztuaren  21a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Talde etnikoa Errusiarra
Heriotza Repino Itzuli1919ko irailaren  12a (48 urte)
Hobiratze lekua Literatorskie mostki Itzuli
Heriotza modua : bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Moscow Imperial University Itzuli 1897)
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak antzerkigilea, idazlea, kazetaria, ipuin-kontalaria eta poeta
Lan nabarmenak Celui qui reçoit les gifles Itzuli
Izengoitia(k) James Lynch eta Л.— ев
IMDb nm0028916
Leonid Andreyev signature II.jpg
Leonid Andreiev, Anna emaztearekin

BizitzaAldatu

Lege-karrera labur baten ostean, idazteari ekin zion, Gorkik hartarako bihotz emanik. Bazen behin bere lehen eleberri laburrak ospea ekarri zion. Sexu-kontuak errealismoz tratatu zituen Lezea eta Lainopean (1902) eleberri laburretan, eta kritika gogorrak bildu zituen. Horietan eta 1906an agertuko zen Gobernaria izenburukoan, agerikoak ziren Gorkiren errealismoa eta Tolstoiren giro tragikoa, bizitzaren zentzugabetasunaren kontzientziarekin batera. Beste zenbait kontakizunetan, The Red Laugh (1904, Irri gorria), Ilunpea (1907), The Seven Who Were Hanged (1907, Zazpi urkatuak, Jose Morales Beldak euskaratua) lanetan, esaterako, arazo sozialak tratatu zituen, iraultzaileen adorea gai harturik. Haren antzerkian, batetik, Errusiako bizitza, Anfissa (1904), ukitu zuen, modu aski errealistaz, eta bestetik, drama sinboliko ezkorrak ondu zituen: Pentsamendua (1902), Gizon baten bizitza (1907), Ozeanoa (1911), Storitsin irakaslea (1912).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leonid Andreiev