Beisbol Liga Handiak
Beisbol Liga Handiak edo Beisbol Liga Nagusiak (Major League Baseball edo MLB ingelesez) munduko maila handieneko beisbol profesionaleko ligak dira. Izen honek nagusiki AEBetako (eta Kanadako talde bat) bi ligarik garrantzitsuenak diren Amerikar Liga eta Liga Nazionalaren 1903tik existitu den amankomuneko antolakuntza egitura baten bidez operatzen duen entitateari erreferentzia egiten dio. Liga Amerikarra eta Liga Nazionalaren artean dagoen ezberdintasuna lehenean izendatutako bateatzailearen araua erabiltzen dela da. Liga Nazionaleko jokoetan jaurtitzailea bederatzigarren bateatzailea izaten da. Munduko Saileko jokoetan ezberdintasun honen erabilera partida jokatzen den tokiaren araberakoa da. Adibidez, partida Yankee Stadiumean jokatzen bada, Liga Amerikarreko arauak erabiliko dira, aipaturiko estadioan jokatzen duen taldea liga horretakoa bait da. Beisbol Liga Handietako Izarren Jokoan beti erabiliko da izendatutako bateatzailea, baina berau erabakitzeko modua izango da ezberdina. 2000tik bi ligak legez bananduak izan dira eta orduan MLBko komisionatuaren bulegoaren zuzendaritzatik funtzionatzen duten bi entitate ezberdin dira.[1]
Major League Baseball | |
---|---|
Kirola | Beisbola |
Sorrera | 1903, (Liga Nazionala, 1876) |
Zuzendaria | Rob Manfred |
Taldeak | 30 |
Herrialdeak | AEB (29 talde) Kanada (talde 1) |
Gaur egungo txapelduna | Chicago Cubs (2016) |
Titulu gehien dituen taldea | New York Yankees (27) |
Webgunea | http://mlb.mlb.com/home |
Egungo Liga Nagusiak
aldatuLiga Handien denboraldia orohar apiriletik urrirarte hedatzen da.
Taldeak eta jokoen egutegia
aldatuOrotara 30 talde daude bi ligen artean: 16 Liga Nazionalean eta 14 Liga Amerikarrean. Horietako bakoitza hiru dibisiotan banatua dago, kokapen geografikoaren arabera batuak eta "Ekialde", "Erdialde" eta "Mendebalde" bezala izendatuak.
Denboraldi batek, ohi, apiriletik irailerarte irauten du. Talde bakoitzak denboraldi erregularreko 162 partida jokatzen ditu. Iraupen hau 1961ean ezarri zen. 1898tik 1960 arte 154 partida jokatzen ziren. Jokoak liga bereko taldeen artean jokatzen ziren. 1997an Liga Handien zuzendaritzak ligarteko jokoak ezarri zituen.
Izarren Jokoa
aldatuUztaileko lehen egunek denboraldiaren erdia adierazten dute, eta orduan hiru eguneko etenaldi bat egiten da Beisbol Liga Handietako Izarren Jokoa jokatzeko. Partida hau talde bakarrean elkartutako Liga Nazionaleko jokalariek era berean elkartutako Liga Amerikarreko jokalarien aurka jokatzen da. Partida hau irabazten duen Ligak egoitza abantaila izango du Munduko Sailean.
Denboraldiostea
aldatuDenboraldi erregularra amaitu ondoren, liga bakoitzeko hiru dibisioetako txapeldunak eta hiru bigarrenetatik errekor hoberena duen bigarrena (wild card edo komodina deitua) denboraldiosteko jokoetarako sailkatzen dira.
Denboraldiostea hiru errondaz osatua dago:
- Liga Amerikarreko Dibisio Saila eta Liga Nazionaleko Dibisio Saila. Irabazlea 3 partida irabazten dituena da eta 5 partida joka daitezke
- Liga Amerikarreko Txapelketa Saila eta Liga Nazionaleko Txapelketa Saila. Irabazlea 4 partida irabazten dituena da eta 7 partida joka daitezke
- Munduko Saila. 7 partidatik 4 irabazten dituena izango da txapelduna
Egungo taldeak
aldatu- 1 Milwaukee Brewers 1901ean; St. Louis Browns 1902 eta 1953 bitartean.
- 2 Baltimore Orioles 1901 eta 1902 bitartean, New York Highlanders 1903 eta 1912 bitartean.
- 3 Washington Senators 1901 eta 1960 bitartean.
- 4 Philadelphian 1901 eta1954 artean; Kansas City 1955 eta 1967 bitartean.
- 5 Washington Senators 1961 eta 1971 bitartean.
- 6 2010eko Izarren Jokoaren Egoitza.
- 1 Bostonen de 1876 eta 1952 bitartean; Milwaukeen 1953 eta 1965 artean.
- 2 Expos Montrealekoa 1969 eta 2004 bitartean.
- 3 Milwaukeen 1969an.
- 4 Brooklynen 1890 eta 1957 bitartean.
- 5 New Yorken 1883 eta 1957 bitartean.
- 6 2009ko Izarren Jokoko egoitza.
Jokalari latinoamerikarrak Liga Handietan
aldatuEgile askorentzat Liga Handietan parte hartu zuen lehen latinoa Esteban Abellan kubarra izan zen, gaur egun jada desagertua dagoen National Associationen jokatu zuena 1871 eta 1873 bitartean. Bigarrena Luis Castro kolonbiarra izan zen, 1902an Philadelphia Athletics taldearekin jokatu zuena. Ordutik, latinoamerikar kopurua igotzen joan da. Azken hamarkadetan gorakada esanguratsua egon da latinoamerikar herrialdeetako liga garrantzitsuetako beisbol jokalarien inportazioan, bereziki Dominikar Errepublika, Puerto Rico, Kolonbia eta Venezuela bezalako herrialdeetatik. 2000n, Liga Handietako 1200 jokalarietatik 169 (%14a) Latinoamerikakoak ziren.
Honetarako zenbait arrazoi daude. Jackie Robinson 1947an Los Angeles Dodgersen onartu zutela nabarmendu behar da, Liga Handietan jokatu zuen lehen afroamerikarra izan zelarik. Erabaki honek jokalari latindar beltzek Liga Handietan beisbolean jokatzea ahalbidetu zuen, bi erakundeetan XX. mendearen hasieratik jokalari latindarrak egon diren arren. 1960ko hamarkadaren hasieratik zenbait talde hazkuntza egon dira (hamaseitik hogeitamarrera, Liga Handiek 2007rako zuten kopurua zena), talentubilatzaileek eta jabeek euren taldeak osatu ahal izateko aukera gehiago bilatu behar izatea suposatu zuena. Jokalari latinoamerikarrak Estatu Batuetakoak baino merkeagoak ziren eta talentua eta joko barietatea ekarri zuten.
Ordutik Liga Handietan jokatu duten jokalari latinoamerikar bikainak ugari izan dira.
Jokalari latinoamerikarren debut data herrialdez sailkatuak honakoa da:
- Kuba Esteban Abellan (1871)
- Kolonbia Luis Castro (1902)
- Mexiko Baldomero (Mel) Almada (1933ko irailak 8)
- Venezuela Alejandro Carrasquel (1939ko apirilak 23)
- Puerto Rico Hiram Bithorn (1942ko apirilak 15)
- Panama Humberto Robinson (1955eko apirilak 20)
- Dominikar Errepublika Ozzie Virgil (1956)
- Nikaragua Dennis Martinez (1976ko irailak 14)
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Beisbol liga handiak» kirolakblog 2014-03-08 (Noiz kontsultatua: 2022-05-07).
Gehiago irakurtzeko
aldatu- Banner, Stuart. The Baseball Trust: A History of Baseball's Antitrust Exemption. New York: Oxford University Press, 2013.
- Bouton, Jim. Ball Four: My Life and Hard Times Throwing the Knuckleball in the Major Leagues. World Publishing Company, 1970.
- Buchanan, Lamont, The World Series and Highlights of Baseball, E. P. Dutton & Company, 1951.
- Cohen, Richard M., Neft, David, Johnson, Roland T., Deutsch, Jordan A., The World Series, 1976, Dial Press.
- Deutsch, Jordan A., Cohen, Richard M., Neft, David, Johnson, Roland T., The Scrapbook History of Baseball, Bobbs-Merrill Company, 1975.
- King, Corretta. Jackie Robinson. New York: Chelsea House Publishers, 1987.
- James, Bill. The Historical Baseball Abstract. New York: Villard, 1985 (with many subsequent editions).
- Lanigan, Ernest, Baseball Cyclopedia, 1922, originally published by Baseball Magazine.
- Lansch, Jerry, Glory Fades Away: The Nineteenth Century World Series Rediscovered, Taylor Publishing, 1991. ISBN 0-87833-726-1.
- Murphy, Cait. Crazy '08: How a Cast of Cranks, Rogues, Boneheads, and Magnates Created the Greatest Year in Baseball History. New York: Smithsonian Books, 2007. ISBN 978-0-06-088937-1.
- Okkonen, Marc. Baseball Uniforms of the 20th Century: The Official Major League Baseball Guide, 1991.
- Ritter, Lawrence. The Glory of their Times. New York: MacMillan, 1966. Revised edition, New York: William Morrow, 1984.
- Ross, Brian. "Band of Brothers". Minor League News, April 6, 2005. Available at Minor League News.
- Seymour, Harold. Baseball: The Early Years. 2v. New York: Oxford University Press, 1960. ISBN 0-19-500100-1.
- Turkin, Hy, and Thompson, S. C., The Official Encyclopedia of Baseball, 1951, A.S. Barnes and Company
- Tygiel, Jules. Past Time: Baseball as History. New York: Oxford University Press, 2000. ISBN 0-19-514604-2.
- The New York Times, The Complete Book of Baseball: A Scrapbook History, 1980, Bobbs Merrill.
Ikus, gainera
aldatu- 500 jonronen taldea
- Beisbol Liga Handietako Jokalari Baliotsuenaren Saria
- Urteko hasiberria saria
- Cy Young saria
- 2000 hit edo gehiago duten Beisbol Liga Handietako jokalariak
- Liga Handietako liderrak jonronetan
- 2004ko Beisboleko Munduko Saila
- 2005eko Beisboleko Munduko Saila
- Beisbol Liga Txikiak
- Japoniako Serieak
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)Liga Handien gaztelaniazko webgunea