Jack Roosevelt Robinson (Cairo, Georgia, 1919ko urtarrilaren 31Stamford, Connecticut, 1972ko urriaren 24a) Beisbol Liga Handian sartu zen lehen beisbol jokalari beltza izan zen. Bere karrera profesionalaren zatirik handiena Brooklyn Dodgers taldean jokatu zuen. Jokalari gisa egindako ibilbide nabarmenaz gain, eskubide berdintasunaren eta diskriminazioaren aurkako borrokaren aldeko jarduera politiko eta komunitario sendoa egin zuen.

Jackie Robinson

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJack Roosevelt Robinson
JaiotzaCairo1919ko urtarrilaren 31
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaStamford (Connecticut)1972ko urriaren 24a (53 urte)
Hobiratze lekuaCypress Hills Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Rachel Robinson (en) Itzuli  (1946ko otsailaren 10a -  1972ko urriaren 24a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaJohn Muir High School (en) Itzuli
Pasadena City College (en) Itzuli
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbeisbol jokalaria, saskibaloi entrenatzailea, atleta, ofizierra eta presidenteordea
Posizio edo espezialitateasecond baseman (en) Itzuli
Kirol zenbakia42
Lateralitateaeskuina
Pisua92,5 kilogramo
Altuera180 zentimetro
Jasotako sariak
MugimenduaIndarkeria eza
Zerbitzu militarra
Graduasub-lieutenant (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

jackierobinson.com
IMDB: nm0732697 76658
Instagram: jackierobinsonofficial Find a Grave: 882 Edit the value on Wikidata

Matthew Robinsonen anaia zen, 1936ko Berlingo Olinpiar Jokoetan 200 metroko lasterketan zilarrezko domina lortu zuena. [1]

Haurtzaroa eta gaztaroa aldatu

Jackie esklabo baten biloba eta nekazari baten sei seme-alaben artean gazteena zen, jaio eta sei hilabetera familia utzi zuena. Pasadenan (Kalifornia) hazi zen, bere ama hara joan baitzen 1920an bere seme-alabei etorkizun hobe bat bilatzeko, diskriminazioarekin bizi behar izan zuten arren. Txikitatik, parte hartzen zuen edozein denbora-pasetan edo kiroletan garaile obsesionatua izan zen, horren adibide izan zen Pasadena Junior College-n kirolari gisa izandako parte-hartze arrakastatsua. Handik denbora batera UCLAn sartu zen, lau kirol diziplinatan nabarmendu zen leku horretan: (atletismoa, saskibaloia, futbol amerikarra eta beisbola); izan ere, erakunde horren historian lorpen hori lortu zuen lehen kirolaria izan zen.

Bigarren Mundu Gerran armadan sartu zen, bigarren teniente maila lortuz. Armadan une desatsegina izan zuen, behin batean autobus baten atzealdean eserita egoteari aurre egin baitzion, kolorezko pertsonek garai hartan egin behar zuten bezala, nagusien agindua jaso arren. Epaitegi martzialera eraman zuten, baina karguetatik absolbitu egin zuten. Bere abokatuak zioenez, ez zegoen agindu horiek emateko legezko oinarririk. Dena den arren, ohoreekin utzi zuen armada.

1945erako Negro Leaguen jokatzen ari zen Kansas City Monarchs taldearekin erdilari gisa. Garai hartan, Beisbol Liga Handietan, Happy Chandler mandatariak, bere aurrekoak ez bezala, jokalari afroamerikarrei Handietan parte hartzeko aukera eman zien.

Okasioa aprobetxatu zuen Branch Rickeyk, Dodgers -eko presidenteak, Robinsonengana jo zuenak hura kontratatzeko. Rickeyk, ordea, Robinsoni ohartarazi zion bere pasioak eta tenplea kontrolatu behar zituela karpa handian sartzean topatuko zuen ingurune etsaiari aurre egiteko; erronka handia izaera oldarkorra zuen pertsona batentzat. Robinsonek Montreal Royals taldean debutatu zuen, Dodgers-en afiliatuan, eta bertan .349 batez bestekoa, 40 base lapurtuak eta Little World Series titulua lortu zituen.

Jackie Robinson Liga Handietan aldatu

1947ko apirilaren 15a ikusmin handiko data bihurtu zen Jackie Robinsonek Liga Handietan debuta egin zuelako, segregazioaren langa gaindituko zen eguna baitzen. Hitik egin ez zuen arren, garaipeneko lasterketa lortu zuen.

Ondoren etorriko zena izan zen Jackieren pazientzia hautsi zuena. Sports Illustrated kirol aldizkariaren arabera, Robinsonek epiteto arrazistak jasango zituen denboraldi osoan: heriotza mehatxuekin gutunak jaso zituen, bola buru eta hanketara jaurtitzen zuten jaurtitzaileak; eta jasotzaileak oinetakoetan tu egiten. Horrez gain, bere taldekide batzuen matxinada saiakera bat, St. Louis Cardinals-en greba mehatxua eta katu beltzak zelaira botatakoak jasan zituen. Presioa izan arren, kontrolpean jarraitu zuen. Tratu txar guztiak isiltasunez jasanez, apurka-apurka, bere kideen eta, azkenean, aurkarien errespetua irabazi zuen. Denboraldia Urteko Hasiberriaren sariarekin amaitu zuen.

1949rako gauzak aldatu egin ziren, taldekideek, arbitroek eta arerioek bultzatuta. Dena den, bidegabeko erabakia zirudienaren aurka argudiatzen zuenean, oraindik «beltza harroputz»tzat hartzen zuten. Denboraldi hartan Jokalari baliotsuena izatea lortu zuen .342 batekada batez bestekoarekin, 37 lapurreta, 124 RBI eta 122 lasterketekin.

Joko zelaian, Robinson nabarmendu zen bere kemegatik, baseetan egindako dantzaldia jaurtitzailearen etsipena bultzatzeko eta publikoaren arreta irabazteko gaitasunagatik. Bere marka garrantzitsuenen artean 19 aldiz home-a (platera) lapurtu izana dago. Horrez gain, oso garrantzitsua izan zen Dodgersentzat erakundearen parte izan zen hamar denboraldietako sei Munduko Sailetara iristeko, eta sei aldiz joan zen All-Star Gamera. Bere karreraren amaieran .311 batekada batez bestekoa izan zuen. 1956ko abenduan New York Giantsera joan zen baina hilabete geroago erretiroa iragarri zuen.

Azken urteak eta heriotza aldatu

1972ko Munduko Sailetan berriro agertu zen publikoaren aurrean, diabetesak jota eta ia itsu. Handik egun batzuetara hil zen, 1972ko urriaren 24an. Liga Handietan sartu zeneko berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko, 1997an omenaldia egin zioten uniforme-zenbakia (42) behin betiko erretiratuz. Izan ere, denboraldi osoa bere oroimenari eskaini zitzaion.

Robinsonen zenbakia ligan osoan erretiratu bada ere, Mariano Rivera jaurtitzaile panamatarrak elastikoan janzten jarraitu zuen , "aitonaren araua" ("grandfather rule") dela eta, erretiratu zen arte, kendu aurretik zeukalako gordetzeko aukera emanez.

eskubide zibilen aldeko borrokalaria aldatu

Erretiroa hartu ondoren, Robinson arraza bereizketaren aurkako borrokalari gisa nabarmendu zen enpresaburu eta pertsonaia politiko gisa; afroamerikarren etxebizitza hobetzeko proiektuen arduraduna ere izan zen, eta Martin Luther King bezalako pertsonaiekin lotuta egon zen, baita Dwight David Eisenhower, John Fitzgerald Kennedy eta Richard M. Nixon AEBetako presidenteekin ere.

Elizekin eta gizarte erakundeekin ere lan egin zuen. Hil ondoren, bere emazteak Jackie Robinson Fundazioa sortu zuen, bekak ematen dituena, behartsuak diren gazteei hezkuntza emateko eta herritar baliagarriak izan daitezen laguntzeko. Behin batean, Robinsonek New Orleanseko kirol kazetari bati esan zion: "Ez dugu ezer berezirik nahi. Zuek bizi zareten bezala bizitzea nahi dugu, gure Konstituzioak eskatzen duen bezala».

Ondarea aldatu

2013an, 42 filma estreinatu zen, Jackie Robinsonen bizitza kontatzen duena, Chadwick Boseman paper nagusian, Harrison Ford Branch Rickey (hark kontratatu zuen), Christopher Meloni Leo Durocher (zuzendaria) gisa, Lucas Black "Pee Wee" Reese gisa, T. R. Knight Harold Parrot gisa eta John C. McGinley Red Barber gisa. Filmak azalaren koloreagatik jasan behar izan zituen gorabeherak erakusten ditu.

Apirilaren 15ean, "Jackie Robinson Eguna" aldarrikatu da Estatu Batuetan, eta bertan, Beisbol Liga Handiek eta, batez ere, Los Angeles Dodgers-ek omentzen dituzte Ameriketako Estatu Batuetako Beisbol Liga Handietan jokatu duen lehen afro-ondorengoari.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu